1
JOAN 4:24
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.
Compare
Explore JOAN 4:24
2
JOAN 4:23
Baina badator ordua —hobeto esan, heldu da—, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena; horrela adora dezaten nahi du Aitak.
Explore JOAN 4:23
3
JOAN 4:14
nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan.
Explore JOAN 4:14
4
JOAN 4:10
Jesusek erantzun zion: —Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke.
Explore JOAN 4:10
5
JOAN 4:34
Jesusek esan zien: —Nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte.
Explore JOAN 4:34
6
JOAN 4:11
Emakumeak esan zion: —Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori?
Explore JOAN 4:11
7
JOAN 4:25-26
Emakumeak esan zion: —Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula. Jesusek esan zion: —Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.
Explore JOAN 4:25-26
8
JOAN 4:29
«Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?»
Explore JOAN 4:29
Home
Bible
Plans
Videos