MARKOS 15
15
Jesus Pilatoren aurrean
(Mt 27,1-2.11-14; Lk 23,1-5; Jn 18,28-38)
1Eguna argitu bezain laster, apaizburu, zahar eta lege-maisuak bildu ziren —Biltzar Nagusi osoa—, eta, erabakia hartu ondoren, Jesus lotuta eraman zuten eta Pilatoren#15,1 Pilato: Pontzio Pilato K.o. 26-36 urteetan izan zen Judean erromatar gobernari. eskuetara eman.#Eguna argitu bezain laster Lk 22,66. 2Pilatok galdetu zion:
—Zu al zara juduen erregea?
Jesusek erantzun zion:
—Zeuk diozu.#juduen erregea Mt 2,2+.
3Apaizburuek salaketa asko egiten zituzten haren kontra. 4Pilatok esan zion:
—Ez al duzu ezer erantzun behar? Begira zenbat gauzaz salatzen zaituzten.
5Baina Jesusek ez baitzion gehiago erantzun, harriturik gelditu zen Pilato.#Jesus isilik 14,61+.
Jesus heriotzara kondenatua
(Mt 27,15-26; Lk 23,13-25; Jn 18,39—19,16)
6Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen Pilatok, herriak eskatzen zuena. 7Bazen kartzelan Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina, beste batzuekin batera. 8Igo zen jendea gobernariaren jauregira eta ohitura zuena emateko eskatu zioten. 9Pilatok erantzun zien:
—Nahi al duzue juduen erregea askatzea?
10Ongi baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus. 11Baina apaizburuek jendea berotu zuten, Barrabas libratzeko eska zezan.#Barrabas Jesus baino nahiago Eg 3,14.
12Berriro mintzatu zitzaien Pilato:
—Eta zer egin behar dut juduen errege deitzen duzuen honekin?
13Jendeak, orduan, oihu:
—Gurutzera hori!#Gurutzera hori Eg 3,13; 13,28.
14Eta Pilatok:
—Zer oker egin du, bada?
Haiek, are eta oihu handiagoz:
—Gurutzera hori!
15Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren#15,15 zigorkarazi ondoren: Zigorkatzea erromatarrek esklaboei eta Erromako hiritar ez zirenei, heriotzara kondenatu eta gero, ezarri ohi zieten oinazea zen; metalezko puntadun hedez egindako zartailu batez ematen zuten., haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.#haien eskuetara eman 14,10+.
Soldaduen isekak
(Mt 27,27-31; Jn 19,2-3)
16Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudari-taldeko denak bildu zituzten. 17Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa buruan.#isekak 10,34; 15,29-32; Lk 23,11. Ik. Sal 22,8; 44,14.
18Eta agurka hasi zitzaizkion: «Agur, juduen erregea!»#juduen erregea Mt 2,2+.
19Kanabera batez jotzen zuten buruan, listua botatzen zioten eta, belaunikatuz, aurrean ahuspez jartzen zitzaizkion.#listua bota 14,65+. 20Nahikoa iseka egin ondoren, purpurazko jantzia erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, atera eta gurutzean josteko eraman zuten.
Jesus gurutziltzatua
(Mt 27,32-38; Lk 23,26.32-33.38; Jn 19,17-24)
21Sorotik etxerakoan handik zihoan bat, Simon Zirenekoa (Alexandro eta Ruforen aita), Jesusen gurutzea eramatera#15,21 eramatera: Kondenatuak berak eraman behar izaten zuen gurutzea, edo zeharkako egurra bederen, urkamendiraino. behartu zuten.
22Golgota izeneko tokira eraman zuten Jesus (Golgotak «Burezur» esan nahi du).
23Mirraz nahasiriko ardoa#15,23 Mirraz nahasiriko ardoa: Juduek ohitura zutenez, oinaztatuei ematen zitzaien edari loarazlea. eskaini zioten, baina ez zuen hartu.#Mirraz nahasiriko ardoa Sal 69,22. 24Josi zuten gurutzean, eta haren jantziak banatu egin zituzten, zer zeinentzat zotz eginez.#Ik. Sal 22,19 (Jn 19,24).
25Bederatziak ziren gurutziltzatu zutenean. 26Eta honela zioen kondenaren arrazoia adierazten zuen idazkunak: «Juduen erregea».#Juduen erregea Mt 2,2+. 27Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.( 28#15,28 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Honela bete zen Liburu Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo dute (ik. Lk 22,37).).
Jesus gurutzean iraindua
(Mt 27,39-44; Lk 23,35-39)
29Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena!#irainak 15,17-19+. santutegia desegin 14,58+. 30Salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!»
31Era berean, apaizburu eta lege-maisuek ere irri egiten zioten, elkarri esanez: «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. 32Mesias omen duk hori, Israelgo erregea; jaits dadila orain gurutzetik, ikus eta sinets dezagun».
Berarekin gurutzean josiak zeudenek ere irain egiten zioten.#Mesias 1,1+. Israelgo erregea Jn 1,49; 12,13. lapurrek ere irain Lk 23,39-41.
Jesusen heriotza
(Mt 27,45-56; Lk 23,44-49; Jn 19,28-30)
33Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte. 34Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani#15,34 Eloi, Eloi, lema sabaktani: Sal 22,2 aren arameerazko aipamena.?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»).#Eloi… Sal 22,2.
35Hau entzutean#15,35 Hau entzutean: Ik. Mt 27,47 oh., bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari duk».#Elias 9,11-13; Mt 11,14+.
36Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion, esanez: «Egon, ea datorkion Elias gurutzetik eraistera».#Ik. 15,23; Sal 69,22.
37Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. 38Orduan, santutegiko oihala#15,38 santutegiko oihala: Oihal honek santutegiko toki santu-santurako sarrera estaltzen zuen, (ik. Ir 26,33: errezela ). erdiz erdi urratu zen, goitik behera.#santutegiko oihala Ir 26,31-33; Heb 6,19; 10,19-20.
39Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil zen ikustean, esan zuen: «Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen».#Jainkoaren Semea 1,1+.
40Baziren han emakume batzuk ere, urrutitik begira; haien artean, Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome. 41Hauek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziren, Galilean zegoela; bazeuden beste emakume asko ere, Jesusekin Jerusalemera igotakoak.
Jesus hilobian ezarria
(Mt 27,57-61; Lk 23,50-56; Jn 19,38-42)
42Ilunabarrean —larunbat-bezpera zen egun hura, festarako prestaketak egiteko eguna#15,42 larunbat-bezpera… egiteko eguna: H.h., Paraskebe baitzen, hau da, larunbat-bezpera. Paraskebe hitzak prestaketa esan nahi du; larunbatean lan guztiak debekatuak zeudenez, bezperan gertatzen zen larunbaterako behar zen guztia.—, 43Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zen, Jesusen gorpua eskatzera. Jose hau kontseiluko#15,43 kontseilu: Kontseilu hau segur aski Biltzar Nagusia (Sanedrina) da. Erromatarrak ez ziren justiziatuen hobiratzeaz arduratzen; baina juduen legeak eguzkia sartu aurretik hobiratu behar zirela agindua zeukan (ik. Dt 21,22-23). kide ospetsua zen, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen. 44Harritu zen Pilato ordurako hila izateaz, eta ehuntariari dei egin eta galdetu zion ea egia zen hilda zegoela. 45Ehuntariaren argibideak jaso ondoren, gorpua eramateko baimena eman zion Joseri. 46Honek izara bat erosi eta, Jesus gurutzetik eraitsirik, izaran bildu zuen eta haitzean zulaturiko hilobi batean ezarri. Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen.#hilobian ezarri Dt 21,22-23; Is 53,9; Eg 13,39. hilobiko harria 16,3-4; Mt 28,2; Jn 11,38-39. 47Magdalako Maria eta Maria, Joseren ama, non ezartzen zuten begira zeuden.
Currently Selected:
MARKOS 15: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: