HASIERA 17
17
Jaunak agintzaria berritu Abrahami
1Abramek laurogeita hemeretzi urte zituela, berriro agertu zitzaion Jauna eta esan zion: «Ni Jainko Ahaltsua#17,1 Jainko Ahaltsua: Jainkoaren titulu honen esanahia ez da argia; emandako itzulpenak grekozko eta latinezkoari jarraitzen die. naiz. Bizi nire zerbitzuan, eta joka zuzen.#Jainko Ahaltsua (El-Xaddai) 28,3; 35,11; 43,14; 48,3; 49,25; Ir 6,3; Zen 24,4.16. 2Ituna egingo dut zurekin: zure ondorengoak arras ugalduko ditut».#ondorengotza ugaria 12,2+.
3Ahuspez erori zen Abram, eta Jainkoa mintzatzen jarraitu zitzaion:
4«Hona egiten dizudan agintzaria:
herri askoren sorburu izango zara.
5Aurrerantzean, ez duzu
Abram izango izen, Abraham#17,5 Abraham: Dirudienez, Abram eta Abraham izen beraren bi forma dira, aita garaia da esan nahi dutelarik. Hemen, ordea, Abrahamen izen berria ab-hamon (herri askoren aita) hitzarekin erlazionatzen da; horrela, izenak berak ondorengotza ugariaren agintzaria biltzen du (ik. 12,2 oh.). baizik,
herri askoren sorburu
egingo baitzaitut.#izen-aldaketa 17,15; 32,29; 35,18; Ne 9,7. herri askoren sorburu 17,16; 35,11; Erm 4,17.
6Ugalduko ditut zure ondorengoak,
nazioen sorburu egingo zaitut
eta erregeak aterako dira
zuregandik.
7Belaunez belaun eutsiko diot
zurekin eta zure ondorengoekin
egin dudan itunari,
betiko balio izango du;
zure eta zure ondorengoen Jainkoa
izango naiz.
8Zuri eta zure ondorengoei
betiereko jabegotzat emango dizuet
Kanaan lurraldea,
gaur egun etorkin gisa
bizi zareneko lurraldea;
zure ondorengoen Jainkoa
izango naiz».#lurraldearen agintzaria 12,7+.
Erdainkuntza edo zirkuntzisioa, itunaren ezaugarri
9Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Abrahami: «Gorde nirekiko ituna zeuk eta zure ondorengoek belaunez belaun. 10Hau da zuk eta zure ondorengoek nirekiko duzuen konpromisoa: zuetako gizaseme oro erdaintzea#17,10 erdaintzea: Erdainkuntza ezkontzarako sarbide-erritua zen antzinako herri askorentzat; hebrearrentzat, herri hautatuaren partaide izatearen seinale bihurtuko da (ik. Eg 7,8; Erm 4,11)..#erdainkuntza 17,23-27; 34,14-17; Ir 4,24-26; 12,48; 1 M 1,60-61. Ik. Jr 4,4; 9,25; Erm 4,11-12; Flp 3,2-3; Kol 2,11-13. 11Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue: horixe izango duzue nire eta zuen arteko itunaren ezaugarria. 12Zuetako gizaseme oro, jaio eta zortzi egunera, erdaindu egingo duzue belaunez belaun; baita esklaboa ere, zuregandik sortua izan ez arren, etxean jaioa nahiz atzerrian erosia izan.#zortzi egunera 21,4; Lb 12,3; Lk 2,21. 13Salbuespenik gabe erdainduko dituzue esklaboak, etxean jaioa ala diruz erosia izan. Honela, nire ituna zuen gorputzean geldituko da seinalatua betiko.#ituna betiko Ez 37,26; Sal 105, 8-10; Lk 1,72-73. Ik. Erm 11,29. 14Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, herritik bota egingo duzue, nire ituna hautsi duelako».
Isaaken jaiotzaz lehen agintzaria
15Jainkoak esan zion Abrahami: «Aurrerantzean ez diozu zeure emazteari Sarai esango, baizik eta Sara#17,15 Sara eta Sarai izen bera dira. Printzesa esan nahi du; izan ere, Sararengandik erregeak aterako dira (ik. 17,16). izango du izen. 16Honen bidez semea emango dizut. Bedeinkatuko dut, nazio askoren sorburu egingo eta harengandik erregeak aterako dira».
17Orduan, Abrahamek, ahuspezturik, irri egin zuen. Pentsatu zuen bere baitan: «Ehun urteko gizakumeari sortu al lekioke semerik? Edota, izan ote dezake semerik Sarak bere laurogeita hamarrekin?»#zahartzaroan semea 18,12; 21,6-9; Heb 11,11. Ik. Lk 1,37; Jn 8,56. 18Horregatik ziotson Abrahamek Jainkoari:
—Ai, Ismaeli bederen bizirik eutsiko bazenio!
19—Ez! —erantzun zion Jainkoak—. Zeure emazte Sarak sortuko dizu semea, eta Isaak#17,19 Isaak: Izenak Jaunak irri —begi argia— egiten du esan nahi du. Izenak aitaren irria gogorarazten du (ik. 17,17), baita Sararena ere (ik. 18,12; 21,6). jarriko diozu izen. Ituna egingo dut harekin eta haren ondorengoekin betiko. 20Aditu dizut Ismaeli buruz esan duzuna ere. Bedeinkatu egingo dut: ondorengo ugari izango ditu, hamabi printze sortuko ditu eta herri handi baten sorburu egingo dut.#Ismaelen ondorengotza 16,10+. 21Baina nire ituna burutu, Isaakekin burutuko dut, Sarak urtebete barru sasoi honetan sortuko dizun semearekin.#urtebete barru 18,10.14; 21,2.
22Abrahamekin mintzatu ondoren, alde egin zuen Jainkoak.
23Egun hartan bertan, Jainkoak agindu bezala, bere etxeko gizaseme guztiak erdaindu zituen Abrahamek: Ismael bere semea eta esklabo guztiak, nahiz etxean jaioak nahiz diruz erosiak.
24Erdaindu zirenean, Abrahamek laurogeita hemeretzi urte zituen, 25eta Ismael semeak hamahiru. 26Biok egun berean erdaindu ziren.
27Abrahamekin batera erdaindu ziren etxeko gizaseme guztiak ere, nahiz etxean jaioak nahiz atzerrian diruz erosiak.
Nu markerat:
HASIERA 17: EAB
Märk
Dela
Kopiera
Vill du ha dina höjdpunkter sparade på alla dina enheter? Registrera dig eller logga in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: