1
LUKAS 19:10
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.
Compare
Explore LUKAS 19:10
2
LUKAS 19:38
Honela zioten: «Bedeinkatua Jaunaren izenean datorren erregea! Bakea zeruan eta aintza Jainko gorenari!»
Explore LUKAS 19:38
3
LUKAS 19:9
Jesusek esan zion: —Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita.
Explore LUKAS 19:9
4
LUKAS 19:5-6
Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta». Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.
Explore LUKAS 19:5-6
5
LUKAS 19:8
Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion: —Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot.
Explore LUKAS 19:8
6
LUKAS 19:39-40
Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi: —Maisu, egiezu errieta ikasleei! Hark erantzun zien: —Egia esan, hauek isilduko balira, harriek egingo lukete oihu.
Explore LUKAS 19:39-40
Home
Bible
Plans
Videos