LUKAS 13
13
Bihozberritu ala hil
1Une hartan, batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri gertatua kontatu zioten: nola Pilatok#13,1 Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. Historiak Pilatok Jerusalemen eginiko zenbait odol-isurketaren berri ematen digu. hil zituen, eskaintzen ari ziren abereen odolarekin beraien odola nahastuz. 2Jesusek erantzun zien: «Galilear horiek gainerakoak baino bekatariago zirela uste al duzue, heriotza hori izan zutelako?#ezbeharra bekatuaren ondorio Jn 9,2-3. 3Ez horixe! Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, berdin hilko zarete denok.#bihozberritu 5,32+.
4«Eta Siloeko dorreak azpian harrapaturik hil ziren hemezortzi haiek, gainerako jerusalemdarrak baino bekatariago zirela uste al duzue? 5Ez horixe! Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, denok hilko zarete».
Pikondo agorraren parabola
6Gero, parabola hau esan zien Jesusek: «Gizon batek pikondo bat zuen bere mahastian aldatua. Joan zen piku bila eta ez zuen aurkitu.#pikondo agorra 3,8-9; Mk 11,12-14. 7Orduan, mahastizainari esan zion: “Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dut aurkitzen. Moztu ezazu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?” 8Baina mahastizainak erantzun zion: “Jauna, utz ezazu aurtengoz; bitartean, ondoa aitzurtu eta ongarria botako diot, 9ea aurrerakoan fruiturik ematen duen; eta bestela, moztu”».
Emakume konkortua larunbatez sendatu
10Behin batean, larunbatez, sinagoga batean irakasten ari zen Jesus. 11Bazen han, hemezortzi urte hartan espiritu baten menpe gaixo zegoen emakume bat: erabat konkortua zegoen eta ezin zen inola ere zuzendu.
12Ikustean, Jesusek deitu eta esan zion: «Emakumea, geldi zaitez libre zeure gaitzetik».
13Eskuak ezarri zizkion eta bat-batean zuzendu zen eta Jainkoa goresten hasi.#Eskuak ezarri Mt 9,18+. Jainkoa goretsi 2,20+.
14Sinagogako buruzagiak, Jesusek larunbatez sendatu zuelako haserre, jendeari esan zion:
—Astean sei egun daude lanerako. Zatozte egun horietan sendatzera, eta ez larunbatean.#larunbata dela-eta eztabaidak Mt 12,1+. sei egun lanerako Ir 20,9-10; Dt 5,13-14.
15Jaunak erantzun zion:
—Itxurazaleok! Zuetako nork ez du larunbatez ere idia nahiz astoa ukuilutik askatu eta ura edatera eramaten?#Itxurazale Mt 6,2+. larunbatez idia askatu 14,5; Mt 12,11. 16Eta Abrahamen ondorengo den honi, hemezortzi urtez Satanasek lotua eduki duen honi, ez ote zitzaion larunbatez lokarri hori askatu behar?#Abrahamen ondorengo 19,9. Satanas Mk 1,13+.
17Hitz hauekin, lotsa-lotsa eginik gelditu ziren Jesusen etsai guztiak; jendetza, ordea, pozik zegoen hark egiten zituen gauza miragarri guztiengatik.
Mostaza-haziaren eta legamiaren parabolak
(Mt 13,31-33; Mk 4,30-32)
18Jesusek jarraitu zuen: «Zeren irudiko da Jainkoaren erregetza? Zeren antzeko dela esango nuke?#Jainkoaren erregetza 4,43+. 19Gizon batek bere baratzean botatzen duen mostaza-haziaren antzekoa da: hazten da eta zuhaitz egiten, eta txoriek haren adarretan egiten dituzte habiak».#mostaza-hazia 17,6; Mt 17,20.
20Berriro esan zuen: «Zeren antzeko dela esango nuke Jainkoaren erregetza? 21Legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da».
«Sar zaitezte ate estutik»
(Mt 7,13-14.21-23; 25,10-12)
22Jerusalemera#13,22 Jerusalemera: Ik. 9,51 oh. bidean zihoan Jesus, igarotzen zituen herri eta auzoetan irakatsiz.#Jerusalemera bidean 9,51+.
23Batek esan zion:
—Jauna, gutxi izango al dira salbatuko direnak?
Jesusek erantzun zuen:
24—Saia zaitezte ate estutik sartzen. Egia esan, askok sartu nahi izango dute, eta ezin izango.#ate estua Eg 14,22. 25Etxeko nagusiak jaiki eta atea itxiz gero, kanpoan geldituok behin eta berriro atea joko diozue, «Ireki, Jauna» deiadarka, baina hark erantzungo dizue: «Ez dakit nongoak zareten».#Ik. Mt 25,1-12. 26Orduan, honela hasiko zatzaizkiote: «Zurekin jan eta edanak gara, eta zuk gure plazetan irakatsi izan duzu». 27Baina hark erantzungo dizue: «Ez dakit nongoak zareten. Alde niregandik, gaizkileok!»#Alde niregandik Mt 7,23+. 28Orduan, negarra eta hortz-karraska izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren erreinuan eta zeuen buruak, berriz, kanpora jaurtiak ikustean.#negarra eta hortz-karraska Mt 8,12+. 29Asko etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik, iparretik eta hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaikide izango.#alde guztietatik etorriko Is 2,2-5; 25,6-8; 66,18-21. Jainkoaren erreinuko mahaikide 14,15-24; 22,16.18.30; Is 25,6.
30«Begira, orain azkeneko den zenbait, lehenengo izango da orduan, eta orain lehenengo den zenbait, azkeneko».#azkenekoak lehenengo Mt 19,30; 20,16; Mk 10,31.
Jesus bere heriotzaren aurrez aurre
31Une hartan, fariseu batzuk joan zitzaizkion Jesusi eta esan zioten:
—Zoaz, alde egizu hemendik, Herodes#13,31 Herodes: Antipas; ik. Mk 6,14 oh. zu hil nahian dabil eta.
32Jesusek esan zien:
—Joan eta esaiozue gizontto#13,32 gizontto: H.h., azeri. Pertsonaia kaskarraren irudia zen azeria, lehoia pertsonaia handi edo arriskutsuarena bezala. horri: Begira, gaur eta bihar sendatzen eta deabruak botatzen jarraitu behar dut, eta hirugarren egunean nire azkena izango da. 33Baina gaur, bihar eta etzi#13,33 gaur, bihar eta etzi: Denbora-tarte laburra adierazten du esamolde honek. bideari jarraitu behar diot, ez baitaiteke profetarik Jerusalemdik kanpora hil.#Ik. 9,31.
Jesus Jerusalemengatik aieneka
(Mt 23,37-39)
34«Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak bere txita-taldea hegalpean bezala, eta zuek ez duzue nahi izan.#Jerusalemengatik aieneka 19,41-44. profetak hiltzen dituzuna Mt 23,37+. 35Horra bada, hutsik geldituko zaizue etxea. Eta esaten dizuet ez nauzuela ikusiko, hau esango duzuen garaia arte: Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!»#hutsik geldituko etxea 19,44; Mt 23,38+. Bedeinkatua… 19,38; Sal 118,26.
Currently Selected:
LUKAS 13: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso