Gosaldu zutenean, Jesusek esan zion Simon Pedrori:
—Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino?
Hark esan zion:
—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.
Orduan, Jesusek:
—Larra itzazu nire bildotsak.
Bigarrenez galdetu zion Jesusek:
—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?
Pedrok, berriro:
—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.
Jesusek, orduan:
—Zaindu nire ardiak.
Hirugarrenez galdetu zion Jesusek:
—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?
Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion:
—Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana.
Orduan, esan zion Jesusek:
—Larra itzazu nire ardiak.