Logo YouVersion
Îcone de recherche

HASIERA 3

3
Jainkoaren agindua hautsi
1Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztiarik maltzurrena.
Sugeak esan zion emakumeari:
—Jainkoak debekatu egin dizue, beraz, baratzeko arbola guztietako fruituetarik jatea?#Sugea Jkd 2,24; Jn 8,44; Ap 12,9; 20,2.
2Emakumeak erantzun:
—Ez, jan dezakegu baratzeko arboletako fruituetarik. 3Baratze erdian dagoen zuhaitzaz bakarrik esan digu Jainkoak: «Ez jan horretatik, ezta ukitu ere, hil nahi ez baduzue».
4—Ez zarete inolaz ere hilko —esan zion sugeak—. 5Ongi daki Jainkoak, hartatik jan dezazuenean, begiak zabalduko zaizkizuela, eta bera bezalako bihurtuko zaretela, dena ezagutzeko ahalmena#3,5 dena ezagutzeko ahalmena: Ik. 2,9 oh. lortuz.#Jainkoa bezalako 3,22. Ik. Is 14,14; Ez 28,2; 2 Ts 2,4.
6Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zela, arbola ikusgarria eta jakituria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren fruituetariko bat eta jan egin zuen. Gero, bere senarrari eman eta honek ere jan egin zuen.#tentazioaren lilura St 1,13-15. 7Orduan, begiak zabaldu zitzaizkien eta biluzik zeudela ohartu ziren. Piku-hosto batzuk josi eta estalki bana egin zuten.
8Arratsean, gizonak eta emazteak baratzean zebilen Jainko Jaunaren oin-hotsa entzun zuten eta harengandik gorde egin ziren zuhaitz artean. 9Baina Jainko Jaunak dei egin zion gizonari:
—Non zara?
10Gizonak erantzun:
—Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde egin naiz, biluzik nagoelako.#biluzik Is 20,2-4; Ap 3,18; 16,15.
11Jainkoak esan zion:
—Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu?
12Gizonak erantzun:
—Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan egin dut.
13Jainko Jaunak esan zion emakumeari:
—Zer egin duzu?
Emakumeak erantzun:
—Sugeak engainatu nau eta jan egin dut.#Sugeak engainatu 2 Ko 11,3; 1 Tm 2,14.
14Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion:
«Hori egin dualako,
madarikatua hi abere guztien artean
eta basapiztia guztien artean!
Sabel gainean arrastaka ibiliko haiz
eta hautsa jango duk
heure bizitzako egun guztietan.
15Elkarren etsai egingo zaituztet
hi eta emakumea,
hire eta haren ondorengotza;
honek burua zapalduko dik
eta hik orpotik helduko diok».#Elkarren etsai Ap 12,17.
16Emakumeari esan zion:
«Haurdun gelditzean,
oinazeak ugalduko dizkizut
eta saminez izango dituzu haurrak;
irritsak senarrarengana
bultzatuko zaitu,
eta hura izango duzu nagusi».#haurrak saminez 35,16-18; Jn 16,21+; Ap 12,2.
17Eta gizonari esan zion:
«Emaztearen esanari jaramon egin
eta galarazi nizun zuhaitzetik
jan duzunez gero,
madarikatua lurra zure erruz!
Nekearen nekez
aterako diozu janaria
zeure bizitzako egun guztietan.#madarikatua lurra 5,29; Os 4,3; Erm 8,20. Ik. 8,21. lanaren nekea 4,12; Jb 7; Koh 2,22-23.
18Sasia eta laharra emango dizkizu,
basalandarez elikatu beharko duzu.#sasiak eta laharrak Heb 6,8.
19Zeure bekokiko izerdiz
jango duzu ogia,
lurrera itzuli arte,
handik izan zara hartua eta:
hautsa zara
eta hautsera itzuliko zara».#hautsa zara Sal 90,3; 104,29; Koh 3,20; 12,7. Ik. 2,7+.
Edendik kanporatuak
20Gizonak bere emazteari Eva, hau da, «Bizi», eman zion izen, bizidun guztien ama delako. 21Jainko Jaunak larruzko arropaz jantzi zituen gizona eta emaztea. 22Gero, Jainko Jaunak esan zuen: «Horra gizakia gutariko bat bihurtua, dena ezagutzeko ahalmena#3,22 gutariko: Gu horrek Jainkoaren ahotan, honek, gorte gisa, bere inguruan dituen jainkozko izakiak adierazten ditu. dena ezagutzeko ahalmena: Ik. 2,9 oh. duelarik. Ez dezala orain bizi-arbolako fruiturik hartu eta, hura janez, betiko bizi».#Gutariko bat bihurtu 3,5+. bizi-arbola 2,9+. 23Beraz, Jainko Jaunak, Edengo baratzetik bota egin zuen, lurra landu zezan, handik izan baitzen hartua.#Edengo baratzea 2,8+. 24Gizakia bota ondoren, izaki hegaldun batzuk jarri zituen Edengo baratzearen ekialdean, suzko ezpata distiratsuak zituztela#3,24 izaki hegaldun: H.h., kerubim. Mitologi izakiak dira, zezen edo animalia hegaldunen itxurakoak; Babilonian jainkoen eta erregeen jauretxeen sarreran jarri ohi ziren, sinbolozko zaindari gisa. Kerubim gainean esertzen dena Israelgo Jainkoaren tituluetako bat da (ik. 1 Sm 4,4). suzko ezpata distiratsuak zituztela: H.h., eta suzko ezpata distiratsua; segur aski, suzko ezpatak tximista adierazten du; beraz, uler daiteke kerubimek eta tximistak zaintzen dutela baratzea., bizi-arbolarako pasabidea ixteko.

Sélection en cours:

HASIERA 3: EABD

Surbrillance

Partager

Copier

None

Tu souhaites voir tes moments forts enregistrés sur tous tes appareils? Inscris-toi ou connecte-toi