Zuetako gizaseme oro, jaio eta zortzi egunera, erdaindu egingo duzue belaunez belaun; baita esklaboa ere, zuregandik sortua izan ez arren, etxean jaioa nahiz atzerrian erosia izan. Salbuespenik gabe erdainduko dituzue esklaboak, etxean jaioa ala diruz erosia izan. Honela, nire ituna zuen gorputzean geldituko da seinalatua betiko.