MARKOS 4
4
Parabola-hitzaldia (4,1-34)
Ereilearen parabola
(Mt 13,1-9; Lk 8,4-8)
1Beste batean, irakasten hasi zen Jesus aintzira-ertzean. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, uretan zegoen txalupa batera igo eta bertan eseri zen. Jende-taldea, berriz, lehorrean zegoen, aintzira ondoan.#jendetza Jesusengana bildu 2,13+. 2Eta parabola bidez hitz eginez, irakaspen asko eman zien. Honela ari zitzaien bere irakastaldian:#Jesusek irakatsi 2,13+. 3«Entzun! Atera zen behin batean ereilea hazia ereitera. 4Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen; eta txoriek etorri eta jan egin zuten. 5Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian; eta, axaleko lurra izanik, berehala erne zen; 6baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. 7Beste zenbait ale sasi artean erori zen: sasiek, haztean, ito egin zuten hazia eta ez zuen fruiturik eman. 8Gainerakoak lur onean erori ziren; erne, hazi eta fruitua eman zuten: bateko hogeita hamar edo hirurogei edo ehun».
9Eta ohar hau egin zien Jesusek: «Ulertzeko gauza denak uler beza».#Ulertzeko gauza denak Mt 11,15+.
Zergatik mintzo den Jesus parabola bidez
(Mt 13,10-17; Lk 8,9-10)
10Bakarrik gelditu zirenean, Hamabiekin batera Jesusekin zebiltzanek parabolen esanahiaz galdegin zioten.#Hamabiak 3,14+. ikasleek bakarrean galde 4,34; 7,17; 9,28; 10,10; 13,3; Mt 13,36; 15,15. 11Eta hark esan zien:
—Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioa ezagutzea; kanpokoei, ordea, dena parabola bidez ematen zaie.#Jainkoaren erregetzaren misterioa Mt 13,11+. 12Zeren eta, Liburu Santuak dioen bezala,
ikusten dute, bai, baina ohartzen ez;
entzuten dute, bai, baina ulertzen ez;
horrela,
ez dira Jaunarengana bihurtzen
eta ez zaie barkatzen # 4,12 ez dira… barkatzen: H.h., ez daitezen bihozberri eta barkatuak izan. Emandako itzulpena, Markosen aipamenaren azpian dagoen arameerazko esaldia kontuan harturik eman da. . #ikusten… Is 6,9-10 (Jn 12,40; Eg 28,26-27).
Jesusek ereilearen parabola argitu#4,13-20 ereilearen parabola argitu: Jainkoaren hitza entzuten duena lurrarekin konparatzen da: «bide-bazterra» bezala… ; izan ere, parabolaren azalpena bere osoan harturik, hau uste dugu: entzulea lurrarekin konparatzen dela, eta hitza haziarekin; hala ere, badirudi zenbaitetan jatorrizko testuak entzuleak haziarekin konparatzen dituela.
(Mt 13,18-23; Lk 8,11-15)
13Jesusek esan zien: «Parabola hau ez duzuela ulertzen? Nola ulertuko dituzue, bada, beste parabola guztiak?#ikasleek ezin ulertu 6,52; 7,18; 8,17.18.21.33; 9,10.32; 10,38. 14Ereileak mezua du ereiten. 15Mezua ereiterakoan, batzuk “bide-bazterra” bezala dira: entzun bezain laster, Satanasek etorri eta haiengan erein den mezua kendu egiten du.#Satanas 1,13+. 16Beste batzuk “harri-artea” bezala dira: mezua entzutean, berehala pozik onartzen dute; 17baina sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten dira.#erori egiten dira 6,3+; 14,27. 18Beste batzuk, berriz, “sasi-artea” bezala dira: entzuten dute mezua, 19baina bizitza honetako ardurak, diru-gosea eta bestelako grinak nagusitzen zaizkie eta mezua ito egiten diete, fruiturik gabe utziz.#ardurak, diru-gosea 10,23; Lk 12,15-21.29-31; 17,26-30. 20Eta hona nor diren “lur ona” bezalakoak: mezua entzun, onartu eta fruitua ematen dutenak: bateko hogeita hamar edo hirurogei edo ehun».
Mezua entzun eta onartu beharra
(Mt 5,15; 10,26; 7,2; Lk 8,16-18; 11,33; 6,38)
21Beste hau ere esan zien: «Ontzipean edo ohepean jartzeko pizten ote da gero kriseilua? Ez ote argimutilaren gainean jartzeko? 22Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere argitaratuko ez denik.#ez dago ezer gordeta Lk 12,2. 23Inork ulertu ahal badu, uler beza».#ulertu ahal badu Mt 11,15+.
24Esan zien ere: «Kontu izan nola entzuten duzuen! Zuek zein neurritan entzun, neurri berean emango dizue Jainkoak, eta gehiago ere bai#4,24 Zuek zein neurritan… gehiago ere bai: H.h., Zuek erabiltzen duzuen neurriaz neurtuko zaituztete, eta are gehiago (emango zaizue).. 25Izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo».#duenari eman Mt 13,12+.
Berez hazten den haziaren parabola
26Jesusek esan zuen: «Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da: 27hura lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela.#hazia eta laboraria St 5,7. 28Lurrak berez ematen du: lehenbizi landarea, ondoren galburua, azkenik alea galburua betean. 29Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa da eta».#igitaia, uzta Jl 4,13; Ap 14,15-16.
Mostaza-haziaren parabola
(Mt 13,31-32; Lk 13,18-19)
30Beste hau ere esan zien: «Zeren antzeko dela esango genuke Jainkoaren erregetza? Zein parabolaren bidez adieraz genezake? 31Mostaza-haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da;#Mostaza-hazia Mt 17,20; Lk 17,6. 32erein eta gero, ordea, gora egiten du eta beste barazki guztiak baino handiagoa egiten; eta txoriek habia egiten dute haren itzalpean, hainbestekoak baitira ematen dituen adarrak».#Ik. Ez 17,23; 31,6; Dn 4,9.18.
Parabolei buruz konklusioa
(Mt 13,34-35)
33Horrelako parabola askoren bidez, Jesusek mezua iragartzen zien, beraiek ulertzeko eran. 34Ez zien ezer irakasten parabola bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esanahia adierazten zien.
Hiru mirari ikasleen aurrean (4,35—6,6a)
Jesusek ekaitza baretu
(Mt 8,23-27; Lk 8,22-25)
35Egun berean, ilunabarrez, Jesusek bere ikasleei esan zien: «Goazen aintziraz beste aldera».
36Jende-taldea utzirik, zegoen txalupan bertan eraman zuten Jesus, beste zenbait ontzi ere harekin batera bazen arren. 37Hortan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino. 38Jesus, berriz, txopan lo, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten:
—Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?
39Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta aintzirari esan:
—Hago isilik! Geldi!
Gelditu zen haizea eta barealdi handia egin zen. 40Jesusek esan zien:
—Zergatik beldur hori? Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi?
41Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?»#Nor ote dugu hau 1,27+. aintzirak ere esana egin Sal 89,10; 93,3-4; 107,23-31.
Currently Selected:
MARKOS 4: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso