JOAN 1
1
SARRERA (1,1-51)
Jainkoaren Hitza gizon egin
1Hasieran bazen Hitza.
Hitza Jainkoarekin zegoen
eta Hitza Jainko zen.#Hasieran 17,5; Has 1,1; Es 8,22-31; Si 24,9; 1 Jn 1,1-2. Hitza Ap 19,13.
2Hasieran
Jainkoarekin zegoen Hitza.
3Gauza guztiak
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.#Hitzaren bidez gauza guztiak 1,10; Sal 33,6; Jkd 9,1; 1 Ko 8,6; Kol 1,16-17; Heb 1,2.
4Hitzarengan zegoen bizia,
eta bizia gizakien argia zen;#Hitzarengan bizia 5,26. gizakien argia 8,12+.
5argi horrek ilunpetan egiten du argi,
baina ilunpeek ez zuten onartu#1,5 ez zuten onartu: Honela ere uler daiteke: ez zuten itzali/menderatu..#argia eta ilunpea 3,19; 8,12; 12,35; 1 Jn 1,5; 2,8.
6Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan#1,6 Joan: Ebanjelio honetan Joan izenak Joan Bataiatzailea esan nahi du beti. zuen izena.#Joan Bataiatzailea Mt 3,1; Mk 1,4; Lk 1,13; 3,2. 7Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten.#argiaren testigu 1,15.19; 3,27-30; 5,33. 8Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik.#Ez zen argia 1,20.
9Hitza zen egiazko argia,
mundura etorriz
gizaki guztiak argitzen dituena#1,9 Hitza… argitzen dituena: Beste zenbait itzulpen ere eman daitezke: Egiazko argia, gizaki guztiak argitzen dituena, mundura etortzeko zorian zen. Edo Hitza zen egiazko argia, mundura datorren gizaki oro argitzen duena..#egiazko argia 8,12+.
10Munduan zegoen
eta, mundua#1,10 mundua: Mundu hitzak hiru zentzu desberdin hartzen ditu Joanengan. Batzuetan kreaturiko mundua, unibertsoa, esan nahi du (ik. 17,5); besteetan Jesusek salbatuko duen gizadia (ik. 1,29; 4,42); baina gehienetan Jainkoaren aurkakoa den oro esan nahi du (ik. 15,18-19; 17,10.14-16). haren bidez
egina izan arren,
mundukoek ez zuten onartu.#Munduan zegoen 1,14. haren bidez mundua 1,3+. mundukoek ez onartu 17,25.
11Bere etxera etorri zen,
baina beretarrek ez zuten onartu.
12Onartu zuten guztiei, ordea,
berarengan sinesten dutenei, alegia,
Jainkoaren seme-alaba izateko
ahalmena eman zien.#sinesmena eta Jainkoaren seme-alabak 1 Jn 3,1+; Ga 3,26+.
13Hauek#1,13 Hauek: Antzinako zenbait lekukok singularra dakar: Hau, Hitza alegia. ez dira giza odolekoak,
ezta gizakiaren borondatez
sortuak ere,
Jainkoarengandik jaioak baizik.#Jainkoarengandik jaio 1 Jn 2,29+.
14Eta Hitza gizon egin zen
eta gure artean jarri bizitzen#1,14 jarri bizitzen: H.h., ezarri bere etxola..
Ikusi dugu haren Jainko-aintza,
Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari
dagokion aintza.#Hitza gizon egina Erm 1,3; Ga 4,4; Flp 2,7; 1 Tm 3,16; Heb 2,14; 1 Jn 4,2. haren aintza ikusi 2,11+.
15Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».#Joanen testigantza 1,7+. nire ondoren datorrena 1,27; Mt 3,11; Mk 1,7.
16Izan ere, guztiok hartu dugu
haren betearen betetik,
eta maitasuna maitasunaren gain#1,16 maitasuna maitasunaren gain: Hau da, etengabe haziz doan maitasuna. Beste zenbait itzulpen ere eman ohi dira: maitasunari erantzuten dion maitasuna, maitasuna maitasunaren ordez (I.B.koa I.Z.ekoaren ordez).
hartu ere.#haren betearen betetik Kol 2,10.
17Legea Moisesen bidez eman zen;
maitasuna eta egia, berriz,
Jesus Mesiasen bidez.#Moisesen legea 7,19; Ir 31,18; 34,28.
18Jainkoa ez du inork inoiz ikusi;
Aitaren baitan dagoen
eta Jainko den
Seme bakarrak
eman digu haren berri.#Jainkoa inork ikusi ez 6,46; Ir 33,20; 1 Tm 6,16; 1 Jn 4,12. Seme bakar Mt 11,27; Lk 10,22.
Joan Bataiatzailearen testigantza
(Mt 3,1-12; Mk 1,2-8; Lk 3,15-17)
19Judu-agintariek#1,19 Judu-agintariak: Jatorrizkoak Juduak dio soilik. Noizbehinka, Israel herriko kideak adierazten ditu hitzak (3,25; 4,9.22); baina gehienetan zentzu negatiboa du, Jesus onartzen ez duten judu-agintariak adierazten dituelarik batik bat. apaiz- eta lebitar-talde bat bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera. 20Hark argi eta garbi aitortu zuen:
—Ni ez naiz Mesias.#Joanen aitorpena 1,15+.
21—Orduan, zer? Elias zara? —galdetu zioten.
Joanek erantzun:
—Ez.
—Etortzekoa den profeta#1,21 Etortzekoa den profeta: Dt 18,15ean oinarriturik Jesusen garaiko juduek azken aldietako profeta, Moises berri bat, espero zuten. zara?
Hark erantzun:
—Ez.#Joan eta Elias Mt 11,14; 17,11-13; Mk 9,13. Etortzekoa den profeta 6,14; 7,40; Dt 18,15; Eg 3,22; 7,37.
22Berriro galdetu zioten:
—Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?
23Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz, esan zuen:
—Ni, «Prestatu bidea Jaunari»
basamortuan oihuka ari denaren
ahotsa naiz. # basamortuan oihuka Is 40,3; Mt 3,3; Mk 1,3; Lk 3,4.
24Talde hartako batzuk fariseuak ziren. 25Hauek galdetu zioten:
—Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ezta etortzekoa den profeta ere, nola ari zara bataiatzen?#Joan bataiatzen 1,33; Mt 21,25; Mk 11,30; Lk 20,4.
26Joanek erantzun zien:
—Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, 27nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere.#nire ondoren datorrena 1,15+. oinetako lokarriak Mk 1,7; Lk 3,16; Eg 13,25.
28Hau dena Betanian#1,28 Betania: Zenbait eskuizkribuk Betabara dio. Jordanez beste aldeko Betania hau ez da Lazaro, Maria eta Marta bizi zireneko Betania. gertatu zen, Jordan ibaiaren beste aldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.#Jordan ibaian 10,40; Mt 3,13.
Joanek Jesus, Jainkoaren Bildotsa, aurkeztu
29Biharamunean, Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena.#Jainkoaren bildotsa, munduko bekatua kentzen duena 1,36; Is 53,6; Eg 8,32; 1 P 1,18-19. 30Honetaz ari nintzen, “Nire ondoren datorren gizona nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean.#Nire ondoren datorrena 1,15+. 31Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da».
32Eta beste hau ere aitortu zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut, uso-tankeran, zerutik jaisten, eta honen gainean gelditzen.#Espiritua zerutik jaisten Mt 3,16; Mk 1,10; Lk 3,22. 33Neuk ere ez nuen ezagutzen, baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gizon baten gainean gelditzen ikusiko duzu; huraxe da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”. 34Eta neuk ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea».#Jainkoaren Seme 20,31; Sal 2,7; Mt 3,17; 17,5; 27,54; Mk 9,7; 15,39; Lk 9,35; Eg 9,20.
Lehen ikasleak
35Hurrengo egunean, berriro ere bertan zegoen Joan bere bi ikaslerekin. 36Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa».#Jainkoaren Bildotsa 1,29.
37Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten. 38Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien:
—Zeren bila zabiltzate?
Haiek erantzun:
—Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du).
39Jesusek esan zien:
—Etorri eta ikusi.
Joan, non bizi zen ikusi eta berarekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak aldea zen.
40Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia.#Simon eta Andres Mt 4,18-20; Mk 1,16-18. 41Lehenik, bere anaia Simonekin egin zuen topo, eta esan zion: «Mesias aurkitu diagu» (Mesiasek «Kristo» —hau da, Gantzutu— esan nahi du).#Mesias 4,25.
42Eta Jesusengana eraman zuen. Jesusek, begira-begira jarririk, esan zion: «Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara» (Kefasek «Pedro» —hau da, Harkaitz— esan nahi du).#Simon/Kefas Mt 10,2; 16,18; Mk 3,16; Lk 6,14.
43Biharamunean, Jesusek Galilearantz joatea erabaki zuen. Felipe aurkitu eta esan zion: «Jarraitu niri».
44Felipe Betsaidakoa zen, Andres eta Pedroren herrikoa.#Felipe 12,21. 45Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion:
—Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zuten hura aurkitu diagu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa.#Liburu Santuetan aipatua 5,39+; Dt 18,18; Is 7,14; 9,6; Ez 34,23.
46Natanaelek esan zion:
—Ezer onik atera ote daiteke Nazaretetik?
Felipek erantzun zion:
—Etorri eta ikusi.
47Ikusi zuen Jesusek Natanael zetorkiola, eta esan zuen:
—Hona benetako israeldar bat, faltsukeriarik gabea.
48Natanaelek galdetu zion:
—Nondik ezagutzen nauzu?
Jesusek erantzun:
—Felipek deitu aurretik ikusi zintudan pikupean.
49Natanaelek esan zion:
—Maisu, zu Jainkoaren Semea zara, zu Israelgo erregea zara.#Jainkoaren Semea 1,34+. Israelgo erregea 12,13; So 3,15; Mt 27,42; Mk 15,32.
50Jesusek ihardetsi zion:
—Pikupean ikusi zintudala esan dizudalako sinesten al duzu? Handiagorik ere ikusiko duzu!
51Eta gaineratu zuen:
—Bene-benetan diotsuet: Zerua irekia ikusiko duzue, eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gainean.#aingeruak gora eta behera Has 28,12.
JESUSEN MIRARIZKO SEINALEAK (2,1—12,50)
Aktualisht i përzgjedhur:
JOAN 1: EAB
Thekso
Ndaje
Copy
A doni që theksimet tuaja të jenë të ruajtura në të gjitha pajisjet që keni? Regjistrohu ose hyr
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: