YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 15

15
Jesus egiazko mahatsondoa
1«Neu naiz egiazko mahatsondoa#15,1 Neu naiz…: Ik. 6,35 oh., eta nire Aita da nekazaria. 2Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan.#Fruiturik gabeko aihena Mt 3,10; 15,13. 3Zuek garbi zaudete dagoeneko, adierazi dizuedan mezuaren bidez.#garbi zaudete 13,10. 4Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala. Aihenak, mahatsondoari itsatsia ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, ezta zuek ere, niri itsatsiak ez bazaudete.#zuek niregan, ni zuengan 6,56. Aihena mahatsondoan Erm 11,17-18; 2 Ko 3,5.
5«Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin.#mahatsondoa eta aihenak 1 Ko 12,12.27. fruitu asko 15,16. ni gabe ezer ez 2 Ko 3,5. 6Niri itsatsirik ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezalaxe; gero, bildu, sutara bota eta erre egiten dute.#sutara bota Mt 3,10; 7,19; 13,42. 7Niri itsatsirik bazaudete eta nire irakatsiek zuengan tinko irauten badute, eskatu nahi duzuena eta izango duzue.#eskatu eta izango duzue 14,13+. 8Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, fruitu asko ematean.#fruitu asko Mt 5,16. 9Aitak maite nauen bezala, halaxe maite zaituztet nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean.#Jesusek beretarrak maite 13,1+. 10Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala.#maitasuna eta aginduak 14,15+. 11Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin.#poz bete-betea 16,24; 17,13; 1 Jn 1,4; 2 Jn 12.
Maitasunaren agindua
12«Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala.#agindu berria 13,34+. 13Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino.#maitasun handiagorik Erm 5,8; 1 Jn 3,16. bere burua eman 10,11+. 14Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue.#nire adiskide Lk 12,4. 15Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. 16Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue.#Jesusek aukeratu 6,70+. Aitari eskatu eta berak emango 14,13+. 17Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar.#agindu berria 13,34+.
Mundu sinesgabea Jesusen ikasleen aurka
18«Munduak#15,18 Mundua: Ik. 1,10 oh. gorroto badizue, jakizue zuei baino lehen neuri izan didala gorroto.#Munduak ikasleak gorroto 17,14; Mt 10,22; 24,9; Mk 13,13; Lk 6,22; 1 Jn 3,13. munduak Jesus gorroto 7,7. morroia eta nagusia 13,16+. 19Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen bezala; baina nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako. 20Gogoratu esan nizuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire mezua nola hartu, hala hartuko dute zuena ere. 21Niregatik erabiliko zaituztete horrela, bidali nauena ezagutzen ez dutelako.#Niregatik erabiliko horrela Mt 5,11; 10,22; Mk 13,13; Lk 21,17; Eg 5,41; Ap 2,3.
22«Ni etorri ez banintz eta hitz egin ez banie, ez ziren errudun izango; orain, ordea, ez dute aitzakiarik beren bekatuarentzat.#ez ziren errudun izango 9,41. 23Niri gorroto didanak, gorroto dio nire Aitari ere.#Jesus gorroto, Aita gorroto 5,23+. 24Beraien artean beste inork ez bezalako egintzak egin ez banitu, ez ziren errudun izango; baina orain ikusi dituzte, eta halere niri eta Aitari, bioi digute gorroto.#Jesusen egintzak 14,11. 25Horrela, haien Liburu Santuetan idatzia dagoen hau bete da: Arrazoirik gabe gorroto izan didate.#Arrazoirik gabe… Sal 35,19; 69,5.
Espirituaren eta ikasleen testigantza
26«Nik Laguntzailea, Aitarengan jatorria duen egiaren Espiritua, bidaliko dizuet Aitaren ondotik. Etortzean, hark egingo du testigantza nire alde.#Laguntzailea 14,16+. egiaren Espiritua 14,17+. Aitaren ondotik 14,16. 27Eta zuek ere egingo duzue testigantza, hasieratik nirekin egon baitzarete.#ikasleen testigantza Eg 1,8; 5,32; 1 Jn 4,14. hasieratik Jesusekin Lk 1,2; Eg 1,21-22.

Currently Selected:

JOAN 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in