LUKAS 15
15
Ardi galduaren parabola
(Mt 18,12-14)
1Zergalari eta bekatari#15,1 Zergalari eta bekatari: Ik. Mk 2,15 oh. guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera,#Zergalari Mt 5,46+. Zergalari eta bekatari 5,30; 7,34+. 2eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean ari ziren esanez: «Horrek harrera ona egiten die bekatariei, baita beraiekin jan ere!»
3Jesusek parabola hau esan zien: 4«Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte?#artaldea 12,32+. ardi galduaren bila 19,10; Jr 23,1-4; Ez 34,11-16; Mi 4,6-7. 5Eta aurkitzen duenean, lepoan hartzen du poz-pozik 6eta, etxeratzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia!”#Egin festa 15,7.9-10.23-24.32. 7Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du#15,7 Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du: H.h., poz handia izango da zeruan. bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.#bihozberritu 5,32+.
Txanpon galduaren parabola
8«Edota zein emakumek, zilarrezko hamar txanpon#15,8 zilarrezko hamar txanpon: Jatorrizkoan, hamar drakma; greziar txanpona, erromatar denarioaren parekoa (ik. Mk 6,37 oh.). izan eta bat galtzen bazaio, ez du, kriseilua pizturik, etxea garbitu eta galdu zaion txanpona ardura guztiaz bilatzen aurkitu arte? 9Eta, aurkitzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdua nuen txanpona!” 10Egia esan, berdin pozten da Jainkoa ere bere aingeruekin bihozberritzen den bekatari batengatik».
Aita errukitsuaren eta bi semeen parabola#15,11 Aita errukitsuaren eta bi semeen parabola: Tradizioz Seme galduaren parabola deitzen zaio. Hala ere, seme zaharrenak gazteenak hainbat garrantzi du parabolaren dinamikan, eta bi semeak baino gehiago Aita errukitsuak.
11Gainera, esan zien: «Gizon batek bi seme zituen. 12Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien.
13«Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. 14Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. 15Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain#15,15 txerrizain: Degradaziorik handiena judu batentzat, txerria abere kutsatutzat baitzeukaten (ik. Dt 14,8)..#txerrizain Dt 14,8. 16Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. 17Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! 18Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren#15,18 Jainkoaren: H.h., zeruaren. Jainkoaren izen esanezina adierazteko itzulingurua; berdin 21. tx.ean ere. eta zure kontra. 19Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”.
20«Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion.#aitaren errukia Is 49,14-16; 55,7; Jr 3,12-13; 31,20. 21Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”. 22Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak#15,22 eraztuna eta oinetakoak: Eraztuna aginpidearen ezaugarri da, eta oinetakoak gizon libreak daramatza, esklaboak ez.; 23ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; 24zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten.#hilda nuen eta piztu egin zait 15,32; Ef 2,1.5; 5,14.
25«Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. 26Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. 27Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”. 28Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. 29Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; 30eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”. 31Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! 32Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!”»
Nu markerat:
LUKAS 15: EABD
Märk
Dela
Kopiera
Vill du ha dina höjdpunkter sparade på alla dina enheter? Registrera dig eller logga in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: