1
JOAN 19:30
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: «Betea da dena». Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.
Compare
Explore JOAN 19:30
2
JOAN 19:28
Ondoren, Jesusek, guztia betea zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: «Egarri naiz».
Explore JOAN 19:28
3
JOAN 19:26-27
Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.
Explore JOAN 19:26-27
4
JOAN 19:33-34
Baina, Jesusengana iristean, ordurako hilik zegoela ikusirik, ez zizkioten berna-hezurrak hautsi; soldadu batek saihetsa zulatu zion lantzaz, eta bat-batean odola eta ura atera ziren.
Explore JOAN 19:33-34
5
JOAN 19:36-37
Hau Liburu Santuak dioena bete zedin gertatu zen: Ez zaio hezurrik hautsiko. Eta beste pasarte batean hau dio: Zulatu zutenari begiratuko diote.
Explore JOAN 19:36-37
6
JOAN 19:17
eta hau, gurutzea lepoan zuela, hiritik «Burezur» —hebreeraz Golgota— zeritzan tokirantz irten zen.
Explore JOAN 19:17
7
JOAN 19:2
Soldaduek, arantzazko koroa bat eginik, buruan ezarri zioten eta purpurazko mantu bat bota zioten gainera.
Explore JOAN 19:2
Home
Bible
Plans
Videos