YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 13

13
Jesus eskatologiaz mintzo (13,1-37)
Sarrera: tenplua suntsitua izango
(Mt 24,1-2; Lk 21,5-6)
1Jesus tenplutik ateratzean, bere ikasleetako batek esan zion:
—Maisu, begira nolako harriak eta nolako eraikinak!
2Jesusek esan zion:
—Harri-lan ikusgarriak benetan! Baina horra, ez da harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dute.#harririk harri gainean Lk 19,44.
Azkenaren aurreko seinaleak
(Mt 24,3-14; 10,17-22; Lk 21,7-19)
3Gero, Oliamendin#13,3 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh., tenpluaren aurrez aurre eserita zegoela, Pedro, Santiago, Joan eta Andresek bakarrean galdetu zioten:
4—Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zertan ezagutuko den hori dena burutzera doala.
5Honela mintzatu zitzaien, orduan, Jesus: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina.#Ez zaitzatela engaina 13,22; Mt 24,4+. 6Asko etorriko dira, nire izena bereganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias#13,6 Mesias: Argitasunerako sartua (ik. Mt 24,5).”; eta jendea franko engainatuko dute. 7Gerra-hots eta zurrumurruak entzutean, ez izutu: gertatu beharrekoa da hori guztia; baina oraindik ez da azkena. 8Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; han eta hemen lurrikarak eta goseteak izango dira. Hori guztia erdiminen hasiera da.#nazioa nazioaren kontra Is 19,2; 2 Kro 15,6-7. erdiminen hasiera Mt 24,8+.
9«Kontu izan zeuen buruarekin! Auzitegi eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo; agintari eta erregeen aurrean jarriko zaituztete niregatik, eta aitorpen egingo duzue haien aurrean.#eramango zaituztete Mt 10,17-23. aitorpen egingo duzue Mt 10,18; 24,14. 10Zeren eta, azkena baino lehen, herri guztiei hots egina izan behar baitu berri onak.#berriona herri guztiei hots egin Mt 24,14+.
11«Auzitegira zaramatzatela, ez egon zer esango duzuen kezkatan; une hartan bertan Jainkoak adieraziko dizuena, esan huraxe, ez baitzarete zuek mintzatuko, Espiritu Santua baizik.#ez egon kezkatan Mt 10,19-20; Lk 12,11-12. 12Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte.#elkarren gorrotoa Mi 7,6; Mt 10,21.35-36. 13Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.#Mundu guztiak gorroto Mt 10,22; Jn 15,18-21; 16,2. irauten duena Mt 10,22.
Larrialdi izugarria
(Mt 24,15-28; Lk 21,20-24)
14«Profanatzaile higuingarria#13,14 Profanatzaile higuingarria: H.h., Hondamendiaren higuingarritasuna. Hitz hauek Daniel profetak aipatzen duen izugarrizko idolo higuingarria dakarte gogora (ik. Dn 9,27); han, atzerritarrek Jerusalemgo tenpluan egina zuten profanazioa adierazten dute. Markosek, aldiz, pertsona bati aplikatzen dizkio hitz horiek. Nori buruz ari da? Ilun uzten du apropos, datorren larrialdi horren giroa azaldu nahi baitu bakarrik. behar ez den tokian ezarria ikusiko duzuenean —irakurleak uler beza—, orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara;#Profanatzaile higuingarria Mt 24,15+. 15etxe gainean dagoena ez bedi jaits etxetik ezer hartzera,#etxe gainean dagoena Lk 17,31. 16eta soroan dena ez bedi itzul soingaineko bila. 17Dohakabeak egun haietan haurdun daudenak eta bularreko haurrak dituztenak!#Dohakabeak Lk 23,29. 18Eskatu Jainkoari, hori guztia neguan gerta ez dadin. 19Zeren egun haiek egun larriak izango baitira; ez da horrelako larrialdirik izan Jainkoak sortu zuen mundu honen hasieratik orain arte, ezta izango ere.#larrialdia Mt 24,21+. 20Eta Jaunak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako; baina, berak hautatu dituen aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek.
21«Orduan, norbaitek “Hona hemen Mesias! Hara han!” esango balizue, ez sinetsi. 22Izan ere, gezurrezko mesiasak#13,22 gezurrezko mesiasak: Ik. Eg 5,36-37. eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirariak eta egintza harrigarriak egingo dituzte.#gezurrezko mesiasak Mt 24,24+. sasiprofetak Mt 7,15+. mirari eta egintzak Mt 24,24+. 23Zuek, beraz, kontu izan! Jakinaren gainean jarri zaituztet aldez aurretik.
Gizonaren Semearen etorrera
(Mt 24,29-31; Lk 21,25-28)
24«Egun haietan, larrialdi horren ondoren, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo,#Ik. Mt 24,29+. 25izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko. 26Orduan, Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute.#Gizonaren… Dn 7,13. Ik. 8,38; 14,62; Mt 24,30+. 27Orduan, aingeruak bidali eta bere aukeratuak bilduko ditu lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.#Ik. Mt 24,31+.
Ez dakizue hau guztia noiz izango den. Egon erne!
(Mt 24,32-36; 25,13-15; Lk 12,36-38; 21,29-33)
28«Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. 29Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea#13,29 Gizonaren Semea: Ez dakar jatorrizkoak; argitasunagatik sartu da. ate ondoan duzuela. 30Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.#Gizaldi honetakoak hil baino lehen 9,1; Mt 24,34+. 31Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.#ez dira igaroko Mt 5,18; Lk 16,17. 32Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik.#ez daki inork Eg 1,7; 1 Ts 5,1-2.
33«Kontuz, bada! Egon erne! Ez baitakizue ordua noiz den.#Egon erne Mt 24,42+. 34Gizon bat urrutira doanean bezala da: morroien gain uzten du bere etxea, bakoitzari bere lana emanez, eta zain egoteko agintzen dio atezainari.#urrutira doanean bezala Mt 25,14.
35«Egon zain, beraz, ez baitakizue etxeko jauna noiz etorriko den: arratsean, gauerdian, oilarrak jotzean ala goizean. 36Ez zaitzatela ustekabean etorri eta lotan aurki. 37Zuei esaten dizuedan hau, denentzat esaten dut: Egon zain!»

Currently Selected:

MARKOS 13: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in