JOAN 21:15-17
JOAN 21:15-17 EABD
Gosaldu zutenean, Jesusek esan zion Simon Pedrori: —Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino? Hark esan zion: —Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana. Orduan, Jesusek: —Larra itzazu nire bildotsak. Bigarrenez galdetu zion Jesusek: —Simon, Joanen semea, maite al nauzu? Pedrok, berriro: —Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana. Jesusek, orduan: —Zaindu nire ardiak. Hirugarrenez galdetu zion Jesusek: —Simon, Joanen semea, maite al nauzu? Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion: —Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana. Orduan, esan zion Jesusek: —Larra itzazu nire ardiak.