YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 6

6
Jesusek jendetzari jaten eman
(Mt 14,13-21; Mk 6,30-44; Lk 9,10-17)
1Handik aldi batera, Galilea edo Tiberiades aintziraz#6,1 Tiberiades aintzira: Genesaret aintzira. Joanek ere, Mateo eta Markosek bezala, itsaso deitzen dio (ik. Mt 4,13 oh.). beste aldera joan zen Jesus. 2Eta jendetza handia zihoakion atzetik, gaixoak sendatuz egiten zituen mirarizko seinaleak ikusten baitzituzten.#jendetza handia Mt 4,25; 8,1; 12,15; 19,2; 20,29; Mk 5,24; Lk 9,11. mirarizko seinaleak ikusten zituzten 2,23+. 3Jesus mendira igo eta han eseri zen bere ikasleekin.#mendira igo Mt 5,1; 24,3; Mk 3,13; Lk 22,39. 4Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia.#Pazkoa hurbil 2,13+. 5Jesusek, jende asko zetorkiola ikusirik, esan zion Feliperi:
—Non erosiko genuke ogia hauei jaten emateko?
6Zirikatzeko esan zion hori, ongi baitzekien berak zer egin behar zuen.
7Felipek erantzun zion:
—Berrehun denarioren ogia#6,7 Berrehun denarioren ogia: Urte erdiko soldatari zegokiona. Denario bat izan ohi zen langile baten eguneko soldata. ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko.
8Haren ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan zion:#Andres 1,40; Mt 4,18; Mk 1,16; Lk 6,14.
9—Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat; baina zer da hori honenbesterentzat?#garagar-ogiak eta arrainak 21,9.13.
10Jesusek jendea eserarazteko agindu zien ikasleei. Belar asko zegoen leku hartan, eta eseri egin ziren denak. Bost milaren bat gizonezko ziren. 11Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, banatu egin zituen eserita zeudenen artean; berdin arrainak ere, nahi adina. 12Eta ase zirenean, esan zien Jesusek ikasleei: «Bil itzazue hondarrak, ezer gal ez dadin».
13Bildu zituzten, bada, eta bost garagar-ogietatik jan zutenei gelditu zitzaizkien hondarrez hamabi saski bete zituzten. 14Jendeak, orduan, Jesusen mirarizko seinale hura ikusirik, honela zioen: «Hauxe da egiaz mundura etortzekoa zen profeta».#Jesus profeta 4,19+.
15Jesusek, ordea, errege egiteko indarrez eraman nahi zutela ikusirik, mendira alde egin zuen berriro berak bakarrik.#Jesus errege 18,36. Jesusek mendira alde egin Mt 14,23; 15,29; Mk 6,46; Lk 6,12.
Jesus ur gainean oinez
(Mt 14,22-27; Mk 6,45-52)
16Arratsean, Jesusen ikasleak aintzirara jaitsi 17eta, txalupara igorik, aintziraz beste aldera abiatu ziren, Kafarnaumerantz. Iluna zen jadanik, eta artean Jesus ez zen beraiekin. 18Aintzira haserretzen ari zen, haize handia zebilen eta. 19Bospasei kilometro#6,19 Bospasei kilometro: H.h., 25 edo 30 estadio. arraunean egin ondoren, Jesus ur gainean oinez eta txaluparantz hurbiltzen ikusi zuten, eta beldurrak hartu zituen. 20Jesusek, ordea, esan zien: «Neu naiz. Ez beldurtu!»#Neu naiz 4,26+; Mt 14,27.
21Haiek, orduan, txalupan hartu nahi izan zuten, baina txalupa berehala iritsi zen zihoazen tokira.
Bizi-ogiaz hitzaldia
22Biharamunean, aintziraz beste aldean zegoen jendea konturatu zen han txalupa bat bakarra izan zela eta Jesus ez zela ontziratu ikasleekin, baizik eta hauek bakarrik joan zirela. 23Bitartean, beste zenbait txalupa iritsi zen Tiberiadesetik, Jaunak esker oneko otoitza egin ondoren ogia jan zuten ingurura. 24Han ez zeudela ez Jesus, ez ikasleak konturatzean, jendea txalupetara igo eta Kafarnaumera joan zen, Jesusen bila. 25Aintziraz beste aldean aurkitu eta esan zioten:
—Maisu, noiz etorri zara hona?
26Jesusek erantzun zien:
—Bene-benetan diotsuet: Nire bila zabiltzate, ez ikusi dituzuen mirarizko seinaleengatik, ogia asetzeraino jan duzuelako baizik.#ogia jan eta ase 6,11-12. 27Ahalegin zaitezte, ez galtzen den janariagatik, baizik eta irauten eta betiko bizia ematen duen janariagatik; hori Gizonaren Semeak emango dizue, Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari egin duenak.#betiko bizirako janaria 4,14; 6,50.51.54.58. Aitak ordezkari egina Ef 1,13; 4,30; Ap 7,3.
28Orduan, galdetu zioten:
—Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duena egiteko?
29Jesusek erantzun zien:
—Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea.
30Galdetu zioten, orduan:
—Zer seinale ematen diguzu, bada, guk ikusi eta zuri sinesteko? Zer egiten duzu? 31Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: Zeruko ogia eman zien jaten.#mana 6,49.58; Ir 16,15; Zen 11,7-9; Ne 9,15. Zeruko ogia… Sal 78,24; 105,40.
32Jesusek erantzun zien:
—Bene-benetan diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia. 33Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da.#Jainkoaren ogia 6,41.51.58.
34Orduan, eskatu zioten:
—Jauna, emaguzu beti ogi horretatik.#emaguzu ogi horretatik Mt 6,11; Lk 11,3.
35Jesusek erantzun zien:
—Neu naiz bizia ematen duen ogia#6,35 Neu naiz… ogia: Ebanjelio honetan Jesusek bere buruaz ematen dituen zazpi definizioetan lehena dugu hau. Beste seiak honako hauek dira: Neu naiz munduarentzat argia (8,12); Neu naiz ardientzako atea (10,7); Neu naiz artzain ona (10,11); Neu naiz piztuera eta bizia (11,25); Neu naiz bidea, egia eta bizia (14,6); Neu naiz egiazko mahatsondoa (15,1).; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.#Neu naiz bizia ematen duen ogia 6,48.51.58. ez da egarri izango 4,14. 36Zuek, ordea, lehen ere esan dizuet, ez duzue sinesten, ikusi nauzuen arren.#ikusi eta sinetsi ez 20,29. 37Aitak niri ematen dizkidan guztiak niregana hurbilduko dira eta niregana hurbiltzen denik ez dut inola ere kanpora botako,#Aitak emandako guztiak 17,6+. ez kanpora botako Mt 11,28. 38ez bainaiz zerutik jaitsi neure nahia egitera, bidali nauenaren nahia egitera baizik.#bidali nauenaren nahia egin 5,30+. 39Eta hauxe da bidali nauenaren nahia: berak eman dizkidan guztietatik, ez dezadala bat ere gal, baizik eta piztu ditzadala azken egunean.#ez bat ere galdu 10,28; 17,12; 18,9. azken egunean piztu 6,44.54; 11,24. 40Hauxe da nire Aitak nahi duena: Semea ikus eta harengan sinets dezanak betiko bizia izan dezala; eta neuk piztuko dut azken egunean.
41Orduan, marmarka hasi ziren entzuleak, «Neu naiz zerutik jaitsiriko ogia» esan zuelako,#zerutik jaitsiriko ogia 6,33+. 42eta zioten:
—Ez da, bada, hau Jesus, Joseren semea? Ez ditugu, bada, ezagunak honen aita-amak? Nola dio, orain, zerutik jaitsia dela?#Joseren semea Mt 13,55; Mk 6,3; Lk 4,22.
43Jesusek ihardetsi zien:
—Ez ari marmarka zeuen artean. 44Ezin da inor niregana hurbildu, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu; eta neuk piztuko dut azken egunean.#Aitak erakartzen 6,65. piztuko dut 6,39+. 45Honela esaten da profeten liburuan: Jainkoaren ikasle izango dira denak. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena niregana hurbiltzen da.#Jainkoaren… denak Is 54,13; 1 Ts 4,9. 46Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoarengandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita.#ez du inork Aita ikusi 1,18.
47«Bene-benetan diotsuet: Sinesten duenak#6,47 Sinesten duenak: Garrantzi handiko zenbait eskuizkribuk Niregan sinesten duenak dio. betiko bizia du.#sinesmena eta betiko bizia 3,15+. 48Neu naiz bizia ematen duen ogia.#Neu naiz bizia ematen duen ogia 6,35+. 49Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren.#mana 6,31+. 50Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia: beronetatik jaten duena ez da hilko.#zeruko ogia eta betiko bizia 6,27+.33+. 51Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana».
52Hitz hauek eztabaida gogorra sortu zuten entzuleen artean. Honela zioten:
—Nola eman diezaguke honek bere gorputza jaten?
53Jesusek esan zien:
—Bene-benetan diotsuet: Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan. 54Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean.#neuk piztuko dut 6,39+. 55Zeren nire gorputza benetako janari baita, eta nire odola benetako edari. 56Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duena nirekin bat eginda dago, eta ni berarekin.#nirekin bat eginda dago 15,5; 1 Jn 3,24. 57Bizia duen Aitak bidali ninduen eta hari esker dut nik bizia; halaxe, ni jaten nauenak ere niri esker izango du bizia. 58Hau da zerutik jaitsi den ogia; ez da zuen gurasoek jan zutena bezalakoa, haiek hil egin baitziren; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du.
59Hau guztia Kafarnaumgo sinagogan irakatsi zuen Jesusek.
Betiko bizia duten hitzak
60Jesusen hitzok entzutean, haren ikasleetariko askok esan zuen: «Onargaitza da mezu hau. Nork jaramon egin?»
61Jesusek, ikasleak marmarka ari zirela oharturik, esan zien: «Honek eragozten al dizue sinestea? 62Bada, Gizonaren Semea lehen zegoen tokira igotzen ikusiko bazenute, zer gertatuko ote?#lehen zegoen tokira igo Eg 1,9-11. 63Espiritua da bizia ematen duena; gizakia berez ez da ezertarako. Nik eman dizkizuedan irakatsiak espiritu eta bizi dira.#Espiritua bizi-emaile 2 Ko 3,6. 64Baina badira zuen artean sinesten ez duten batzuk».
Izan ere, Jesusek hasieratik zekien nork ez zuen sinesten eta nork salduko zuen.#Jesusek bazekien hasieratik 13,11. 65Eta esan zuen, gainera: «Horregatik esan dizuet ezin dela inor ere niregana hurbildu, Aitak ez badio horretarako gaitasuna ematen».#Aitak gaitasuna eman 6,44.
66Geroztik, haren ikasleetariko askok atzera jo zuen, eta aurrerantzean ez ziren harekin ibili. 67Orduan, esan zien Jesusek Hamabiei:
—Zuek ere alde egin nahi al duzue?
68Erantzun zion Simon Pedrok:
—Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek.#Betiko bizia zure irakatsiek 6,63. 69Eta guk sinetsi dugu eta badakigu zu zarela Jainkoaren Santua.#Jainkoaren Santua Mk 1,24; Lk 4,34.
70Jesusek ihardetsi zien:
—Ez al zaituztet neuk aukeratu Hamabiok? Halere, zuetariko bat deabru da.#Jesusek aukeratu Hamabiak 13,18; 15,16.
71Simon Iskarioteren seme Judasez ari zen; hau baitzen, Hamabietako bat izan arren, Jesus salduko zuena.#Judas Iskariote 13,2+.

Currently Selected:

JOAN 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in