YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 18

18
Nekaldia. Jesus atxilotua
(Mt 26,47-56; Mk 14,43-50; Lk 22,47-53)
1Hitzaldi horiek bukaturik, Jesus eta ikasleak Zedron erreka#18,1 Zedron erreka: Jerusalemen ekialdean zegoen; beronen arroak banatzen zituen hiria eta Oliamendi. igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren.#baratze Mt 26,36; Mk 14,32. 2Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, askotan bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin.#Judas 13,2+. han biltzen zen Jesus Lk 21,37; 22,39. 3Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea#18,3 tenpluko gudari-taldea: Jatorrizkoak dakarren hitzak normalean erromatar gudarosteko sail bat, 1.000 soldadukoa, adierazten du. Baina juduek ere bazituzten beren guardiak tenpluan, eta ez dirudi Jesusen atxiloketan erromatarrek parte hartu zutenik. eta apaizburu eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen.#guardiak harturik 7,32.45. 4Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien:
—Noren bila zatozte?#gertatuko zitzaiona jakin 13,1.3.
5Erantzun zioten:
—Jesus Nazaretarraren bila.
Hark, orduan:
—Neu naiz.
Han zen guardiekin Judas saltzailea ere. 6Jesusek «Neu naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren. 7Berriro galdegin zien Jesusek:
—Noren bila zatozte?
Haiek erantzun:
—Jesus Nazaretarraren bila.
8Eta Jesusek:
—Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten.
9Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu».#bat ere galdu ez 6,39+.
10Orduan, Simon Pedrok, aldean zuen ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Morroiak Malko zuen izena.#ezpata atera Lk 22,36.38. 11Jesusek esan zion Pedrori: «Itzuli ezpata zorrora. Ez ote dut, bada, edan behar Aitak leporatu didan edari samina#18,11 edari samina: H.h., kopa/edalontzia; ik. Mk 10,38 oh.#edari samina edan Mt 20,22; 26,39; Mk 10,38; 14,36; Lk 22,42.
Jesus Anasen aurrean
(Mt 26,57; Mk 14,53; Lk 22,54)
12Orduan, gudari-taldeak bere buruzagiarekin eta judu-agintarien guardiek Jesus preso hartu zuten eta, loturik, 13Anasen etxera eraman zuten lehenengo. Anas urte hartako apaiz nagusi Kaifasen aitaginarreba#18,13 Anas, Kaifas: Ik. Lk 3,2 oh. zen.#Kaifas 18,24; Lk 3,2. 14(Kaifas zen judu-agintariei aholku hau eman ziena: «Hobe da gizon bat herriarengatik hiltzea»).#Kaifasen aholkua 11,49-52.
Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,58.69-70; Mk 14,54.66-68; Lk 22,55-57)
15Simon Pedro eta beste ikasle bat#18,15 beste ikasle bat: Zenbaiten iritziz, Jesusek maite zuen ikaslea bera da (ik. 13,23; 19,26; 20,2; 21,7.20). Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora;#Simon Pedro eta beste ikasle bat 20,3. 16Pedro, ordea, kanpoan gelditu zen, ate ondoan. Atera zen, orduan, apaiz nagusiaren ezaguna zen ikaslea eta, atezainari hitz egin ondoren, Pedro sarrarazi zuen.#Pedro sarrarazi Mt 26,58; Mk 14,54; Lk 22,54. 17Atezain zegoen neskameak esan zion Pedrori:
—Ez al haiz hi ere gizon horren ikasleetakoa?
Pedrok erantzun:
—Ez, ez naun.#Pedroren ukoa 18,25.
18Morroiak eta guardiak sua egin eta berotzen ari ziren, hotz baitzegoen. Pedro ere haiekin zegoen berotzen.
Apaiz nagusiak Jesus galdekatu
(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64; Lk 22,66-71)
19Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi. 20Jesusek erantzun zion:
—Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan.#agerian hitz egin 7,26. sinagogetan eta tenpluan 6,59; 7,14; Mt 4,23; 26,55. 21Zer dela-eta galdeketa hau niri? Galdetu nire entzuleei eta emango dizute esan dudanaren berri.
22Hori esan zueneko, han zegoen guardia batek masaileko bat eman zion Jesusi, eta esan:
—Horrela erantzuten al zaio apaiz nagusiari?#masaileko bat 19,3; Mt 26,67; Mk 14,65.
23Jesusek erantzun zion:
—Gaizki hitz egin badut, esan zertan; baina ongi hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu?
24Anasek, orduan, Kaifas apaiz nagusiari bidali zion Jesus, lotuta.#Anas 18,13; Lk 3,2.
Pedrok Jesus ukatu berriro
(Mt 26,71-75; Mk 14,69-72; Lk 22,58-62)
25Bitartean, Simon Pedro sutondoan zegoen berotzen, eta galdetu zioten:
—Ez al haiz hi ere horren ikasleetakoa?
Hark ukatu egin zuen, esanez:
—Ez, ez nauk.#Pedroren ukoa 18,17.
26Apaiz nagusiaren morroietariko batek, Pedrok belarria moztu zionaren ahaideak, esan zion:
—Nola ezetz! Neuk ikusi hindudan baratzean horrekin.#morroietariko batek 18,10; Mt 26,51; Mk 14,47; Lk 22,49. baratzean horrekin 18,1.
27Baina Pedrok ukatu egin zuen berriro, eta berehala oilarrak jo zuen.#oilarrak jo zuen 13,38; Mt 26,34; Mk 14,30; Lk 22,34.
Jesus Pilatoren aurrean
(Mt 27,1-2.11-14; Mk 15,1-5; Lk 23,1-5)
28Kaifasenetik gobernariaren jauregira#18,28 gobernarien jauregia: Palestinako erromatar gobernariak Zesarean zuen bere ohiko egoitza (ik. Eg 23,33-35); jaietan edo matxinaldietan igotzen zen Jerusalemera; auzitegia ere jauregian zegoen. eraman zuten Jesus. Goizaldea zen. Judu-agintariak ez ziren sartu jauregira, ez kutsatzeko, ezin izango baitzuten bestela Pazko-afarian parte hartu. 29Pilatok kanpora irten eta galdetu zien:
—Zertaz salatzen duzue gizon hau?
30Haiek erantzun zioten:
—Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko.
31Pilatok esan zien:
—Eraman zeuek eta epaitu zeuen legearen arabera.
Judu-agintariek erantzun:
—Guri ez zaigu zilegi inor heriotzara kondenatzea#18,31 inor heriotzara kondenatzea: Judeako erromatar probintziak autonomi estatutu zabal samarra eduki arren, juduek ez zuten inori heriotza-zigorra ezartzeko eskubiderik..#Eraman zeuek eta epaitu 19,6-7.
32Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean.#zein heriotzaz hilko 12,33+.
33Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion:
—Zu al zara juduen erregea?#juduen erregea 1,49+.
34Eta Jesusek:
—Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?
35Pilatok erantzun zion:
—Judua ote naiz, bada, ni? Zeure herrikoek eta apaizburuek ekarri zaituzte niregana. Zer egin duzu?#Zeure herrikoek 1,11.
36Jesusek erantzun:
—Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa.
37Orduan, Pilatok esan zion:
—Beraz, errege zara zu?
Jesusek erantzun zion:
— Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa.#Jesusen testigantza 3,11+.
38Pilatok galdetu zion:
—Egia, zer da egia?
Jesus heriotzara kondenatua
(Mt 27,15-31; Mk 15,6-20; Lk 23,13-25)
Hori esanik, Pilatok berriro irten eta judu-agintariei esan zien:
—Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen. 39Baina baduzue ohitura bat nik Pazko-jaietan preso bat askatzekoa. Nahi al duzue juduen erregea askatzea?
40Haiek oihuka hasi ziren:
— Hori ez! Askatu Barrabas!
Barrabas hau bide-lapurra#18,40 bide-lapurra: Jatorrizkoak erabiltzen duen hitza zeloteei (ik. Mt 10,4 oh.) aplikatzen zitzaien sarritan. zen.#Jesus baino nahiago Barrabas Eg 3,14.

Currently Selected:

JOAN 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in