1
MARKOS 2:17
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Jesusek entzun eta esan zien: —Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.
Compare
Explore MARKOS 2:17
2
MARKOS 2:5
Jesusek, haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: —Seme, barkatuak dituzu bekatuak.
Explore MARKOS 2:5
3
MARKOS 2:27
Eta, gainera, esan zien: —Larunbata gizakiaren onerako egin zuen Jainkoak eta ez gizakia larunbataren onerako.
Explore MARKOS 2:27
4
MARKOS 2:4
Baina jendetzagatik ezin zuten eraman Jesusenganaino. Orduan, bera zegoen parean etxe gaina zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan.
Explore MARKOS 2:4
5
MARKOS 2:10-11
Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena. Eta esan zion elbarriari: —Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
Explore MARKOS 2:10-11
6
MARKOS 2:9
Zer da errazago, elbarriari «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki, hartu zeure ohatila eta zabiltza» esatea?
Explore MARKOS 2:9
7
MARKOS 2:12
Berehala jaiki, ohatila hartu eta guztien aurrean atera zen. Harriturik gelditu ziren denak, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Ez dugu sekula horrelakorik ikusi».
Explore MARKOS 2:12
Home
Bible
Plans
Videos