Logoja YouVersion
Ikona e kërkimit

LUKAS 18

18
Emakume alarguna eta epailea
1Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek:#otoitzari buruz 11,5-13. Etengabe otoitz egin Erm 1,10; 12,12; Ef 6,18; Kol 1,3; 1 Ts 5,17; 2 Ts 1,11. 2«Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona. 3Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaileagana joaten zen eskatzera: “Egidazu justizia etsaiarekiko auzian”. 4Luzaroan epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ezta gizakiari ere begirunerik; 5baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan”».
6Eta honela bukatu zuen Jaunak: «Begira zer dioen epaile zuzengabeak. 7Eta Jainkoak ez ote die justizia egingo gau eta egun deiadarka ari zaizkion bere aukeratuei? Zain edukiko ote ditu luzaroan?#luzaroan zain? Za 1,12; Si 35,18-19; 2 P 3,9; Ap 6,9-11. 8Berehala egingo diela justizia diotsuet. Baina Gizonaren Semea datorrenean, aurkituko ote du horrelako sinesmenik munduan?»#Gizonaren Semea 5,24+. datorrenean Mt 10,23+. sinesmenik aurkituko ote du 21,36; Mt 24,10-12; 2 Ts 2,3.
Fariseuaren eta zergalariaren parabola
9Honako parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei:#beren buruak zintzotzat 16,15+; Mt 23,28. besteak gutxiesten 5,30; 7,39; 15,1-2.30; 19,7. 10«Bi gizon tenplura igo ziren otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria#18,10 zergalaria: Ik. Mk 2,15 oh.. 11Fariseuak, zutik, honela ziharduen otoitzean bere baitan: “Ene Jainkoa, eskerrak zuri besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, gaizkile edota adulteriogile; ezta horko zergalari hori bezalakoa ere.#zergalari Mt 5,46+. 12Astean bi bider egiten dut barau, eta ondasun guztien hamarrenak ordaintzen ditut”.#baraua Mt 6,16+. hamarrenak 11,42+.
13«Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak lurretik altxatzera ere ausartzen, baizik eta bular-joka ari zen esanez: “Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz”.
14«Benetan diotsuet azkeneko hau Jainkoarekin bakean itzuli zela etxera; fariseua, berriz, ez. Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu».#bakean Flp 3,9. goratu, beheratu 14,11+.
Jesus eta haurrak
(Mt 19,13-15; Mk 10,13-16)
15Haurtxoak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, hori ikustean, haserre egiten zieten. 16Baina Jesusek haurtxoak beregana deitu zituen eta esan: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege.#horrelakoek Jainkoa errege 4,43+. 17Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».#haur batek bezala Mt 18,3. Ik. 10,21. erreinuan sartu 18,24+.
Jesusek aberatsari dei
(Mt 19,16-22; Mk 10,17-22)
18Handiki batek galdetu zion Jesusi:
—Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?#zer egin behar dut betiko bizia jasotzeko 3,10+; 10,25.
19Jesusek erantzun zion:
—Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. 20Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak.#aginduak Ir 20,12-16; Dt 5,16-20; Erm 13,9.
21Hark, orduan:
—Gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia.
22Hori entzutean, Jesusek esan zion:
—Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.#saldu eta eman behartsuei Mt 19,21+. aberastasuna zeruan 12,21+. jarraitu niri 5,27+.
23Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso aberatsa baitzen.
Aberastasuna salbamenerako oztopo
(Mt 19,23-26; Mk 10,23-27)
24Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen:
—Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!#erreinuan sartu 16,16; 18,17; Mt 5,20+. 25Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
26Entzuleek galdetu zioten:
—Nor salba daiteke, orduan?
27Jesusek erantzun zien:
—Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.#Jainkoak badezake Mt 19,26+.
Dena utzi duten ikasleen saria
(Mt 19,27-29; Mk 10,28-30)
28Pedrok esan zuen:
—Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu.#guztiak utzi 5,11; 14,26.
29Jesusek erantzun:
—Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme-alabak uzten dituenak 30mundu honetan askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia.
Jesusek nekaldi-piztuerak hirugarrenez iragarri
(Mt 20,17-19; Mk 10,32-34)
31Hamabiak beregana bildurik, Jesusek esan zien: «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta han beteko da profetek Gizonaren Semeaz idatzi duten guztia.#Jerusalemera igotzen 9,51+. profetek idatzia 24,25-27.44-46; Eg 3,18; 13,27-29. Gizonaren Semea 5,24+. 32Izan ere, atzerritarren eskuetara emango dute, eta irain eta iseka egingo diote eta listua botako,#nekaldi-piztueren iragarpena 9,22.44. 33eta, zigorkatu ondoren, hil egingo dute; baina hirugarren egunean piztu egingo da».
34Haiek, ordea, ez zuten ezertxo ere ulertu; haren hizkera ilun gertatzen zitzaien eta ez zekiten zer esan nahi zien.#ez zuten ulertu 9,45; 24,25.45.
Jesusek itsua sendatu Jerikon
(Mt 20,29-34; Mk 10,46-52)
35Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat eskean zegoen bide-ertzean eserita. 36Jendea igarotzen sumaturik, zer gertatzen zen galdetu zuen. 37Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten.#Jesus Nazaretarra Mt 2,23+. 38Orduan, deiadarka hasi zen:
—Jesus, Daviden Semea, erruki zakizkit!#Daviden Semea Mt 1,1+. erruki zakizkit 17,13; 18,13; Mt 9,27; 15,22.
39Aurretik zihoazenek gogor egiten zioten, isil zedin; baina hark areago oihu:
—Daviden Semea, erruki zakizkit!
40Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion:
41—Zer nahi duzu niregandik?
Hark erantzun:
—Berriro ikustea, Jauna!
42Jesusek esan zion:
—Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu.#sendatzeko sinesmena 5,20+.
43Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen.#Jainkoa goretsiz 2,20+.

Aktualisht i përzgjedhur:

LUKAS 18: EAB

Thekso

Ndaje

Copy

None

A doni që theksimet tuaja të jenë të ruajtura në të gjitha pajisjet që keni? Regjistrohu ose hyr