LUKAS 11
11
Otoitza. «Gure Aita»
(Mt 6,9-15; 7,7-11)
1Behin batean, Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu zuenean, bere ikasleetako batek esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek#11,1 Joanek: Joan Bataiatzaileak alegia. bere ikasleei irakatsi zien bezala».#Jesus otoitzean 3,21+. Joanen ikasleak Mt 9,14+.
2Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue#11,2 Otoitz egitean, esazue: Ik. Mt 6,9 oh. Lukasen formula Mateorena baino laburragoa da eta beste zenbait ezberdintasun ere baditu.:
«Aita,
agertu santu zeure izena,
etorrarazi zeure erregetza;#Aita 10,21; 22,42; 23,34.46; Erm 8,15; Ga 4,6. agertu santu zeure izena Ez 36,23. erregetza 4,43+.
3emaguzu egunean eguneko ogia,
4eta barkatu gure bekatuak,
guk ere zor diguten guztiei
barkatzen baitiegu,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen».#barkatu Mt 6,12+. tentaldia Mt 6,13+.
5Gero, esan zien: «Eman dezagun zuetako batek adiskide bat duela eta gauerdian datorkiola, esanez: “Adiskidea, emazkidak hiru ogi, bihurtuko ditiat eta;#Ik. 18,1-7. 6lagun bat etorri zaidak bidaian eta ez zeukaat ezer eskaintzeko”. 7Eman dezagun besteak barrutik erantzuten diola: “Utz nazak bakean, atea itxia zegok eta haurrak eta neu oheratuak; ezin naitekek ematera jaiki”. 8Hona nik esan: Adiskidea duelako ez bada ere, aspergarri izan ez dakion behintzat, jaiki eta eman egingo dio behar duena.
9«Hauxe esaten dizuet, beraz: Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.#Eskatu Mt 7,7+. 10Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.
11«Ba ote da zuen artean aitarik, semeak#11,11 semeak: Zenbait eskuizkribuk hau ezartzen du hemen: ogia eskatu eta ogiaren ordez harria emango dionik. arraina eskatu eta arrainaren ordez sugea emango dionik? 12Edo arrautza eskatu eta eskorpioia emango dionik? 13Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua#11,13 Espiritu Santua: Mateok gauza onak dioen tokian, Lukasek Espiritu Santua dakar (ik. 4,1 oh.). emango eskatzen diotenei?»#Espiritu Santua dohain Jn 14,16.26; Eg 1,4-5.8; 2,4.38; 4,31.
Jesus eta kontrakoak (11,14—12,3)
Jesus eta Beeltzebul
(Mt 12,22-30; Mk 3,22-27)
14Behin batean, gizon bat mututurik zeukan deabrua#11,14 gizon bat mututurik zeukan deabrua: H.h., deabrua, (eta hau) mutua (zen). botatzen ari zen Jesus. Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen. 15Alabaina, batzuek zioten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak».#Ik. Jn 10,19-21. Beeltzebul Mt 10,25+. 16Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten.#azpikeriaz 10,25+. seinale eske 11,29; Mt 12,38+. 17Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da eta etxea etxearen gainera eroriko. 18Hain zuzen, Satanas ere bere baitan zatiturik badago, nola iraun dezake haren erreinuak? Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen ditudala baitiozue zuek. 19Baina nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. 20Deabruak Jainkoaren indarrez#11,20 indarrez: H.h., behatzez. botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.#Jainkoa errege Mt 12,28+.
21«Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak. 22Baina indartsuago batek eraso eta menderatzen badu, segurantza ematen zioten armak kendu eta hari harrapatutako gauzak banatu egingo ditu.#Ik. Is 49,25; 53,12.
23«Nire alde ez dagoena nire kontra dago, eta nirekin biltzen ez duena sakabanatzen ari da.#alde, kontra 9,50; Mk 9,40.
Espiritu gaiztoaren itzulera
(Mt 12,43-45)
24«Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, bere buruari esaten dio: “Noan berriro, atera nintzeneko neure etxera”. 25Iristean, etxea garbitua eta apaindua aurkitzen du. 26Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da».#azken egoera okerragoa Jn 5,14; 2 P 2,20.
Egiazko zoriona
27Jesusek gauza hauek esaten ziharduela, emakume batek jendartetik deiadarka esan zion:
—Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun emakumea!#Jesus goraipatua 4,15+.
28Baina Jesusek esan zuen:
—Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!#zorionekoak Mt 5,3+. Jainkoaren hitza 5,1+. entzun eta bete 8,21.
Gizonaren Semearen seinalea
(Mt 12,38-42; Mk 8,12)
29Jende asko biltzen ari zitzaiola, Jesus honela hasi zitzaien: «Gizaldi hau gaiztoa da; mirarizko seinale eske ari da, baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena baizik.#Gizaldi hau 7,31+. seinale eske 11,6+. 30Zeren, Jonas ninivetarrentzat seinale gertatu zen bezala, hala gertatuko baita Gizonaren Semea ere gizaldi honentzat.#Jonasen seinalea Jon 3,2-5; Mt 16,4+. Gizonaren Semea 5,24+. 31Hegoaldeko erreginak auzi-egunean gizaldi honetako jendearen kontra altxatu eta kondenatu egingo du, munduaren bazterretik etorri baitzen Salomonen jakinduriazko hitzak entzutera, eta baduzue hemen Salomon baino handiagoa den bat.#Hegoaldeko erregina 1 Erg 10,1-10. handiagoa dena Mt 12,6+. 32Ninivetarrek ere auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo dute, beraiek bihozberritu egin baitziren Jonasen predikuaz, eta baduzue hemen Jonas baino handiagoa den bat.
Barneko argia
(Mt 5,15; 6,22-23; Mk 4,21)
33«Inork ez du kriseilua pizten eta ezkutuan edo ontzipean#11,33 edo ontzipean: Hitz hauek zenbait eskuizkribu zaharretan falta dira. ipintzen, argimutilaren gainean baizik, sartzen direnek argia ikus dezaten.#kriseilua 8,16. 34Begia duzu gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik duzunean, zure gorputz osoa ere argitan dabil. Begia gaixo duzunean, ordea, zure gorputz osoa ere ilunpetan dabil. 35Begira, bada, zure barruan argi behar lukeena ez dadin ilun gerta. 36Beraz, goitik beheraino argitan bazaude, inongo ilunperik gabe, kriseiluak bere distiraz argitzen zaituenean bezala zara argitsu».
Jesusek lege-maisuak eta fariseuak salatu
(20,45-47; Mt 23,1-36; Mk 12,38-40)
37Jesusek hitzaldia amaitu zuenean, fariseu batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen.#fariseu batek gonbidatu 7,36; 14,1. 38Fariseua harriturik gelditu zen bazkal aurretik eskuen garbikuntzarik#11,38 eskuen garbikuntza: Ik. Mk 7,2 oh. ez zuela egin ikustean.#garbikuntza-ohiturei buruz Mt 15,2; Mk 7,2-5. 39Orduan, Jaunak esan zion: «Zuek, fariseuok, edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, zeuek barrutik lapurretaz eta txarkeriaz beteak zaudeten bitartean!#barrukoa 6,45; 12,34; 16,15. 40Burugabeok halakook! Ez ote du kanpokoa egin zuenak berak egin barrukoa ere? 41Hobe zenukete daukazuena#11,41 daukazuena: Honela ere itzuli ohi da: barrukoa. Esanahi zehatza atzematea zaila da. limosnatzat emango bazenute! Horrela, gauza guztiak garbi izango lirateke zuentzat.#limosna 12,33; 16,9; 19,8; 21,1-4.
42«Ai zuek, fariseuok! Barazki kaskarrenen#11,42 Barazki kaskarrenen: H.h., Mendaren, boskoitzaren eta edozein barazkiren. hamarrenak ordaintzen dituzue, eta zuzenbidea eta Jainkoaren maitasuna, berriz, alde batera uzten. Hauek bete behar zenituzkete, haiek utzi gabe.#hamarrenak Lb 27,30; Dt 14,22. Ik. 18,12. 43Ai zuek, fariseuok! Sinagogetan lehenengo aulkiak eta plazetan jendearen agurrak maite dituzue. 44Ai zuek! Ikusten ez diren hilobiak bezala zarete, jendea oharkabean haien gainetik baitabil#11,44 haien gainetik baitabil: Honela, legez kutsatua geldituz (ik. Zen 19,16).».
45Orduan, lege-maisu batek esan zion:
—Maisu, horrela hitz eginez, guri ere irain egiten diguzu.
46Jesusek erantzun zion:
—Ai zuek ere, lege-maisuok! Eramanezineko zamak leporatzen dizkiezue besteei, eta zeuek atzamar batez ere ukitu ez.#Eramanezineko zamak Mt 11,28-30.
47«Ai zuek, zeuen gurasoek hildako profetei hilarriak jasotzen dizkiezuenok.#profetak hil Eg 7,52. 48Horrela, gurasoek egindakoarekin ados zaudetela aitortzen duzue; zeren haiek hil egin zituzten profetak, eta zuek hilarriak jasotzen dizkiezue. 49Zerbaitengatik esan zuen Jainkoak bere jakindurian: “Profetak eta apostoluak bidaliko dizkiet eta batzuk hil eta besteak erasoka erabiliko dituzte”.#mezulariak pertsegituak 13,34; Mt 5,11; 10,23; 1 Ts 2,14-15. Ik. 6,23+; 20,10-12. 50Baina Jainkoak munduaren hasieratik isuri den profeta guztien odolaren kontuak eskatuko dizkio gizaldi honi:#odolaren kontuak eskatu Has 9,5; 42,22; 2 Sm 4,11; Ez 33,6.8; Sal 9,13. 51hasi Abelen odoletik, eta aldaretik santutegia bitartean hil zen Zakariasen#11,51 Zakarias: Ik. Mt 23,35 oh. odoleraino. Bai, egia esan, gizaldi honi eskatuko dizkio kontuak Jainkoak.#Abelen odola Has 4,8-10. Zakariasen odola 2 Kro 24,20-22.
52«Ai zuek, lege-maisuok, jakintzaren ateko giltzaren jabe egin zaretenok. Zeuek ez zarete sartu eta sartu nahi zutenei ez diezue utzi».
53Handik atera zenean, gupidarik gabe eraso zioten lege-maisuek eta fariseuek, handik eta hemendik galdezka, 54ea erantzun okerren batean harrapatzen zuten.#Jesus harrapatu nahi 10,25+.
Aktualisht i përzgjedhur:
LUKAS 11: EAB
Thekso
Ndaje
Copy
A doni që theksimet tuaja të jenë të ruajtura në të gjitha pajisjet që keni? Regjistrohu ose hyr
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: