1
HASIERA 3:6
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zela, arbola ikusgarria eta jakituria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren fruituetariko bat eta jan egin zuen. Gero, bere senarrari eman eta honek ere jan egin zuen.
Compare
Explore HASIERA 3:6
2
HASIERA 3:1
Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztiarik maltzurrena. Sugeak esan zion emakumeari: —Jainkoak debekatu egin dizue, beraz, baratzeko arbola guztietako fruituetarik jatea?
Explore HASIERA 3:1
3
HASIERA 3:15
Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko dik eta hik orpotik helduko diok».
Explore HASIERA 3:15
4
HASIERA 3:16
Emakumeari esan zion: «Haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak; irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi».
Explore HASIERA 3:16
5
HASIERA 3:19
Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara».
Explore HASIERA 3:19
6
HASIERA 3:17
Eta gizonari esan zion: «Emaztearen esanari jaramon egin eta galarazi nizun zuhaitzetik jan duzunez gero, madarikatua lurra zure erruz! Nekearen nekez aterako diozu janaria zeure bizitzako egun guztietan.
Explore HASIERA 3:17
7
HASIERA 3:11
Jainkoak esan zion: —Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu?
Explore HASIERA 3:11
8
HASIERA 3:24
Gizakia bota ondoren, izaki hegaldun batzuk jarri zituen Edengo baratzearen ekialdean, suzko ezpata distiratsuak zituztela, bizi-arbolarako pasabidea ixteko.
Explore HASIERA 3:24
9
HASIERA 3:20
Gizonak bere emazteari Eva, hau da, «Bizi», eman zion izen, bizidun guztien ama delako.
Explore HASIERA 3:20
Home
Bible
Plans
Videos