1
LUKAS 8:15
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Lur oneko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua bihotz on eta zabalez entzunik, barruan gorde eta iraupenez fruitu ematen dutenak.
Compare
Explore LUKAS 8:15
2
LUKAS 8:14
Sasi arteko hazia bezalakoak, berriz, hauek: mezua entzuten dutenak, baina bizitzako ardura, diru eta atsegin artean itota gelditzen dira eta fruitu ematera iristen ez.
Explore LUKAS 8:14
3
LUKAS 8:13
Harri gaineko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua entzutean, pozik onartzen dutenak; baina, sustrairik gabeak izanik, denboraldi batean sinesten dute, baina tentaldi-garaian huts egiten.
Explore LUKAS 8:13
4
LUKAS 8:25
Orduan, esan zien ikasleei: —Non da zuen sinesmena? Haiek, beldurrez eta harriturik, elkarri ziotsaten: «Nor ote dugu hau, haizeari eta urari ere agindu eta esana egiten baitiote?»
Explore LUKAS 8:25
5
LUKAS 8:12
Bide-bazterreko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua entzuten dutenak, baina deabrua etortzen zaie eta beren bihotzetik mezua kendu egiten die, sinetsi eta salba ez daitezen.
Explore LUKAS 8:12
6
LUKAS 8:17
Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere jakingo eta argitaratuko ez denik.
Explore LUKAS 8:17
7
LUKAS 8:47-48
Orduan, emakumeak, bere burua ezin zuela gorde ikusiz, beldurrez dar-dar Jesusen oinetara erori eta jende guztiaren aurrean agertu zuen zergatik ukitu zuen eta nola bat-batean sendatua gertatu zen. Jesusek esan zion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean».
Explore LUKAS 8:47-48
8
LUKAS 8:24
Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, esnarazi egin zuten, esanez: —Maisu, Maisu! Galzorian gaude! Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen.
Explore LUKAS 8:24
Home
Bible
Plans
Videos