JOAN 10
10
Artzaina eta ardiak
1«Bene-benetan diotsuet: Artegian atetik barik, beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta harraparia. 2Atetik sartzen dena, berriz, artzaina da. 3Hari irekitzen dio atezainak, eta haren ahotsa entzuten dute ardiek; ardi bakoitzari bere izenez deitu eta artegitik ateratzen ditu. 4Bere ardi guztiak atera dituenean, aurretik joaten zaie, eta ardiek atzetik jarraitzen diote, ezaguna baitute haren ahotsa.#ahotsa ezaguna 10,27. 5Arrotzari, ordea, ez diote jarraituko; aitzitik, ihes egingo diote, arrotzaren ahotsa ezaguna ez dutelako».
6Adibide hau eman zien Jesusek, baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zien.#Adibide hau 16,25.
Jesus artzain ona
7Orduan, honela azaldu zien Jesusek: «Bene-benetan diotsuet: Neu naiz ardientzako atea#10,7 Neu naiz…: Jesusek bere buruaz ematen duen hirugarren definizioa; laugarrena 11. eta 14. tx.etan dator (ik. 6,35 oh.).. 8Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziren eta harrapariak; horregatik, ardiek ez zieten jaramonik egin.#aurretik etorritakoak Jr 23,1-2; Ez 34,2-3. 9Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik izango da, eta ez du inolako eragozpenik izango larreak aurkitzeko.#atea 14,6; Sal 118,20. 10Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz.
11«Neu naiz artzain ona#10,11 artzain ona: Artzaina herri-gidariak adierazten dituen irudia da Biblian. Jainkoak agindua zion herriari (ik. Ez 34) artzain on bat, sasiartzainak baztertuko zituena; azken hauek herria ez, baizik beren buruak bazkatzen baitzituzten.; artzain onak bere burua ematen du ardien alde.#artzain ona Is 40,11; Ez 34,15; Sal 23,1; Ap 7,17. bere burua ardien alde eman 10,15.17; 13,1; 15,13; Ga 2,20; 1 Tm 2,6; 1 Jn 3,16. 12Morroiak, otsoa etortzen ikusi orduko, ardiak utzi eta ihes egiten du, ez baita artzaina eta ardiak ere ez baititu bereak. Orduan, otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu.#otsoa Eg 20,29. 13Izan ere, morroiari lansaria zaio axola eta ez ardiak.
14«Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut#10,14 Ezagutzen ditut: Ezagutzea, Biblian, ez da adimen hutsezko egintza; elkar adituz eta elkarrenganako bizi-loturaz lortzen den erlazio-esperientzia adierazten du. neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek,#ardiak ezagutzen 10,27; 2 Tm 2,19. 15Aitak ni ezagutzen eta nik ere bera ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure burua ematen dut ardien alde.#Aitak eta Jesusek elkar ezagutzen Mt 11,27. 16Baditut artegian ez dauden beste ardi batzuk ere; haiek ere erakarri egin behar ditut; nire ahotsa entzungo dute eta artalde bakarra izango dira, artzain bakarraren gidaritzapean.#haiek erakarri behar 11,52; Is 56,8; 1 P 2,25. artzain bakarra Ez 34,23; 37,24.
17«Horregatik maite nau Aitak, neure bizia ematen dudalako eta horrela eskuratzen berriro.#bizia eman eta berriro eskuratu Flp 2,8-9. 18Ez dit bizia inork kentzen, baizik eta nik neurez ematen dut. Neure esku dut ematea, eta neure esku berriro hartzea. Hori da neure Aitarengandik hartu dudan agindua».#Aitarengandik hartutako agindua 14,31.
19Jesusek esandakoaren aurrean, iritzi kontrajarriak zeuden jendearen artean.#eztabaidak Jesusi buruz 7,43+. 20Askok honela zioten: «Deabruaren menpe eta burutik egina dago. Zergatik egiten diozue jaramon?»#Deabruaren menpe 7,20+. 21Beste batzuek, berriz: «Hitzok ez dira deabrudun zoroarenak. Ireki ote ditzake deabru batek itsuen begiak?»
Sasiartzainek Jesus baztertu
22Negua zen. Jerusalemen tenpluaren sagarapen-jaiak#10,22 tenpluaren sagarapen-jaiak: Jai honetan Judas Makabearrak eginiko tenpluaren garbikuntza eta sagarapena ospatzen ziren (ik. 1 M 4,36-61). ospatzen ziren, 23eta Jesus tenpluko Salomonen aterpean#10,23 Salomonen aterpe: Ik. Eg 3,11 oh. zebilen.#Salomonen aterpean Eg 3,11; 5,12. 24Orduan, agintariek inguratu eta esan zioten:
—Noiz arte eduki behar gaituzu zalantzan? Zu bazara Mesias, esaguzu argi eta garbi.#esaguzu argi Lk 22,67.
25Jesusek erantzun zien:
—Esan dizuet, eta ez didazue sinesten. Nik neure Aitaren izenean egiten ditudan egintzek ematen dute nire alde testigantza;#nire egintzek 4,34+. 26zuek, ordea, ez duzue sinesten, nire ardietakoak ez zaretelako.#ez duzue sinesten 16,9+. 27Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute, eta nik ezagutzen ditut; haiek atzetik jarraitzen didate,#ezagutzen ditut 10,14+. 28eta nik betiko bizia ematen diet: ez dira sekula galduko, eta ez dizkit inork ere eskutik kenduko.#betiko bizia eman 17,2. ez dira sekula galduko 6,39+. 29Eman dizkidan nire Aita denak baino handiagoa da#10,29 Eman dizkidan… handiagoa da: Eskuizkribu askok hau diote: Nire Aitak eman didana beste ezer baino handiagoa da., eta ezin ditu inork kendu nire Aitaren eskutik. 30Aita eta biok bat gara.#Aita eta Jesus bat dira 17,11+.
31Agintariek berriro harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko.#Jesusi harrika 8,59+. 32Jesusek esan zien:
—Neure Aitaren aginduz egintza eder asko egin dut zuen aurrean; haietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?
33Erantzun zioten:
—Ez zaitugu egintza ederrengatik harrikatu nahi, Jainkoaren kontra birao egiteagatik baizik, gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako.#biraoagatik Lb 24,16; Mt 26,65; Mk 14,64. Jainkoaren pareko egin 5,18+.
34Jesusek erantzun zien:
—Ez al dago zuen Liburu Santuetan idatzia: Nik esan dut: Jainko zarete#10,34 Jainko zarete: Esaera hau Sal 82,6tik hartua da. Salmoan Denok jainko zarete esaera epaileei buruz esana da, hauek Jainkoaren —Epaile Nagusiaren— aginpidearen partaide direlako. Baina lege-maisuek israeldar guztiei aplikatzen zieten. Are arrazoi handiagoz, beraz, Aitak bidali duenari (36. tx.).? 35Beraz, Jainkoak jainko deitzen die bere mezua zuzendu zienei, eta Liburu Santuen esana ukaezina da.#Liburu Santuen balioa Mt 5,18; Lk 16,17. 36Nola diozue, bada, nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, «Jainkoaren seme naiz» esateagatik? 37Aitaren egintzak egiten ez baditut, ez sinetsi niri. 38Baina, egiten baldin baditut, niri sinesten ez badidazue ere, sinetsi egintzei. Horrela, behin betiko jakingo duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin.#Aita Jesusekin bat eginda eta Jesus Aitarekin 10,30+. Jesusen egintzak eta Aita 5,20+.
39Berriro atxilotu egin nahi izan zuten, baina hark ihes egin zien eskuetatik.#Jesus atxilotu nahi 7,30.44; 8,20.
40Berriro Jordanez beste aldera joan zen Jesus, garai batean Joan bataiatzen ari izan zen lekura. Han gelditu zen aldi batez,#Joanek bataiatzen zuen lekura 1,28. 41eta jende asko joaten zitzaion. Honela zioten: «Joanek, egia esan, ez zuen mirarizko seinalerik batere egin, baina honetaz esan zuen guztia egia zen».#Joanen testigantza 1,7+.
42Eta han askok sinetsi zuten Jesusengan.#askok sinetsi zuten 7,31; 8,30; 11,45; 12,11.42.
Currently Selected:
JOAN 10: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso