LUKAS 2
2
Jesusen Jaiotza
(Mt 1,18-25)
1Garai hartan, mundu guztiaren errolda egiteko agindu zuen Augusto enperadoreak#2,1 Augusto: Erromako enperadore izan zen K.a. 29tik K.o. 14ra.. 2Lehen erroldatze hau Siriako#2,2 Siria: Erromatar probintzia; honen barnean zegoen Palestina ere Jesusen garaian. gobernari Kirino zela egin zen. 3Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira. 4Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen#Daviden jatorrikoa 1,27. 5bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen.#Maria haurdun 1,31. 6Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta 7lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.#lehen-semea izan 2,23; Mt 1,25. Ik. Erm 8,29; Kol 1,15.18; Heb 1,6; Ap 1,5. oihaletan bildu 2,12.
Aingeruak eta artzainak
8Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen. 9Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur-ikaraz gelditu ziren,#Jaunaren aingerua Mt 1,20+. Jaunaren aintza 9,26.32; 21,27; 24,26. 10eta aingeruak esan zien: «Ez beldurtu! Hara, berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere:#Ez beldurtu 1,13+. berri ona 1,19+. poza 1,14+. 11Salbatzailea, hau da, Mesias Jauna, jaio zaizue gaur Daviden herrian.#Salbatzailea: a) Jainkoa 1,47; Dt 32,15; 1 Sm 10,19; Sal 24,5; 27,1.9; 62,2-3; 1 Tm 1,1; Tt 1,3. b) Jesus Jn 4,42; Eg 5,31; 13,23; Ef 5,23; Flp 3,20; 2 Tm 1,10; Tt 1,4; 2,13; 2 P 1,1. Mesias 2,26; 4,41; 9,20; 22,67; 23,2.35.39; 24,26.46; Mt 2,4+; Mk 1,1+. 12Eta hona seinalea: jaioberri bat aurkituko duzue oihaletan bildua eta askan etzana».#seinalea 2,7.
13Bat-batean, zeruko aingeru-talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz: 14«Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei!»#Ik. 19,38. bakea 1,79+.
15Aingeruek zerura alde egin zutenean, artzainek ziotsaten elkarri: «Goazen Belenera, Jaunak adierazi digun gertakari hori ikustera».
16Joan ziren lasterka eta han aurkitu zituzten Maria, Jose eta jaioberria askan etzana. 17Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan zitzaiena kontatu zuten. 18Artzainek esandakoa entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren. 19Mariak, berriz, gertakari guztiok gogoan hartzen zituen, bere barruan hausnartuz.#Ik. 2,51. 20Artzainak, entzun eta ikusi zutenarengatik Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, dena aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien.#Jainkoari aintzaka eta goraka 1,64; 2,28.38; 5,25-26; 7,16; 13,13; 17,15.18; 18,43; 19,37; 23,47; 24,53; Eg 2,47.
21Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus izena ezarri zioten, sortu aurretik aingeruak esan bezala.#erdainkuntza Has 17,12; Lb 12,3. Ik. 1,59. Jesus izena 1,31.
Jesus tenpluan aurkeztua
22Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean#2,22 garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean: Testua pluralez ari den arren, hertsiki, garbikuntza amari zegokion soilik, Lb 12,1-8aren arabera., gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko.#garbikuntza Lb 12,2-7. 23Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio.#Lehen-seme… Ir 13,2.12.15; Zen 18,15-16. 24Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.#usapal, usakume Lb 12,8.
25Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen#Israelen kontsolamendua Is 40,1+. 26eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe.#Mesias 2,11+. 27Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, 28haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:
29«Orain bai, Jauna,
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
30Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea,#zure Salbatzailea 1,69.71.77; 3,6; Is 40,5; Tt 2,11.
31herri guztien aurrean zuk aurkeztua:#herri guztiei aurkeztua Is 52,10.
32nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe».#nazioak argitzeko argi Is 42,6; 49,6. Israelen ospe Is 45,25; 46,13.
33Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten zuenarengatik. 34Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da,#erorbide, altxabide 7,23; 20,17-18; Is 8,14; 1 Ko 1,23; 1 P 2,8. 35horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza».#asmo ezkutuak agertu 16,15; Jn 3,19; 9,39; Eg 1,24. ezpata 2,48; Ez 14,17; Jn 19,25-27.
36Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba, Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, 37alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz. 38Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei.#askapena 1,68+.
Nazaretera itzuli
39Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. 40Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen.#Ik. 2,52.
Jesus haurra tenpluan
41Jesusen gurasoak Jerusalemera joan ohi ziren urtero erromes Pazko-jaietan.#urtero erromes Dt 16,16; 1 Sm 1,3.7; Jn 2,13.23. 42Jesusek hamabi urte#2,42 hamabi urte: Hamabi urte inguruan irizten zitzaion norbaiti juduen artean erlijio-betebeharretarako pertsona heldua. bete zituenean, jaietara joan ziren, ohi bezala. 43Jaiak amaiturik gurasoak etxera abiatu zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu zen, haiek jakin gabe. 44Erromeskideen artean zelakoan egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziren ahaide eta ezagunen artean. 45Eta, aurkitzen ez zutelarik, Jerusalemera itzuli ziren bila.
46Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, lege-maisuen erdian eseria, entzun eta galde; 47entzuten zioten guztiak txunditurik zeuden erantzunetan azaltzen zuen argitasunagatik. 48Ikusi zutenean, harrituta gelditu ziren gurasoak, eta amak esan zion:
—Seme, zergatik egin diguzu hori? Ikusi zein larri genbiltzan aita eta biok zure bila!
49Hark erantzun zien:
—Zergatik zenbiltzaten nire bila? Ez al zenekiten nik neure Aitaren gauzetan jardun behar dudala?
50Baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zuen. 51Jesus beraiekin Nazaretera jaitsi eta beraien menpe bizi izan zen. Amak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok.#Ik. 2,19. 52Jesus haziz zihoan, bai jakinduriaz, bai gorputzez, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.#Ik. 2,40.
Currently Selected:
LUKAS 2: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: