LUKAS 3
3
Joan Bataiatzailearen profetagintza (3,1-20)
Joan Bataiatzailearen profeta-deia
(Mt 3,1-6; Mk 1,1-6)
1Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe#3,1 Tiberio: Augustoren (ik. 2,1 oh.) ondorengoa, 14tik 37ra izan zen enperadore. Lukasek ematen dizkigun kronologi xehetasunen arabera, Joan Bataiatzailearen egintza 28. urte aldera izan zen. Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. Herodes: Herodes Antipas dugu hau (ik. Mk 6,14 oh.). Felipe: Ik. Mk 6,17 oh. Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari; 2Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan#3,2 Anas eta Kaifas: Kaifas zen orduan apaiz nagusi (K.o. 18tik 36ra); baina Anasek, 15a arte apaiz nagusi izanak, eragin handia zuen artean (ik. Jn 18,13-24; Eg 4,6). basamortua: Ik. Mt 3,1 oh.. 3Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez#3,3 bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez: H.h., Bihozberritzeko bataioa hots eginez., bekatuen barkamenerako.#bihozberritu 5,32+; Mt 3,2+. hots egin 4,18-19.44; 8,1.39; 9,2; 12,3; 24,47; Mk 1,4+; Eg 8,5; 9,20; 10,42. bekatuen barkamena 1,77; 5,20+; 24,47; Mk 1,4+. 4Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena#3,4 idatzirik dagoena: Lukasek beste ebanjelariek baino luzeago dakar Isaiasen aipamena. Aipamenaren azken hitzek Lukasi oso gogoko zaion gai bat, salbazioaren unibertsaltasuna alegia, azpimarratzeko aukera ematen diote (ik. 24,47-48; Eg 1,8; 28,28). gertatu zen:
Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari. # Ahots bat… Is 40,3-5.
5 Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
6 Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute
Jainkoak ematen duen salbamena. # Ik. 2,30-31; Eg 28,28.
Epai-mehatxua
(Mt 3,7-10)
7Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?#Sugekumeok Mt 3,7+. haserre-zigorra Mt 3,7+. 8Ager ezazue zeuen egiteetan bihozberrituak zaudetela, eta ez hasi “Abrahamen ondorengo gara” esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.#Abrahamen ondorengo gara Mt 3,9+. 9Gainera, prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da».#moztu eta sutara bota Mt 3,10+.
Bihozberritzearen fruituak
10Jendeak galdetzen zion Joani:
—Zer egin behar dugu, bada?#Zer egin behar dugu Eg 2,37; 16,30; 22,10.
11Hark erantzuten zien:
—Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.#Ik. Is 58,7; Ez 18,7; Eg 4,32.35; Erm 12,8; St 2,15-16.
12Joan ziren zergalari#3,12 zergalari: Ik. Mk 2,14 eta 15 oh.ak. batzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten:
—Maisu, zer egin behar dugu?#zergalari Mt 5,46+.
13Hark erantzun zien:
—Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.
14Soldaduek ere galdetu zioten:
—Eta guk, zer egin behar dugu?
Joanek erantzun zien:
—Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ezta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.
Joanek ondoren datorrenaren berri eman
(Mt 3,11-12; Mk 1,7-8; Jn 1,19-28)
15Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. 16Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen: «Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.#datorrena 19,38; Mt 3,11+. Espiritu Santuaz eta suz bataiatu Mt 3,11+. 17Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko; lastoa, berriz, inoiz itzaliko ez den sutan erreko du».#uzta, judizioaren irudi Mt 3,12+.
18Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion berri ona herriari.#berri ona adierazi 1,19+. 19Baina Joanek aurpegira botatzen zizkion Herodes#3,19 Herodes: Antipas; ik. Mk 6,14 eta 17 oh.ak. agintariari bere anaiaren emazte Herodiasekin elkartu izana eta gainerako gaiztakeria guztiak. 20Horregatik, Herodesek, aurreko makurkeria guztiez gainera, Joan kartzelan sartu zuen.
Jesusen jatorria eta deabruarekiko garaipena (3,21—4,13)
«Zu zaitut neure semea»
(Mt 3,13-17; Mk 1,9-11)
21Herri guztia bataiatzen ari zela#3,21 bataiatzen ari zela: Honela ere uler daiteke: bataiatu zelarik/bataiatu ondoren., Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu#Jesus otoitzean 5,16; 6,12; 9,18.28-29; 10,21; 11,1; 22,32.40-46; 23,34.46. zerua zabaldu Mt 3,16+. 22eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso-tankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin#3,22 zu zaitut atsegin: Zenbait eskuizkribu zaharrek honela diote: gaur zaitut nik sortu (Sal 2,7).».#Espiritu Santua jaitsi Mt 3,16+. Seme maitea Sal 2,7. Ik. Mt 3,17+.
Jesusen genealogia#3,23 Jesusen genealogia: Mateoren genealogia Abrahamekin hasi eta Jesusekin bukatzen da; Lukasengan, ordea, Jesusekin hasi eta Adamenganaino doa, honela Jesusek gizadi osoarekin duen lotura azpimarratuz.
(Mt 1,1-17)
23Jesusek hogeita hamarren bat urte zituen bere egitekoari ekin zionean, eta jendearen ustetan Joseren semea zen; Jose, berriz, Elirena,#Joseren semea 4,22; Jn 6,42. 24hau Matatena, hau Lebirena, hau Melkirena, hau Janairena, hau Joserena, 25hau Matatiasena, hau Amosena, hau Nahumena, hau Heslirena, hau Nagairena, 26hau Maatena, hau Matatiasena, hau Semeinena, hau Josekena, hau Jodarena, 27hau Joananena, hau Resarena, hau Zorobabelena, hau Salatielena, hau Nerirena,#Zorobabel Esd 3,2; 1 Kro 3,19. 28hau Melkirena, hau Adirena, hau Kosamena, hau Elmadamena, hau Errena, 29hau Jesusena, hau Eliezerrena, hau Jorimena, hau Matatena, hau Lebirena, 30hau Simeonena, hau Judarena, hau Joserena, hau Jonamena, hau Eliakimena, 31hau Melearena, hau Menarena, hau Matatarena, hau Natanena, hau Davidena,#David, Jese 1 Sm 16,1.13.#Natan 2 Sm 5,14. 32hau Jeserena, hau Jobedena, hau Boozena, hau Salarena, hau Naasonena,#Ik. Rt 4,17-22; 1 Kro 2,3-15. 33hau Aminadabena, hau Adminena, hau Arnirena, hau Esromena, hau Faresena, hau Judarena,#Juda Has 29,35. 34hau Jakobena, hau Isaakena, hau Abrahamena, hau Tararena, hau Nahorrena,#Ik. Has 11,10-26; 1 Kro 1,17-34. 35hau Serugena, hau Ragaurena, hau Falekena, hau Eberrena, hau Salarena, 36hau Kainamena, hau Arfaksadena, hau Semena, hau Noerena, hau Lamekena,#Ik. Has 4,25—5,32; 1 Kro 1,1-4. 37hau Matusalemena, hau Henokena, hau Jaretena, hau Maleleelena, hau Kainamena, 38hau Enosena, hau Setena, hau Adamena, eta hau Jainkoarena.
Currently Selected:
LUKAS 3: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: