YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 2

2
Jesus fariseuekin eztabaidan (2,1—3,6)
Bekatuen barkamenari buruz: elbarriaren sendakuntza
(Mt 9,1-8; Lk 5,17-26)
1Zenbait egunen buruan, berriro Kafarnaumen sartu zen Jesus. Eta etxean zegoeneko berria zabaldu zen. 2Bildu zen jendetzarekin, ez zegoen inon tokirik, ezta atarian ere. Eta mezua adierazten zien.#mezua 4,14-20.33; Eg 4,29; 8,25. 3Hartan, elbarri bat ekarri zioten lau lagunen artean. 4Baina jendetzagatik ezin zuten eraman Jesusenganaino. Orduan, bera zegoen parean etxe gaina#2,4 etxe gaina: Palestinako etxeek ez zuten oin bat besterik, gaina zurezkoa eta lur sakatuzkoa zutelarik. zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan. 5Jesusek, haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari:
—Seme, barkatuak dituzu bekatuak.#sendatzeko sinesmena 5,34.36; 6,5-6; 9,23; 10,52; Mt 9,22+; Lk 7,50; 17,19. bekatuen barkamena 1,4+; Lk 7,48.
6Bazen han eserita zenbait lege-maisu, eta hau zioten beren baitan: 7«Zer ari da hori horrela? Biraoka ari duk#2,7 Biraoka ari duk: Jainkoaren pareko egiten zuela bere burua esan nahi du.. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?»#Biraoka ari duk Mt 9,3+. Jainkoak berak baizik Is 1,18; 43,25; Sal 103,3; 1 Jn 1,9. 8Baina Jesusek bere barruan haien gogoetak igarri eta esan zien:
—Zergatik dituzue gogoeta horiek zeuen baitan? 9Zer da errazago, elbarriari «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki, hartu zeure ohatila eta zabiltza» esatea? 10Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.
Eta esan zion elbarriari:#Gizonaren Semea 2,28; 8,31-38; 9,9.12.31; 10,33.45; 13,26; 14,21.41.62; Mt 8,20+; Lk 5,24+. bekatuak barkatzeko ahalmena Mt 9,6+.
11—Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
12Berehala jaiki, ohatila hartu eta guztien aurrean atera zen. Harriturik gelditu ziren denak, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Ez dugu sekula horrelakorik ikusi».#Jainkoa goretsi Mt 9,8+.
Lebiri deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen
(Mt 9,9-13, Lk 5,27-32)
13Jesus berriro aintzira aldera atera zen. Jende guztia berarengana zetorren eta irakasten hasi zitzaien.#Jendea Jesusengana 1,32-33.45; 3,7-8; 4,1; 5,21; 6,31-34; 9,14-15; Mt 4,25. Jesusek irakatsi 1,21-22; 4,1-2; 6,2.6.34; 10,1; 12,14; 14,49.
14Bidez zihoala, Lebi Alfeorena ikusi zuen zerga#2,14 zerga: Merkantziekiko zergak, alegia, herrialde nahiz hiri batean sartzen eta ateratzen ziren merkantziei ezarriak. Galilea eta Trakonitide arteko muga zen Kafarnaum, hain zuzen. Zerga hauen kobratzea pertsona partikularrei uzten zitzaien errentan, zerga-biltzaile nagusiei alegia; hauek, berriz, horretarako beren laguntzaileak hautatzen zituzten; laguntzaile horietakoak ditugu ebanjelioko zergalariak. biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:
—Jarraitu niri.
Lebik zutitu eta jarraitu egin zion.#Jarraitu niri 1,17+.
15Geroago, Lebiren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari#2,15 zergalariak: Zergak biltzeko kargua zuten juduak, besteren menpekoak beraiek ere. Guztiz arbuiatuak ziren eta ageriko bekataritzat ematen zituzten; beren karguaz baliaturik, abusu handiak egiten zituztela eta erromatar okupatzailearekin loturik zeudela leporatzen zieten; horregatik, judu-lege-betetzaileak oro haiengandik urrun ibiltzen ziren. eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin mahaian; izan ere, asko zihoazkion ondoren.#zergalari eta bekatari Mt 5,46+; 9,10. 16Fariseu lege-maisu batzuek, bekatari eta zergalariekin jaten ari zela ikusirik, esan zieten ikasleei:
—Nolatan jaten du zergalari eta bekatariekin?
17Jesusek entzun eta esan zien:
—Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.
Barauari buruz. Zaharra eta berria
(Mt 9,14-17; Lk 5,33-39)
18Behin batean, Joanen ikasleek eta fariseuek barau-eguna#2,18 barau-eguna: Jesusen garaian, zenbait egunetan derrigorrezkoa zen baraua, Barkamen Egunean bereziki (ik. Lb 23,27-32). Joanen ikasleek eta fariseuek, debozioz, askoz ere sarriago egin ohi zuten barau, baina bazen hor harrokeriarako arriskua (ik. Lk 18,12). zuten. Jesusengana joan eta esan zioten:
—Nola egiten dugu barau Joanen ikasleok eta fariseuok, eta zure ikasleek ez?#baraua Mt 6,16+.
19Jesusek erantzun zien:
—Ezteietara deituek#2,19 Ezteietara deituek: H.h., Eztei-gelako semeek. egin ote dezakete barau senar berria berekin dutelarik? Senar berria berekin duten bitartean, ezin dezakete baraurik egin.#senarraren sinboloa Mt 9,15+. 20Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau.
21«Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten; bestela, adabaki berriak jantzi zaharra behartu eta zarratada handiagoa egingo luke. 22Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardoak zahagiak lehertu egingo lituzke eta, orduan, ez ardo eta ez zahagi. Ardo berriarentzat zahagi berriak!»
Jaiegunari buruz
(Mt 12,1-8; Lk 6,1-5)
23Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleak, bidenabar, galburuak hartzen hasi ziren.#larunbata dela-eta eztabaidak 3,1-6; Mt 12,1+. 24Fariseuek esan zioten Jesusi:
—Nola ari dira egiten, larunbatez zilegi ez dena#2,24 larunbatez zilegi ez dena: Ikasleak egiten ari zirena, larunbatez debekaturiko lantzat ematen zen fariseuen kasuistikan.?#zilegi ez dena Ir 20,10; 34,21; Dt 5,14.
25Hark erantzun:
—Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek beharraldi batean, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean?#David eta Jaunari eskainiriko ogiak 1 Sm 21,2-7. Ik. Lb 24,5-9. 26Nola, Abiatar apaiz nagusi zela, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituen, legez apaizek bakarrik jan zitzaketenak, eta nola berarekin zeudenei ere eman zien?#Abiatar 2 Sm 8,17.
27Eta, gainera, esan zien:
—Larunbata gizakiaren onerako egin zuen Jainkoak eta ez gizakia larunbataren onerako. 28Beraz, larunbataren beraren nagusi da Gizonaren Semea.#Gizonaren Semea 2,10+.

Currently Selected:

MARKOS 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for MARKOS 2