YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 12

12
Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi
(Mt 26,6-13; Mk 14,3-9)
1Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen, han bizi baitzen Lazaro, hildakoen artetik piztu zuena.#Lazaro 11,1. 2Afari bat eskaini zioten han; Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen.#Marta zerbitzatzen Lk 10,40. 3Orduan, Mariak, nardo#12,3 nardo: Ik. Mk 14,3 oh. garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen.#Jesusi oinak igurtzi Lk 7,37-38. 4Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen:#Judas Iskariote 13,2+. 5«Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denariotan#12,5 hirurehun denario: Ia urtebeteko soldata., eta behartsuei eman?»#ukendua saldu Mt 19,21; Mk 10,21; Lk 18,22.
6Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako. 7Jesusek esan zion: «Utzi bakean honi; nire hilobiratze-egunerako egin du hori.#hilobiratze-egunerako 19,40. 8Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zeuekin».#behartsuak Dt 15,11; Mt 26,11; Mk 14,7.
Agintariek Lazaro hil nahi
9Juduetariko askok jakin zuten Jesus Betanian zegoela, eta bertara joan ziren, ez Jesusengatik bakarrik, baita hildakoen artetik piztu zuen Lazaro ikusteagatik ere.#Lazaro piztua 11,43-44. 10Apaizburuek, orduan, Lazaro ere hiltzea erabaki zuten, 11berau zela eta, herritar askok alde egiten baitzien eta Jesusengan sinesten.#askok sinetsi 10,42+.
Jesus Jerusalemen sartu Mesias bezala
(Mt 21,1-11; Mk 11,1-11; Lk 19,28-38)
12Biharamunean, jaietarako Jerusalemera etorria zen jendetza handia, Jesus zetorrela jakitean, 13palma-adarrak harturik, bidera atera zitzaion, eta oihuka hasi: «Hosanna#12,13 Hosanna: Ik. Mk 11,9 oh.! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Bedeinkatua Israelen erregea!»#Hosanna… Sal 118,25-26. Israelen erregea 1,49+.
14Eta Jesus, astotxo bat aurkiturik, gainean jarri zen, Liburu Santuak dioen bezala:
15 Ez beldur izan, Sion hiri eder!
Hara, badatorkizu zeure erregea,
astakume baten gainean eseria. # Ez beldur… Za 9,9.
16Haren ikasleak ez ziren orduan profezia honetaz jabetu, baina gero, Jesusen Jainko-aintza azaldu zenean, konturatu ziren Liburu Santuak zioen huraxe egin ziotela Jesusi.#ez ziren jabetu 2,22+.
17Jesusek Lazaro hilobitik deitu eta hildakoen artetik piztu zuenean bertan zen jendeak gertatutakoaren berri ematen zuen.#Lazaro piztua 11,43-44. 18Horregatik irten zitzaion hainbeste jende Jesusi bidera, egin zuen mirarizko seinalearen berri izan zuelako, hain zuzen. 19Orduan, fariseuek zioten beren artean: «Argi dago ez dugula ezer ere aurreratzen; begira nola doakion jende guztia atzetik».#jende guztia atzetik doakio Jesusi 11,48.
Greziar batzuek Jesus ikusi nahi
20Jaietan Jainkoari kultu ematera joan zirenen artean baziren greziar batzuk#12,20 greziar batzuk: Hauek ez ziren juduak, judu-erlijioaren zale ziren atzerritarrak baizik, edo agian juduberri zirelakoak (ik. Eg 2,11 oh.).. 21Hauek Galileako Betsaidako Felipegana hurbildu eta eskabide hau egin zioten: «Jauna, Jesus ikusi nahi genuke».#Felipe 1,44. Jesus ikusi nahi Lk 19,3; 23,8.
22Felipe Andresi esatera joan zen, eta biek, Andresek eta Felipek, Jesusi jakinarazi zioten. 23Jesusek erantzun zien: «Iritsi da Gizonaren Semearen aintza azalduko den ordua.#Jesusen ordua 2,4+. 24Bene-benetan diotsuet: Gari-alea, lurrean sartu eta hiltzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu asko ematen du.#Gari-alea 1 Ko 15,36. 25Bere bizia maite duenak galdu egingo du; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten duenak betiko bizirako gordeko du.#galdu, gorde Mt 10,39; Mk 8,35; Lk 9,24. 26Nire zerbitzari izan nahi duenak jarrai biezat eta, ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena Aitak ohoratu egingo du.#nirekin nire zerbitzaria 14,3; 17,24.
Jesus bere heriotzaren aurrean
27«Larri dut orain neure barrua. Baina zer esan? Larrialdi honetatik ateratzeko eskatuko al diot Aitari? Ez horixe, honetarakoxe etorri bainaiz!#barrua larri 11,33; Sal 6,3; 42,5; Mt 26,38; Mk 14,34. 28Aita, azaldu zeure aintza!»
Ahots bat entzun zen orduan zerutik: «Azaldu dut, eta berriro ere azalduko dut».#Ahotsa zerutik Mt 3,17; 17,5; Mk 1,11; 9,7; Lk 3,22; 9,35.
29Han zeudenetako batzuek, ahotsa entzunik, trumoia izan zela zioten; beste batzuek, ordea, aingeru batek hitz egin ziola.#aingeru batek hitz egin Eg 23,9.
30Jesusek adierazi zuen: «Ahots horrek ez du niretzat hitz egin, zuentzat baizik.#zuentzat 11,42. 31Oraintxe da mundu honen epaiketa; oraintxe galduko du bere boterea mundu honetako buruzagiak.#epaiketa 9,39. munduko buruzagia 14,30; 16,11. 32Eta nik, lurretik jasoko nautenean, neuregana erakarriko ditut denak».#Jesus jasoa 3,14+.
33Hitz hauen bidez, nolako heriotzaz hilko zen adierazi zuen.#nolako heriotzaz hilko 18,32; 21,19.
34Jendeak honela esan zion:
—Mesiasek betiko iraungo duela irakasten digute Liburu Santuek. Nola diozu, bada, zuk Gizonaren Semea lurretik jaso behar dutela? Nor da Gizonaren Seme hori?#betiko iraungo Is 9,7; Sal 89,4; 110,4; Dn 7,14.
35Jesusek erantzun zien:
—Oraindik pixka batean argia zeuen artean duzue; ibili argia duzuen bitartean, ilunpeak harrapa ez zaitzaten, ilunpetan dabilenak ez baitaki nora doan.#pixka batean 7,33. argia duzuen bitartean 8,12; 9,4; 12,46. 36Argia duzuen bitartean, sinetsi argiari, argiaren partaide izan zaitezten.
Gauza hauek esan ondoren, Jesus haiengandik alde egin eta ezkutatu egin zen.#argiaren partaide Ef 5,8; 1 Ts 5,5.
Konklusioa: juduek sinetsi ez
37Jesusek herriaren aurrean mirarizko hainbat seinale egin zuen arren, gehienek ez zuten harengan sinetsi;#seinaleak eta sinesmena 2,23+. 38horrela, Isaias profetak esana bete zen:
Jauna, nork sinetsi du gure mezua?
Eta nori agertu dio Jaunak
bere ahalmena? # Jauna… Is 53,1; Erm 10,16.
39Isaiasek berak esan zuen zergatik ezin zuten sinetsi:
40 Itsutu egin ditu haien begiak,
gogortu haien buru-bihotzak.
Ez bezate beren begiez ikus,
ezta buruaz ulertu ere,
horrela niregana bihur ez daitezen
eta salba ez ditzadan. # Itsutu… Is 6,10.
41Isaiasek Jesusi buruz esan zuen hau, ikusia baitzuen beraren Jainko-aintza.#Jesusen aintza ikusi Is 6,1.
42Halaz guztiz, askok, baita buruzagietakoek ere, sinetsi zuten harengan; baina, fariseuen beldurrez, ez zuten agerian aitortzen, judu-elkartetik bota ez zitzaten;#askok sinetsi 10,42+. judu-elkartetik bota 9,22+. 43izan ere, giza ohorea maiteago zuten Jainkoarengandik datorrena baino.#giza ohorea 5,44+.
44Jesusek oihu eginez esan zuen: «Niregan sinesten duenak ez du niregan bakarrik sinesten, baita ni bidali nauenarengan ere.#Jesusengan sinetsi, Aitarengan sinetsi 5,24; Mt 10,40. 45Eta ni ikusten nauenak ni bidali nauena ere ikusten du.#Jesus, Aita ikusi 14,9+. 46Ni argia bezala etorri naiz mundura, niregan sinesten duenik inor ilunpeen menpe geldi ez dadin.#argia bezala mundura 8,12+. 47Nire irakatsiak entzun bai, baina betetzen ez dituena, ez dut nik gaitzetsiko, ez bainaiz mundua gaitzestera etorri, mundua salbatzera baizik.#entzun bai, baina bete ez Mt 7,26. salbatzera etorria 3,17+. 48Ni ukatu eta nire irakatsiak onartzen ez dituenak, badu nork gaitzetsi: nik adierazitako mezuak berak gaitzetsiko du azken egunean; 49nik ez baitut neure kabuz hitz egin, baizik eta bidali nauen Aitak agindu dit zer esan eta irakatsi.#Jesus Aitaren bozeramaile 7,16+. 50Eta badakit, bai, Aitaren aginduak betiko bizia dakarrena. Horrela, bada, nik esaten dudan guztia, Aitak agindu bezala esaten dut».

Currently Selected:

JOAN 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in