JOAN 7
7
Jesusen senideek sinetsi ez
1Jesus Galilean zebilen. Ez zuen Judean azaldu nahi, judu-agintariak bera hil nahian baitzebiltzan.#Jesus hil nahian 5,18+. 2Etxola Jaia#7,2 Etxola Jaia: Ik. Ir 23,16 oh. Udazkenean ospatzen zen, uztak bildu ondoren. Jai honetan, israeldarrek basamortuan eginiko egonaldia gogoratu ohi zen. Erromes asko bildu ohi zen Jerusalemen., juduen jaietariko bat, hurbil zelarik,#Etxola Jaia Lb 23,33+. 3senideek esan zioten Jesusi:
—Irten hemendik eta zoaz Judeara, egiten dituzun egintzak han ere zure ikasleek ikus ditzaten. 4Bere burua ezagutarazi nahi duenak ez du ezkutuan jarduten. Honelako gauzak egiten dituzunez gero, egin itzazu mundu guztiak ikusteko moduan.
5Haren senideek ere ez zuten, hain zuzen, berarengan sinesten. 6Jesusek esan zien:
—Nire garaia ez da oraino iritsi; zuentzat, aldiz, edozein garai da ona.#Jesusen garaia 2,4+. 7Munduak ez du zuek gorrotatzeko arrazoirik; niri, ordea, bai, gorroto dit, argi azaltzen baitut haren egintzak gaiztoak direla.#Munduak Jesus gorroto 15,18. munduaren egintzak gaiztoak 3,19. 8Joan zuek jaietara; ni ez noa, nire garaia ez baita oraindik bete.
9Hori esan eta Galilean gelditu zen Jesus. 10Baina haren senideak jaietara joan ondoren, bera ere joan egin zen; ez, ordea, agerian, erdi ezkutuan baizik.
Jaietan Jesusek Jerusalemen irakatsi
11Judu-agintariak Jesusen bila zebiltzan jaietan, esanez: «Non ote da hori?» #Judu-agintariak Jesusen bila 11,56. 12Eta jendea txutxu-mutxuka ari zen hartaz; batzuek zioten: «Gizon ona da». Beste batzuek, ordea: «Ez, herria engainatzen ari da». 13Halere, inor ez zen hartaz agerian mintzatzera ausartzen, agintarien beldurrez.#agintarien beldurrez 9,22; 19,38; 20,19.
14Jaien erdialdera, tenpluan azaldu zen Jesus, eta irakasten hasi zen. 15Agintariek, harrituta, zioten:
—Nondik da hau hain ikasia, eskolan ibili gabe#7,15 Nondik… ibili gabe: Esamoldeak hezkuntza orokorra adierazten du. Eta ikasketak legeari eta erlijio-tradizioei buruz egin ohi zirenez, lege-maisuek ematen zuten tradiziozko hezkuntza esan nahi du.?#Jesusen jakiteaz harridura Mt 13,54; Lk 2,47.
16Jesusek ihardetsi zien:
—Nire irakaspena ez dut neurea, bidali nauenarena baizik.#Jesusen irakaspena Aitarena 8,26; 12,49; 14,10. 17Jainkoaren nahia egiteko prest dagoenak jakingo du irakaspen hau Jainkoarengandikoa den ala neure kabuz mintzo naizen. 18Bere kabuz mintzo dena bere buruaren ohore bila ibili ohi da; baina bidali duenarentzat ohore bila dabilena fidagarria da, eta ez du faltsukeriarik.#bidali duenaren ohore bila 5,44+. 19Ez al zizuen Moisesek legea eman? Halere, zuetariko inork ez du betetzen legea. Zergatik zabiltzate ni hil nahian?#Moisesek legea eman 1,17+. inork ez legea betetzen Eg 7,53; Erm 2,21-24. Jesus hil nahian 5,18+.
20Jendeak erantzun zion:
—Burutik zaude! Nor dabil zu hil nahian?#Burutik zaude 8,48; 10,20; Mk 3,22; Lk 11,15-26.
21Jesusek erantzun zien:
—Harriturik zaudete larunbatez egin dudanarengatik. 22Baina pentsa: Moisesek erdainkuntzaren legea ezarri zizuen (egia esan, ohitura hau ez zen Moisesekin hasi, arbasoekin baino), eta larunbatez ere erdaindu ohi duzue gizona.#erdainkuntza Has 17,10-13; Lb 12,3; Erm 4,11. 23Horrela bada, Moisesen legea ez haustearren, erdainkuntza larunbatez ere egiten bazaio gizonari, zergatik haserretzen zarete nirekin, larunbatez gizon baten gorputz osoa sendatu dudalako?#larunbatez lana egin 5,8-9; 9,14; Mt 12,1; Mk 3,2; Lk 13,14. 24Ez epaitu itxuren arabera, zuzentasunez baizik.#itxuren arabera epaitu 8,15; Is 11,3. zuzentasunez epaitu Lb 19,15; Is 11,4.
Jesusen jatorriaz eztabaida
25Orduan, Jerusalemen bizi ziren batzuk galdezka hasi ziren: «Ez al da hau hil nahi dutena?#Jesus hil nahian 5,18+. 26Ba, agerian ari da hizketan, eta ez diote ezer esaten. Benetan onartu ote dute buruzagiek berau Mesias dela?#Jesus Mesias 7,41+. 27Mesias etorriko denean, ez du inork jakingo nongoa den; hau, ordea, badakigu nongoa den».#nongoa Jesus 8,14.42; 9,29; 16,28; 17,8.
28Jesusek, orduan, tenpluan irakasten ari zelarik, esan zuen oihu eginez: «Ni ezagutzen nauzue, eta badakizue nongoa naizen; baina ni ez naiz neurez etorri, baizik eta fidagarria denak bidali nau, eta zuek ez duzue hura ezagutzen.#bidali duena ezagutu 8,55; 17,8; Mt 11,27; Lk 10,22. 29Nik, bai, ezagutzen dut, harengandik bainator, eta berak bidalia naiz».
30Orduan, atxilotu egin nahi izan zuten; baina ez zion inork eskurik ezarri, ez baitzen artean haren ordua.#atxilotu egin nahi zuten 10,39+. Jesusen ordua 2,4+. 31Askok sinetsi zuten harengan, eta honela zioten: «Mesias etorriko denean, honek baino mirarizko seinale gehiago egingo ote du?» #Askok sinetsi zuten 10,42+. seinaleak eta sinesmena 2,23+.
32Fariseuek entzun zuten jendea hartaz esaten ari zena eta, apaizburuekin elkar harturik, guardiak bidali zituzten atxilot zezaten. 33Orduan, Jesusek esan zuen: «Oraindik alditxo batez egongo naiz zuekin, eta gero bidali nauenarengana joango.#alditxo batez zuekin 13,33; 16,16-19. bidali nauenarengana joango 16,5. 34Orduan, nire bila ibiliko zarete, baina ez nauzue aurkituko; zeren eta, ni egongo naizen tokira, zuek ezin baitzarete joan».#nire bila ibiliko zarete 8,21; 13,33. egongo naizen tokira zuek ezin joan 7,36; 12,26; 13,36; 17,24.
35Judu-agintariek ziotsaten elkarri: «Nora joango da hau, guk bera ezin aurkitu ahal izateko? Jentilen artean sakabanaturiko judu-elkarteetara joan nahi ote du, jentilei#7,35 jentilei: H.h., greziarrei, hau da, judu ez direnei oro har. irakastera? 36Zergatik esaten ote du “Nire bila ibiliko zarete, baina ez nauzue aurkituko; zeren eta, ni egongo naizen tokira, zuek ezin baitzarete joan”?»
Jesus eta Espiritua
37Jaietako azken egunean, nagusienean, Jesusek zutik jarri eta oihu egin zuen, esanez: «Egarri dena betor niregana, eta edan beza#Jaietako azken egunean Lb 23,36. betor eta edan beza 4,10+. 38niregan sinesten duenak. Liburu Santuek dioten bezala, ur biziko errekak jarioko zaizkio barru-barrutik#7,37-38 Egarri dena… barru-barrutik: Honela ere itzul daiteke: Egarri dena betor niregana eta edan beza. 38 Niregan sinesten duenari, Liburu Santuek dioten bezala, ur biziko errekak jarioko zaizkio barru-barrutik. Testukoaren arabera, Jesusengandik jarioko dira ur biziko errekak; oharrekoaren arabera, berriz, sinestedunagandik.».#ur biziko errekak Is 58,11; Za 14,8; Es 18,4.
39Harengan sinetsiko zutenek hartuko zuten Espirituaz esan zuen hori; izan ere, ez zen artean Espiriturik, Jesusen jainkozko aintza ez zelako oraindik azaldu.#Espiritua eta Jesus 20,22; Eg 2,4.
Iritzi desberdinak Jesusi buruz
40Jesusen hitzok entzutean, batzuek zioten: «Benetan hauxe da itxaron dugun profeta#7,40 itxaron dugun profeta: Ik. 1,21 oh.».#Jesus profeta 4,19+. 41Beste batzuek esaten zuten: «Hauxe da Mesias». Baina beste zenbait kontra atera zen: «Galileatik etor ote daiteke Mesias?#Jesus Mesias 4,29; 7,26; Mt 12,23; Eg 9,22. Galileatik Mesias? 7,52. 42Ez al diote, bada, Liburu Santuek Daviden hazitik eta haren herrixka Belendik etorriko dela?» #Daviden hazitik Mesias 2 Sm 7,12; Jr 23,5; Sal 89,3-4. Belen herrixkatik Mi 5,1; Mt 2,5-6.
43Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz.#eztabaidak Jesusi buruz 9,16; 10,19.
44Batzuek atxilotu egin nahi zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri.#Jesus atxilotu nahi 10,39+. 45Guardiak apaizburu eta fariseuengana itzuli ziren. Hauek galdetu zieten:
—Zergatik ez duzue ekarri?
46Guardiek erantzun zieten:
—Ez du sekula inork horrek bezala hitz egin.
47Orduan, fariseuek:
—Zuek ere engainatu al zaituzte? 48Sinetsi ote du harengan buruzagi edo fariseuetakoren batek ere?#judu-buruzagiak eta sinesmena 12,42. 49Baina legea ezagutzen ez duen jendaila hau madarikatua dago.
50Nikodemok, fariseuetako batek, behinola Jesusengana joan zenak, esan zien:#Nikodemo 3,1+.
51—Zilegi ote dugu geure legearen arabera inor gaitzestea, aldez aurretik berari entzun eta zer egin duen jakin gabe?#berari entzun ondoren Dt 1,16.
52Besteek erantzun zioten:
—Zu ere galilearra ote zaitugu? Aztertu Liburu Santuak, eta ikusiko duzu Galileatik ez dela inoiz profetarik sortu.#Galileatik profeta? 7,41.
Emakume adulteriogilea#7,53—8,11 Emakume adulteriogilea: Pasarte hau ez da jatorriz laugarren ebanjeliokoa. Eskuizkribu hoberen eta zaharrenek ez dakarte; beste batzuek ebanjelioaren bukaeran edota beste testuinguru batean ezartzen dute. Pasartearen idazkera sinoptikoenarekin oso ahaideturik dago, Lukasenarekin batik bat. Perikoparen kanonikotasuna ez da zalantzan jartzen.
53(Ondoren, nor bere etxera joan zen.
Currently Selected:
JOAN 7: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso