1
MATEO 21:22
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Otoitzean sinesmenez eskatzen duzuen edozer gauza lortuko duzue.
Compare
Explore MATEO 21:22
2
MATEO 21:21
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta «Ken hadi hortik eta amildu itsasora» mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da.
Explore MATEO 21:21
3
MATEO 21:9
Aurretik eta atzetik zihoan jendeak honela zioen oihuka: «Hosanna Daviden Semeari! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Gora Jainko gorena!»
Explore MATEO 21:9
4
MATEO 21:13
Eta esan zien: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».
Explore MATEO 21:13
5
MATEO 21:5
Esan Sion hiri ederrari: Hara, badatorkizu zeure erregea, apal eta astotxo baten gainean, astakume baten gainean.
Explore MATEO 21:5
6
MATEO 21:42
Jesusek esan zien: —Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena: Etxegileek baztertutako harria giltzarri gertatu da. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri?
Explore MATEO 21:42
7
MATEO 21:43
«Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruitua aterako dion herri bati emango zaio.
Explore MATEO 21:43
Home
Bible
Plans
Videos