MARKOS 16
16
Hilobia hutsik: «Piztua da»
(Mt 28,1-8; Lk 24,1-12; Jn 20,1-10)
1Larunbata igaro zenean, Magdalako Mariak, Maria Santiagoren amak eta Salomek usain gozoko ukenduak erosi zituzten, Jesusen gorpua gantzutzeko#16,1 gantzutzeko: Ik. 14,8 oh..#usain gozoko ukenduak 14,8; Jn 19,40. 2Eta asteko lehen egunean#16,2 asteko lehen-eguna: Gure igandea da., goizean goiz, eguzkia atera orduko, hilobira joan ziren. 3Honela ari ziren beren artean: «Nork kenduko digu hilobi-sarrerako harria?»#hilobi-sarrerako harria 15,46.
4Begiratu eta harria alboratua zegoela ohartu ziren, oso astuna zen arren. 5Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren.#soineko zuriz jantzia 9,3; Eg 1,10; Ap 7,9-13. 6Baina hark esan zien: «Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate. Piztua da, ez dago hemen. Ikusi jarri zuteneko tokia.#Ez izutu 6,50; Mt 17,7; Lk 1,30; 2,9-10; 5,8-10; Jn 6,20; Ap 1,17-18. Piztua da Eg 2,24; 4,10; 5,30; 1 Ko 15,4-12. 7Zoazte, bada, haren ikasleei, eta Pedrori bereziki, esatera: “Zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue, berak esan bezala” ».#Ik. 14,28.
8Emakumeek hilobitik ihesi alde egin zuten, sartu zitzaien izu eta ikaraz; eta, beldurraren beldurrez, ez zioten inori ezer esan.
ERANSKINA#16,9-20 Eranskina: Ebanjelioaren azken zati hau ez da Markosena; alabaina, nekez pentsa daiteke Markosek bere Ebanjelioa 16,8an bukatu zuenik. Agian, egiazko amaiera galdu egin zen, eta norbaitek, luzaro gabe, beste azken hau ezarri zion haren ordez. (16,9-20)
Jesusen agerraldiak
(Mt 28,9-10; Lk 24,13-35; Jn 20,11-18)
9Asteko lehen egunaren goizean pizturik, Jesus lehenik Magdalako Mariari agertu zitzaion, zeinengandik zazpi deabru bota baitzituen. 10Hura Jesusekin bizi izan zirenei berri ematera joan zen, nahigabez eta negarrez baitzeuden. 11Baina haiek, bizi zela eta berak ikusi zuela entzutean, ez zioten sinetsi.
12Gero, beraietako biri agertu zitzaien, beste itxura batez, auzo batera bidean zihoazela. 13Hauek ere besteei berri ematera itzuli ziren; baina ez zieten sinetsi.
Azken mandatua: zabaldu berri ona munduan
(Mt 28,16-20; Lk 24,36-49; Jn 20,19-23; Eg 1,6-8)
14Azkenik, Hamaikei agertu zitzaien, mahaian eserita zeudela, eta aurpegira bota zien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako. 15Eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei.#hots egin 1,4+. berri ona 1,1+. izaki guztiei Mt 28,19+. 16Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango da; sinesten ez duena, berriz, kondenatua.#Sinetsi eta bataiatu Eg 2,38; 16,31-33. bataiatu Mt 28,19+. 17Sinestedunek seinale hauek izango dituzte berekin: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriz mintzatuko dira,#deabruak bota 3,15+; Eg 8,7; 16,18. hizkuntza berriz mintzatu Eg 2,4.11; 10,46. 18sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanik ere, ez die gaitzik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira».#sugeak eskuetan hartu Lk 10,19; Eg 28,3-6. eskuak ezarri Mt 9,18+. sendatu egingo dira Eg 4,30; 5,16; St 5,14-15.
19Horrela hitz egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinean eseri zen.#igokundea Eg 1,9-11; 1 Tm 3,16. Jainkoaren eskuinean eseri Sal 110,1. Ik. 12,36; Mt 22,44+.
20Haiek, berriz, alde guztietara joan ziren berri ona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen haiekin, egiten zituzten mirarien bidez mezua baietsiz#16,20 mezua baietsiz: Zenbait eskuizkribuk, amaiera luzearekin batera (16,9-20) edo beronen ordez, beste amaiera laburrago bat dakar: Haiek (emakumeek) iragarri zitzaienaren berri eman zieten laburki Pedroren lagunei. Ondoren, Jesusek berak eraginda, ikasleek sortaldetik sartalderaino eraman zuten betiko salbamenaren mezu sakratu eta ustelezina..#Ik. 16,15. Jauna bera ari zen Mt 28,20+. mirarien bidez mezua baietsiz Eg 4,30; 14,3; 19,11; Heb 2,4.
Currently Selected:
MARKOS 16: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: