YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 10

10
Ezkontza eta dibortzioa
(Mt 19,1-9; Lk 16,18)
1Jesus, handik irtenik, Judeako mugetan sartu zen, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz. Berriro jende-multzo handiak bildu zitzaizkion ondora eta bera, ohi zuen bezala, irakasten hasi zitzaien. 2Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, gizonak bere emaztea uztea zilegi ote zuen galdetu zioten.#zertan harrapatuko 8,11+. 3Hark erantzun zien:
— Zer agindu zizuen horretaz Moisesek?
4Eta haiek:
—Moisesek, dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zigun.#dibortzio-agiria… Dt 24,1 (Mt 5,31).
5Jesusek esan zien:
—Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako#10,5 Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako: H.h., Zeuen burugogorkeriagatik. eman zizuen lege hori Moisesek. 6Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen;#Jainkoak… Has 1,27; 5,1. 7horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio#10,7 eta emazteari elkartuko zaio: Eskuizkriburik hoberenetako batzuek ez dute eranskin hau.,#horregatik… Has 2,24 (1 Ko 6,16; Ef 5,31). 8eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. 9Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.
10Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek.#ikasleek bakarrean galde 4,10+. 11Jesusek esan zien:
—Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka;#adulterioa egin Mt 5,32; Lk 16,18; 1 Ko 7,10-11. 12eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.
Jesus eta haurrak
(Mt 19,13-15; Lk 18,15-17)
13Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. 14Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. 15Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».#haur batek bezala Mt 18,3. erreinuan sartu 9,47; 10,23-25; Mt 5,20+.
16Eta haurtxoak magalean hartu eta bedeinkatu egiten zituen, eskuak ezarriz.#eskuak ezarri Mt 9,18+.
Jesusek aberatsari dei
(Mt 19,16-22; Lk 18,18-23)
17Bidean abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdetu zion:
—Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?
18Jesusek erantzun zion:
—Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. 19Badakizkizu aginduak: Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, ohoratu aita-amak.#Ez hil… Ir 20,12-16; Dt 5,16-20 (Erm 13,9).
20Hark, orduan:
—Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia.
21Jesus maitasunez begira jarri zitzaion eta esan zion:
—Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.#saldu eta behartsuei eman Mt 19,21+. aberastasuna zeruan Mt 6,20+. jarraitu niri 1,17+.
22Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan, ondasun handien jabe baitzen.
Aberastasuna salbamenerako oztopo
(Mt 19,23-26; Lk 18,24-27)
23Inguruan begiratuz, Jesusek esan zien bere ikasleei:
—Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!#Jainkoaren erreinuan nekez sartu 10,15+.
24Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek, berriro ere:
—Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea#10,24 erreinuan sartzea: Eskuizkribu batzuek hau erantsi dute: beren ustea aberastasunetan dutenentzat, honela esaldia testuinguruari lotuz.. 25Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
26Ikasleek, gero eta nahasiago, honela zioten beren artean:
—Nor salba daiteke, orduan?
27Jesusek begira-begira jarri eta esan zien:
—Gizakientzat bai ezinezko, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak.#Jainkoak dena dezake Mt 19,26+.
Dena utzi duten ikasleen saria
(Mt 19,27-30; Lk 18,28-30)
28Orduan, Pedrok esan zion Jesusi:
—Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko.#guk dena utzi dugu 1,18.20.
29Jesusek erantzun:
—Benetan diotsuet: Niregatik eta berri onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, 30orain, mundu honetan, ehun halako etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur jasoko du, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. 31Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo.#lehenengo, azkeneko Mt 20,16; Lk 13,30+.
Jesusek nekaldi-piztuerak hirugarrenez iragarri
(Mt 20,17-19; Lk 18,31-34)
32Jerusalemerako bidean gora zihoazen, eta Jesus aurretik. Txunditurik zeuden; jarraitzen ziotenak beldurrez zihoazen. Berriro Hamabiak beregana bildu, eta zer gertatuko zitzaion adierazten hasi zitzaien: 33«Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute eta atzerritarren eskuetara emango;#Ik. 8,31+; 9,31+. 34hauek iseka egingo diote eta listua botako, zigortu eta hil egingo; baina handik hiru egunera piztu egingo da».
Zebedeoren semeen handinahia
(Mt 20,20-23)
35Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten:
—Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke.
36Jesusek galdetu zien:
—Zer nahi duzue, bada, niregandik?
37Eta haiek:
—Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.#eskuin-ezkerretan jarri Mt 20,21+.
38Jesusek esan zien:
—Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko, edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko#10,38 edari samin: H.h., kopa/edalontzi. Kopak Jainkoak norbaiti izendatzen dion zoria (maiz sufrimenduzkoa) adierazten du, hemen Jesusen nekaldia. nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko: Honela ere itzul daiteke: nik hartu behar dudan bataioan bataiatuak izateko. Grekozko baptisma/baptizo hitzek (hortik datoz bataio/bataiatu) uretan murgiltzea esan nahi dute. Uretan murgiltzea, edari samina edatea bezala, probaldiko sufrimenduaren —heriotzaren bereziki— irudi da.?#edari samin 14,36; Mt 20,22+. uretan murgildu Lk 12,50+.
39—Bai, gauza gara —esan zioten.
Jesusek, orduan:
—Nik edan behar dudan edari saminetik, bai, edango duzue, baita nik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere; 40baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.
Zerbitzua ikasleen lege
(Mt 20,24-28; Lk 22,24-27)
41Beste hamarrak, hori entzutean, Santiago eta Joanen aurka haserre jarri ziren. 42Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. 43Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.#zerbitzuaren handitasuna Mt 20,26+. 44Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. 45Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».#Gizonaren Semearen zerbitzua Mt 20,28+. guztien alde ordainsari 14,24+; Mt 20,28+.
Jesusek itsua sendatu Jerikon
(Mt 20,29-34; Lk 18,35-43)
46Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita. 47Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:
—Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit!#Daviden Semea Mt 1,1+.
48Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu:
—Daviden Semea, erruki zakizkit!
49Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez:
—Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.
50Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. 51Jesusek galdegin zion:
—Zer nahi duzu niregandik?
Itsuak erantzun:
—Berriro ikustea, Jauna#10,51 Jauna: Jatorrizkoan, Rabbuni. Arameerazko hitz hau begirunezko deitura da; Mateok eta Lukasek Jauna dakarte toki berean..
52Jesusek esan zion:
—Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu.
Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.#sendatzeko sinesmena 2,5+.

Currently Selected:

MARKOS 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in