YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 11

11
JERUSALEMEN: JESUS MESIAS UKATUA (11,1—13,37)
Jesus, fruiturik gabeko herriaren epaile (11,1—12,12)
Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu
(Mt 21,1-11; Lk 19,28-38; Jn 12,12-16)
1Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi#11,1 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh. inguruko Betfage eta Betania herrixketara iritsirik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek, 2esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; sartu orduko, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri.#astakume bat Za 9,9. 3Norbaitek zer ari zareten galdetuko balizue, erantzun: “Jaunak behar du, baina berehala itzuliko du” ».
4Joan ziren, bada, eta han aurkitu zuten astakumea ate ondo batean kanpotik lotuta, eta askatzen hasi ziren. 5Bertan zeudenetariko batzuek esan zieten: «Zer ari zarete hor astakumea askatzen?»
6Jesusek esandakoa erantzun zieten, eta haiek astakumea utzi.
7Jesusi eramanik, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri zizkioten, eta Jesus gainean eseri zen. 8Askok jantziak zabaltzen zituzten bidean; beste batzuek, berriz, bazterretan bildutako adar-hostoak. 9Aurretik eta atzetik zihoazenek honela zioten oihuka: «Hosanna#11,9 Hosanna: Hebreerazko hitz honek, jatorriz, salba gaitzazu esan nahi du. Baina Jesusen garaian goraipamen-oihu, gure Gora!-ren antzeko, bihurtua zegoen.! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!#Hosanna… Sal 118,25-26; Mt 21,9+. 10Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua. Gora Jainko gorena#11,10 Gora Jainko gorena: H.h., Hosanna zeru-goienetan.#Daviden erreinua 2 Sm 7,16; Lk 1,32-33+.
11Jerusalemen, Jesus tenplura joan zen. Eta inguru guztiak ikusi ondoren, ordurako berandu baitzen, Betaniarantz atera zen Hamabiekin.
Jesusek pikondo agorra madarikatu
(Mt 21,18-19)
12Biharamunean, Betaniatik irten zirenean, Jesus gosetu egin zen. 13Hostotan zegoen pikondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia.#pikondoa 11,20-21; Lk 13,6-9. 14Orduan, pikondoari esan zion: «Ez dezala gehiago inork hiregandik fruiturik jan!»
Bere ikasleek ere entzun zioten.
Tenplua herri guztientzat otoitz-etxe
(Mt 21,12-17; Lk 19,45-48; Jn 2,13-16)
15Heldu ziren Jerusalemera. Tenpluan sarturik, bertan salerosketan#11,15 salerosketan: Saltzaileek tenpluko oparietarako abereak eskaini ohi zituzten, eta diru-trukatzaileek kanpoko dirua juduen diruagatik aldatu ohi zuten, diru hau bakarrik baitzen zilegi tenpluko zerga ordaintzeko. ari zirenak kanpora botatzen hasi zen Jesus eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli egin zituen. 16Eta ez zion inori uzten tenpluan barrena ezer eramaten. 17Gero, irakasten hasi zitzaien, esanez: «Ez al dio Liburu Santuak: Nire etxea otoitz-etxe izango da herri guztientzat? Zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».#Nire etxea… Is 56,7; Jr 7,11.
18Apaizburuak eta lege-maisuak, hori jakin zutenean, Jesus nola hilko hasi ziren; baina beldur zioten, jende guztia haren irakatsiaz harriturik baitzegoen.#Jesus nola hilko Mt 12,14+. beldur ziren Mt 14,5+. 19Iluntzean, hiritik atera ziren Jesus eta ikasleak.
Pikondoa ihartua: fedea eta otoitza
(Mt 21,20-22)
20Hurrengo goizean goiz, handik igarotzean, pikondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten.#pikondoa ihartua 11,14. 21Oroitu zen Pedro, eta Jesusi esan zion:
—Maisu, begira, zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da.
22Jesusek erantzun:
—Izan sinesmen Jainkoarengan!#Izan sinesmen 9,23; Mt 17,20; Lk 17,6. Ik. 2,5+. mendia tokiz aldatu Mt 17,20+; 1 Ko 13,2. 23Benetan diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: «Ken hadi hortik eta amildu itsasora», eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio. 24Horregatik diotsuet: Otoitzean eskatzen duzuen edozer gauza, sinetsi lortu duzuela, eta emango dizue Jainkoak.#Otoitzean eskatu Mt 18,19+. 25Eta otoitzean ari zaretela, barkatu inoren kontra ezer baduzue, zeruko Aitak ere zeuen hutsegiteak barka diezazkizuen.#barkatu, Aitak barkatzeko Mt 6,14-15; 18,35; Ef 4,32; Kol 3,13. ( 26#11,26 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuetan falta da tx. hau. Honela dio: Zuek barkatzen ez baduzue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak (ik. Mt 6,15).).
Nondik Jesusen aginpidea?
(Mt 21,23-27; Lk 20,1-8)
27Jerusalemera iritsi ziren. Jesus tenpluan zebilela, apaizburuak, lege-maisuak eta zaharrak hurbildu zitzaizkion, 28galdezka#11,28 galdezka: Agintarien galdera, zuzenean behintzat, Jesusek tenpluan eginari dagokio (ik. 11,15-18).:
—Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Nork eman dizu horretarako aginpidea?
29Jesusek erantzun zien:
—Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzun zuek, eta nik ere esango dizuet zein aginpidez jokatzen dudan horrela. 30Joanek Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen? Esan!#Joanen bataioa Mt 3,6+.
31Haiek honela zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.#ez zioten sinetsi Mt 21,32; Lk 7,30. 32Baina, nola esan giza aginduz ari zela?» Honetarako, jendearen beldur ziren, guztiek profetatzat baitzeukaten Joan.#jendearen beldur 12,12; 14,2; Mt 14,5+. Joan profeta Mt 14,5+. 33Beraz, erantzun zioten:
—Ez dakigu.
Jesusek, orduan:
—Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.

Currently Selected:

MARKOS 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in