YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 26

26
NEKALDIA ETA PIZTUERA (26,1—28,15)
Jesus nola atxilotuko
(Mk 14,1-2; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)
1Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien:#hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+. 2«Dakizuenez, etzi Pazko-jaia da eta Gizonaren Semea etsaien eskuetara eman eta gurutziltzatu egingo dute».#Pazko-jaia Ir 12,1-20; Dt 16,1-8. Jesus emana 17,22; 20,18-19; 26,21.45; 27,2; Mk 14,10+; Lk 24,7.20; Jn 19,16; Erm 4,25; Ga 2,20; Ef 5,2.
3Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren,#Jesusen kontrako asmoak 12,14+; Sal 2,1-2 (Eg 4,25-27); Sal 31,14. 4eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten. 5Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin».
Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi
(Mk 14,3-9; Jn 12,1-8)
6Jesus Betanian#26,6 Betania: Ik. 21,17 oh. Simon legendunaren etxean zegoela, 7emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. Eta Jesus mahaian zegoelarik, burura isuri zion. 8Hori ikustean, ikasleek, haserre, honela zioten:
—Zergatik alferrik galdu horrela? 9Garesti asko sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.
10Ohartu zen Jesus eta esan zien:
—Zergatik gogaitarazten duzue emakumea? Egintza ona egin du nirekin. 11Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zuekin. 12Ukendu hau nire gorputzean isuriz, hilobiratua izateko prestatu nau#26,12 prestatu nau: Ik. Mk 14,8 oh. aurrez. 13Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri on hau hots egingo den edonon aipatuko da emakume hau eta beronek egina.#berrio na Mk 1,1+.
Jesus Judasek saldua
(Mk 14,10-11; Lk 22,3-6)
14Orduan, Hamabietako batek, Judas Iskariote deituak, apaizburuengana joan#Hamabiak 10,2+. 15eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?»
Zilarrezko hogeita hamar txanpon#26,15 Zilarrezko hogeita hamar txanpon: Ir 21,32aren arabera, esklabo baten prezioa zen.#hogeita hamar txanpon Ir 21,32; Za 11,12. Ik. 27,3. agindu zizkioten. 16Ordutik, Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.
Azken afarirako prestaketak
(Mk 14,12-16; Lk 22,7-13)
17Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz:
—Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?#Legamia gabeko Ogien Jaia Ir 12,15-20; Mk 14,1; Lk 22,1. Ik. 1 Ko 5,7-8.
18Hark esan zien:
—Zoazte hirira, halakoaren etxera, eta esaiozue: «Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin».#hurbil da Jesusen ordua Jn 7,30; 12,27; 13,1; 17,1.
19Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
Afarian: Judasen saldukeriaren iragarpena
(Mk 14,17-21; Lk 22,4.21-23; Jn 13,21-30)
20Ilunabarrean, mahaian zegoen Jesus hamabi ikasleekin. 21Afaltzen ari zirela, Jesusek esan zuen:
—Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau.
22Haiek, oso goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka:
—Nik ote, Jauna?
23Hark erantzun zuen:
—Nirekin plater beretik jaten ari den batek salduko nau.#Nirekin jaten ari dena Sal 41,10; Jn 13,18. 24Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!#Gizonaren Semea 8,20+. dohakabea Jn 17,12; Eg 1,16-20.25.
25Judasek, salduko zuenak, galdetu zion:
—Ni ote naiz hori, Maisu?
Jesusek erantzun zion:
—Zeuk esan duzu.
Azken afaria: hona nire gorputz-odolak!
(Mk 14,22-25; Lk 22,14-20; 1 Ko 11,23-25)
26Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hartzazue eta jan, hau nire gorputza da».#Ik. 14,19; 15,36; Lk 24,30; Jn 6,51-58; 1 Ko 10,16.
27Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez: «Edan guztiok honetatik, 28hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena#26,28 Jainkoarekiko ituna berrituko duena: H.h., itun (berriaren) odola., bekatuak barkatzeko guztien alde isuria.#ituna, odola Ir 24,4-8; Za 9,11; Heb 9,20. bekatuak barkatzeko isuria Is 53,12; Jn 1,29; Erm 4,25; Ef 1,7; Heb 9,22; 10,18; 1 P 2,24. 29Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekin ardo berria edan arte».
Afalondoan: Pedroren ukoen iragarpena
(Mk 14,26-31; Lk 22,31-34; Jn 13,36-38)
30Gorazarreak kantatu ondoren#26,30 Gorazarreak kantatu ondoren: Ik. Mk 14,26 oh., Oliamendira abiatu ziren.
31Jesusek esan zien: «Zuek guztiok niregan duzuen sinesmenak huts egingo#sinesmenak huts egingo 5,29+. Joko… Za 13,7. Ik. 26,56; Jn 16,32. du#26,31 niregan duzuen sinesmenak huts egingo du: H.h., nitaz eskandalizatu egingo zarete; ik. Mk 6,3 oh. gaur gauean, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira. 32Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».#aurretik Galileara 28,7.
33Pedrok esan zion:
—Zureganako beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak inola ere ez.
34Jesusek erantzun:
—Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu.#ukatuko nauzu 26,69-75. Ik. 10,33+.
35Pedrok esan zion:
—Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.
Eta gauza bera zioten ikasle guztiek.#Zurekin hil Jn 11,16.
Getsemaniko otoitz larria
(Mk 14,32-42; Lk 22,39-46)
36Jesus bere ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zen, eta esan zien: «Zaudete hemen, ni hara otoitz egitera noan bitartean».#Ik. Jn 18,1. otoitz egitera 14,23+; Heb 5,7.
37Pedro eta Zebedeoren bi semeak eraman zituen berekin. Tristura eta larria sentitzen hasi zen,#Pedro eta Zebedeoren bi semeak 17,1. 38eta esan zien: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne nirekin batera».#erne egon 24,42+. 39Eta aurreraxeago joanik, ahuspez erori zen eta otoitz egin zuen, esanez: «Ene Aita, ahal bada, urrun ezazu niregandik edari samin#26,39 edari samin: H.h., kopa/edalontzi; ik. Mk 10,38 oh. hau#edari samin hau 20,22+. Aitaren nahia 6,10+; Jn 12,27-28; Flp 2,8.. Hala ere, egin bedi zuk nahi bezala, ez nik nahi bezala».
40Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: «Beraz, ordubete ere ezin izan zarete nirekin erne egon? 41Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko#tentaldian ez erortzeko 6,13+.: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia#26,41 gogoz… gizakia: H.h., espiritua kartsua da, baina haragia ahula.».
42Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin zuen, esanez: «Ene Aita, edari samin hau derrigorrez edan behar badut, egin bedi zure nahia».
43Eta berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten. 44Haiek utzirik, berriz ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin zuen, lehengo hitzak berriro esanez. 45Ondoren, ikasleengana joan eta esan zien: «Egin lo eta hartu atseden! Hara, gainean da ordua, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana izateko.#gainean da ordua 26,18+. emana izateko 26,2+. 46Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»
Jesus loturik eraman
(Mk 14,43-50; Lk 22,47-53; Jn 18,3-12)
47Jesus hizketan ari zela, han azaldu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo handi bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu eta herriko zaharrek bidalirik. 48Saltzaileak seinale hau jarria zien: «Nik musu emango diodana, horixe da, atxilot ezazue». 49Berehala, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Agur, Maisu!»
Eta musu eman zion.
50Jesusek esan zion: «Adiskide, egizu egitekoa!»
Orduan, besteek, Jesusengana hurbildurik, heldu eta atxilotu egin zuten. 51Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, morroia jo eta belarria moztu zion.#morroia Jn 18,26. 52Jesusek esan zion: «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita.#ezpataz ari dena Has 9,6. 53Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan. 54Baina nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela baitiote?»#honela gertatu behar du Jn 14,31. Ik. 26,2+.
55Une hartan, Jesusek jendeari esan zion: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero esertzen nintzen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu.#Egunero tenpluan Lk 19,47; 21,37; Jn 18,20. 56Baina hau guztia profetek idatzia bete dadin gertatu da».
Orduan, ikasle guztiek Jesus utzi eta ihes egin zuten.#ihes egin zuten Ik. 26,31+.
Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mk 14,53-65; Lk 22,54-55.63-71; Jn 18,13-15.19-24)
57Jesus atxilotu zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren lege-maisu eta herriko zaharrak.#Kaifas 26,3; Lk 3,2; Jn 11,49; 18,13-14.24.28; Eg 4,6. 58Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia zertan amaitzen zen ikusteko.
59Apaizburuak eta Biltzar Nagusi#26,59 Biltzar Nagusi: Jatorrizkoan, Sanedrin; 71 kidek osatzen zuten eta Israelen aginpide nagusia zuen. osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko; 60baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren,#gezurrezko lekuko asko Sal 27,12; 35,11; Eg 6,13. 61esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki».#Jainkoaren santutegia desegin 24,2; 27,40; Jn 2,19; Eg 6,14.
62Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion:
—Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
63Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion:
—Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.#Jesus isilik 27,12-14; Is 53,7; Eg 8,32. Mesias 2,4+. Jainkoaren Semea 4,3+.
64Jesusek erantzun:
—Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.#Gizonaren… 24,30; Sal 110,1; Dn 7,13. Gizonaren Semea 8,20+.
65Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:
—Biraoa#26,65 jantziak urratu: Ik. Mk 14,63 oh. Biraoa: Ik. Mk 14,64 oh.#jantziak urratu Zen 14,6; 2 Sm 13,19; Jr 36,24; Jb 1,20; 2,12; Esd 9,3; Eg 14,14. Biraoa 9,3+. esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa. 66Zer deritzozue?
Haiek erantzun:
—Heriotza merezi du.#Heriotza merezi du Lb 24,16; Jn 19,7.
67Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten; beste batzuek masailekoak ematen zizkioten,#listua bota 27,30; Is 50,6. 68esanez: «Asma ezak, Mesias, nork jo hau?»
Pedrok Jesus ukatu
(Mk 14,66-72; Lk 22,56-62; Jn 18,15-18.25-27)
69Pedro kanpoan eseria zegoen, patioan; neskame batek ondoratu eta esan zion:
—Hi ere Jesus galilearrarekin bizi hintzen.
70Baina hark guztien aurrean ukatu zuen:
—Ez zekinat zertaz ari haizen.#hark ukatu 26,34.
71Ate ondora irten zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien:
—Jesus nazaretarrarekin ibilia da hau.
72Pedrok berriro ukatu zuen, zin eginez:
—Ez dut ezagutzen gizon hori.
73Geroxeago, han zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten:
—Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk.
74Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:
—Ez dut ezagutzen gizon hori.
Une hartan oilarrak jo zuen. 75Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu», eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.

Currently Selected:

MATEO 26: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in