YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 8

8
Jesusek jendetzari bigarrenez jaten eman
(Mt 15,32-39)
1Egun haietan, berriro jendetza oso ugaria izanik eta jatekorik ez, Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien:#Ik. 6,34-44.
2—Errukia ematen dit jende honek: badaramatzate hiru egun nirekin eta ez dute deus ere jateko.#Errukia ematen dit Mt 9,36+. 3Etxera baraurik bidaltzen baditut, ahuleziak joko ditu bidean, urrutitik etorriak ere badira eta.
4Ikasleek esan zioten:
—Baina nork atera bakardade honetan hauek asetzeko adina ogi?
5Hark galdetu zien:
—Zenbat ogi dituzue?
—Zazpi —erantzun zioten.
6Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion. Gero, zazpi ogiak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, bana zitzaten. Haiek jendeari eskaini zizkioten.#Ik. Mt 14,19+. 7Bazituzten arraintxo banaka batzuk ere; Jesusek bedeinkazioa esan, eta haiek ere banatzeko agindu zien. 8Asetzeraino jan zuten, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin.#Asetzeraino jan Mt 14,20+. 9Lau mila inguru ziren. Ondoren, Jesusek agur egin zien, 10eta bere ikasleekin txalupara igo eta Dalmanuta#8,10 Dalmanuta: Toki ezezaguna, Mt 15,39ko Magadan bezala. aldera joan zen.
Fariseuak mirarizko seinale eske
(Mt 16,1-4)
11Fariseuak etorri eta Jesusekin eztabaidan hasi ziren: Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.#seinale eske Mt 12,38+. Jesus nola harrapatuko 10,2; 12,13.15; Mt 16,1+. 12Jesusek, barrutik hasperen eginez, esan zien: «Zer dela-eta ari da gizaldi hau seinale eske? Benetan diotsuet: Gizaldi honi ez zaio seinalerik emango».#gizaldi hau 13,30; Mt 11,16; Lk 7,31; 11,29-32.50-51; 17,25; Heb 3,10. Ik. Mt 12,39+.
13Eta, haiek bertan utzirik, txalupara igo zen eta beste aldera abiatu.
Ikasleen burugogorkeria
(Mt 16,5-12)
14Ikasleei ogia hartzea ahaztu zitzaien, eta bat bakarra zeukaten ontzian. 15Jesusek oharpen hau egin zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta Herodesen legamiarekin#8,15 legamia: Kutsadura- eta usteldura-sortzaile irizten zitzaion legamiari (ik. 1 Ko 5,6-8; Ga 5,9); lege-maisuentzat giza joera gaiztoen irudi zen. Badirudi, hemen Jesusenganako gogo gaiztoa adierazten duela, fariseuen nahiz Herodesen aldetik.#legamia Mt 16,6+.
16Haiek, berriz, elkarren artean honela ari ziren: «Ogirik ez dugulako ari zaiguk».
17Konturatu zen Jesus eta esan zien:
—Zer ari zarete ogirik ez daukazuela eta? Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete?#ikasleek ezin ulertu 4,13+. 18Begiak eduki, eta ez duzue ikusten? Belarriak eduki, eta entzuten ez? Ez al duzue gogoan,#Ik. 4,12+; Jr 5,21; Ez 12,2. 19bost mila gizonen artean bost ogiak banatu nituenean, zenbat saski bete zenituzten hondarrekin?
—Hamabi —erantzun zioten.#Ik. 6,35-44.
20— Eta lau mila gizonen artean zazpi ogiak banatu nituenean, zenbat otarre bete zenituzten hondarrekin?
Haiek erantzun:
—Zazpi.#Ik. 8,1-9.
21Orduan, esan zien:
—Eta oraindik ez duzue ulertzen?
Jesusek itsua sendatu Betsaidan
22Betsaidara#8,22 Betsaida: Genesaret aintziraren ipar-ertzeko herrixka. iritsi zirenean, itsu bat ekarri zioten Jesusi, ukitzeko erreguka. 23Jesusek itsuari eskutik heldu eta herritik kanpora eraman zuen. Begiak listuz igurtzi ondoren, eskuak ezarri zizkion eta galdetu:
—Ikusten al duzu ezer?#Ik. 7,32-33; Jn 9,6. eskuak ezarri Mt 9,18+.
24Hark begiratu zuen, eta erantzun:
—Gizonak-edo nabaritzen ditut: zuhaitzak dirudite, baina ibili dabiltza.
25Orduan, berriro eskuak ezarri zizkion begietan, eta argi ikusten hasi zen gizona; sendaturik gelditu zen, guztia garbi-garbi ikusten zuela. 26Etxera bidali zuen Jesusek, herrian sartu ere ez egiteko aginduz.
JESUS, GIZONAREN SEMEA: MESIAS SUFRIMENDU BIDEAN (8,27—10,52)
Pedrok Jesus Mesiastzat aitortu
(Mt 16,13-20; Lk 9,18-21)
27Gero, Feliperen Zesarea#8,27 Feliperen Zesarea: Herodes Felipek (ik. 6,17 oh.) Augusto enperadorearen ohoretan Palestinako iparraldean eraikitako hiria. inguruko auzoetarantz abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien:
—Ni nor naizela dio jendeak?#nor naizela 1,27+.
28Haiek erantzun zioten:
—Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat.#Jesusi buruz iritziak 6,14-15. Elias 6,15+.
29Jesusek berriro galdetu zien:
—Eta zuek, nor naizela diozue?
Pedrok erantzun:
—Zu Mesias zara.#Mesias 1,1+.
30Eta Jesusek inori ere ez esateko agindu zien zorrotz.#isiltzeko agindua 1,34+.
Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri
(Mt 16,21-23; Lk 9,22)
31Orduan, irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu behar zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztu egingo zela.#Gizonaren Semeak sufritu egin behar 9,12.30-32; 10,32-34; Mt 17,12; Lk 17,25; 24,7.26.46; Eg 17,3. Gizonaren Semea 2,10+. 32Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion. 33Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, esanez:
—Alde nire ondotik, Satanas! Hire asmoak ez dituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.#Satanas 1,13+.
Jesusi jarraitzea
(Mt 16,24-28; Lk 9,23-27)
34Gero, jendeari eta ikasleei dei eginik, esan zien Jesusek: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat.#gurutzea hartu Mt 10,38; Lk 14,27. Jesusi jarraitu 1,17+. 35Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik eta berri onagatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du.#bizia gorde, galdu Mt 10,39+. berri ona 1,1+. 36Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bizia galtzekotan? 37Eta zer eman dezake gizakiak, berriro bizia bereganatzeko? 38Beraz, norbait, gizaldi desleial#8,38 desleial: H.h., adulteriogile. I.Z.ean Jainkoaren eta herriaren arteko harremanak ezkontza-irudiz adierazten dira. Horregatik, herriaren desleialtasunari adulterioa esaten zaio. eta bekatari honen aurrean, nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere Aitaren aintzaz beterik aingeru santuekin etorriko denean».#lotsatzen bada Mt 10,33+. Gizonaren Semea aintzazko etorrera 13,26-27; Mt 16,27; 19,28; 25,31.

Currently Selected:

MARKOS 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in