LUKAS 19
19
Jesus eta Zakeo
1Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan. 2Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua#19,2 zergalari-burua: Jerikoko zergalarien burua; ik. Mk 2,15 oh., oso aberatsa.#zergalari Mt 5,46+. 3Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen. 4Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen. 5Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta». 6Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.
7Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: «Bekatari baten etxera joan duk ostatuz».#denak marmarka 5,30; 7,34; 15,1-2.
8Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion:
—Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot#19,8 lau halako bihurtuko diot: Zakeoren erabakiak askogatik gainditzen legeak agindua (ik. Ir 22,3.6)..#erdiak behartsuei eman 12,33; 16,9; 18,22.
9Jesusek esan zion:
—Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita.#hau ere Abrahamen ondorengoa 13,16. 10Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.#galdua salbatzera 15,4.6.9.21.32; Ez 34,16 (Mt 18,11).
Ontzako urreen parabola
(Mt 25,14-30)
11Jendea entzuten ari zitzaiola, Jesusek beste parabola bat kontatu zien, Jerusalemdik#19,11 Jerusalem: Ik. 9,51 oh. hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren erregetza une batetik bestera azalduko zela uste baitzuen:#une batetik bestera azaldu 2,38; 21,8; 24,21; Eg 1,6. 12«Handiki bat urrutiko herrialde batera joan zen, errege-izendapena hartzera, gero itzultzekotan.#Ik. Mk 13,34. 13Bere zerbitzarietako hamarri dei egin eta hamar ontzako urre#19,13 ontzako urrea: Parabola hau literalki mina zirelakoez mintzo da; mina batek ehun denarioren balioa zuen (ik. Mk 6,37 oh.). banatu zizkien, esanez: “Jarri irabazian, ni itzuli bitartean”.
14«Baina herritarrek gorroto zioten eta mandatariak bidali zituzten atzetik, esatera: “Ez dugu hori errege nahi”.
15«Errege-izendapena harturik itzuli zenean, dirua banatu zieneko morroiak beregana deitu zituen, bakoitzak zer irabazi ote zuen jakiteko. 16Aurkeztu zen lehenengoa eta esan zion: “Jauna, zure ontzakoak hamar halako eman du”. 17Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi ona! Gauza gutxian leial izan zarenez gero, hartzazu hamar hirietako agintea”.#morroi leialaren saria Mt 25,21+. 18Joan zen, gero, bigarrena eta esan zion: “Jauna, zure ontzakoak bost halako eman du”. 19Honi ere nagusiak esan zion: “Izan zaitez bost hiriren buru”. 20Joan zen beste bat eta esan zion: “Jauna, hemen duzu zeure ontzakoa; zapi batean bildua eduki dut. 21Beldur nizun, gizon gogorra zarelako, eman gabea eskatzen eta erein gabea biltzen duzuna”. 22Nagusiak, orduan: “Zeure esanez kondenatuko zaitut, morroi gaizto hori! Bazenekien gizon gogorra naizena, eman gabea eskatzen eta erein gabea biltzen dudana. 23Nolatan ez zenuen, bada, nire dirua bankuan ipini? Horrela, itzultzean, korrituekin jasoko nuen”. 24Eta bertan zeudenei esan zien: “Ken iezaiozue ontzakoa eta eman hamar dituenari”. 25Haiek erantzun zioten: “Jauna, lehendik hamar ontzako ez ditu, bada?” 26Nagusiak erantzun zien: “Fruitua dakarrenari eman egingo zaio; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio#19,26 Fruitua dakarrenari… kendu egingo zaio: H.h., Daukan orori eman egingo zaio; ez daukanari, ordea, daukana ere kendu egingo zaio..#Ik. Mt 25,29+. 27Eta errege nahi ez ninduten etsai horiek, berriz, ekarri hona eta hil itzazue nire aurrean”».
JERUSALEMEN (19,28—23,56a)
Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu
(Mt 21,1-11; Mk 11,1-11; Jn 12,12-16)
28Hitz hauek esan ondoren, Jerusalemera bidean gora jarraitu zuen Jesusek, denen aurretik.#Jerusalemera bidean 9,51+. 29Oliamendi#19,29 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh. inguruko Betfage eta Betania herrixketara hurbildu zelarik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek, 30esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; sartzean, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri niri. 31Norbaitek zergatik askatzen duzuen galdetuko balizue, erantzun: “Jaunak behar du”».
32Joan ziren, bada, bidalitakoak, eta Jesusek esan bezala aurkitu zuten dena. 33Astakumea askatzen ari zirela, jabeek galdetu zieten:
—Zergatik askatzen duzue astakumea?
34—Jaunak behar du —erantzun zuten haiek.
35Jesusi ekarri zioten eta, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarririk, gainean eserarazi zuten.#astakumea Za 9,9. 36Eta, pasatzean, jantziak zabaltzen zituzten bidean. 37Oliamenditik behera hartzera zihoala, ikasle guztiak multzoan, pozez beterik, Jainkoa ozenki goresten hasi ziren, ikusi zituzten mirari guztiengatik.#Jainkoa goretsi 2,20+. 38Honela zioten: «Bedeinkatua Jaunaren izenean datorren erregea! Bakea zeruan eta aintza Jainko gorenari#19,38 aintza Jainko gorenari: H.h., aintza goienetan.!»#Bedeinkatua… 13,35; Sal 118,26; Mt 23,39; Jn 12,13. bakea eta aintza Jainko gorenari 1,79+; 2,14.
39Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi:
—Maisu, egiezu errieta ikasleei!#egiezu errieta Mt 21,14-16.
40Hark erantzun zien:
—Egia esan, hauek isilduko balira, harriek egingo lukete oihu.
Jerusalemengatik aieneka
41Jesus, hurbildu eta hiria ikustean, negarrez hasi zen berarengatik,#Ik. 13,34-35. 42eta esan zuen: «Ai Jerusalem, ulertuko bazenu zuk ere gaur bakerako bidea! Baina ez zara gauza ikusteko. 43Etorriko zaizu, bai, garaia, zeure etsaiek lubakiz inguratu, setiatu eta alde guztietatik erasoko dizuten garaia;#Jerusalemen zoria 21,20-24; 23,28-31. 44erraustu egingo zaituztete zeu eta zeure bizilagunak, eta ez dizute harririk harri gainean utziko, Jainkoak eskaini dizun salbamen-aukera#19,44 Jainkoak eskaini dizun salbamen-aukera: H.h., zure bisitaren egokiera/unea. Hau da, Jaunaren salbazio-etorrera. aintzat hartu ez duzulako».#harririk harri gainean 21,6. salbamen-aukera 1,68+.
Tenpluan emandako irakaspenak (19,45—21,4)
Jesusek tenplua garbitu
(Mt 21,12-17; Mk 11,15-19; Jn 2,13-16)
45Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan#19,45 salerosketan: Ik. Mk 11,15 oh. ari zirenak kanpora botatzen hasi zen, 46esanez: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».#Nire etxea… Is 56,7; Jr 7,11.
47Egunero tenpluan irakasten jardun ohi zuen. Apaizburuak, lege-maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan;#Egunero tenpluan irakasten 20,1; 21,37; 22,53; Jn 18,20. Jesus hil nahian 20,19; 22,2. Ik. Mt 12,14+. 48baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik baitzegoen hari entzuten.#herria aho zabalik entzuten 20,19; 21,38.
Aktualisht i përzgjedhur:
LUKAS 19: EAB
Thekso
Ndaje
Copy
A doni që theksimet tuaja të jenë të ruajtura në të gjitha pajisjet që keni? Regjistrohu ose hyr
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: