JENESA 10

10
1 Huna Noeren seme Sem, Cam eta Japheten ondoreac, eta uholdeaz gueroz sorthu içan citzaizcoten semeac.
2 Japheten semeac: Gomer, Magog, Madai, Jaban, Thubal, Mosoc eta Thiras.
3 Gomerren semeac: Ascenez, Erriphath eta Thogorma.
4 Jabanen semeac: Elisa, Tharsis, Cethim eta Dodanim.
5 Hauquiec beren herritzat phartitu cituzten jendaien irlac, ceinac bere minçaiaren eta ethorkiaren arabera, beren jendaquitan.
      6 Camen semeac: Cus, Mesraim, Phuth eta Canaan.
7 Cucen semeac: Saba, Hebila, Sabatha, Erregma, eta Sabataca. Erregmaren semeac: Saba eta Dadan.
8 Bada Cusec içan çuen Nemrod: hau hasi cen botheretsu içaten lurraren gainean.
9 Eta hau içan cen ihiztari handi Jaunaren aitzinean. Hortaric athera cen erran çaharra: Nemrod beçala ihiztari handi Jaunaren aitzinean.
10 Haren erreinuco buru içan cen Babilona eta berceac ciren Arac, Acad eta Calane, Senaarreco lurrean.
11 Lur hartaric athera içan cen Asur, ceinac eguin baitzituen Ninibe eta hirico plaçac, eta Cale,
12 Eta Erresen ere, Niniben eta Calen artean, hura baita hiri handi bat.
13 Mefraim aitatu cen Ludimez, Anamimez, Laabimez eta Nephthuimez,
14 Phetrusimez eta Casluimez, ceinetaric ilki baitira Filistindarrac eta Caphtorimarrac.
15 Canaanec içan cituen Sidon, bere seme çaharrena, Hethe,
16 Jebuse, Amorhe, Jerjese,
17 Hebe, Arace, Sine,
18 Aradi, Samare, eta Amathe; eta horietaric barraiatu ciren Cananearren jendaiac.
19 Canaanen cedarriac içan ciren Sidonetic Jeraramera heldu den beçala Gaçaraino, sarthu artecan Sodoman, Gomorhen, Adaman, eta Seboimen Lesaraino.
20 Horra Camen semeac beren ahaidego, minçaia, ondorego, lur eta jendaquietan.
21 Sem, Heberren seme gucien aita eta Japheten anaia çaharrena ganic sorthu ciren:
22 Semen semeac: Elam, Asur, Arphacsad, Lud eta Aram.
23 Aramen semeac: Us, Hui, Jether eta Mes.
24 Arphacsadec içan çuen Sale, ceintaric athera baitzen Heber.
25 Heberrec içan cituen bi seme: batec icena çuen Phaleg, lurra haren egunetan phartitua içan celacotz: eta haren anaiaren icena cen Jectan.
26 Jectanec içan cituen Elmodad, Saleph, Asarmuth, Jare,
27 Aduram, Usal, Decla,
28 Ebal, Abimael, Saba,
29 Ophir, Hebila eta Jobab; hauquiec oro Jectanen semeac.
30 Hauquien egon-lekua cen Mesatic heldu den beçala Sepharreraino, ceina baita iguzqui-sorthaldeco mendi bat.
31 Horra Semen semeac, beren ahaidego, minçaia eta berrien arabera beren jendaquietan.
32 Horra Noeren ondocoac beren populu eta jendaquietan. Horietaric bereci içan dira lurraren gainean jendaiac uholdearen ondoan.

Markert nå:

JENESA 10: BHNT

Marker

Del

Kopier

None

Vil du ha høydepunktene lagret på alle enhetene dine? Registrer deg eller logg på