JENESA 22
22
1 Horiec hola iragan ondoan, Jaincoac frogatu çuen Abraham, eta erran cioen: Abraham, Abraham. Hunec ihardetsi cioen: Hemen naiz.
2 Jaincoac erran cioen: Har çaçu çure seme bakar maite duçuna Isaac, eta çoaci Ikuspeneco lurrera: eta han escainico darotaçu holocaustetan erakutsico darotzudan mendi baten gainean.
3 Abrahamec beraz, gauaz jaiquiric, xuxendu çuen bere astoa, eta eraman cituen berequin bi muthil gazte eta Isaac bere semea: eta eguin çuenean holocaustaraco egurra, goan cen Jaincoac manatu içan cioen lekura.
4 Eta hirugarren egunean, beguiac alchaturic, urrunera ikusi çuen lekua.
5 Eta erran cioten bere muthilei: Çagozte hemen astoarequin: ni eta ene semea haraxeraino goaci, eta adoratu ondoan, bihurturen gare çuen gana.
6 Hartu ere çuen holocaustaco egurra, eta eman cioen Isaaqui soinera: eta berac sua eta marrauça eramaten cituen escuetan. Elkarrequin cihoacilaric,
7 Isaaquec erran cioen bere aitari: Aita. Abrahamec ihardetsi cioen: Cer nahi duçu, semea? Isaaquec erran çuen: Huna sua eta egurra, bainan holocaustaco bitima non da?
8 Abrahamec ihardetsi cioen: Jaincoac berac artha hartuco du, semea, holocaustaco bitimaz. Beraz aitzina çoacen biac;
9 Eta heldu içan ciren Jaincoac erakutsi toquira. Abrahamec han alchatu çuen aldare bat eta xuxendu egurra haren gainean; eta Isaac, bere semea, eçarri çuen estecaturic aldarean xuxendua çuen egurraren gainean.
10 Eta escua hedatu çuen eta lothu cen marrauçari bere semearen imolatzeco.
11 Eta huna Jaunaren aingueruac oihu eguiten dioela cerutic: Abraham, Abraham. Abrahamec ihardetsi cioen: Huna non naicen.
12 Aingueruac erran cioen: Ez heda escua haur horren gainera, eta ez dioçoçula eguin minic: eçagutu dut orai Jaincoaren beldurra baduçula, eta ez duçu ni gatic guphidetsi çure seme bakarra.
13 Abrahamec itzuli cituen beguiac eta bere guibelean ikusi çuen ahari bat adarretaric laharretan atzemana; eta harturic, holocaustetan escaini çuen bere semearen orde.
14 Eta leku hura deithu çuen, Jaunac ikusten du. Hortaric erraten da oraino egungo egunean: Jaunac ikusico du mendian.
15 Eta Jaunaren aingueruac berriz deithu çuen Abraham cerutic, erraten cioelaric:
16 Ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac: ceren hori eguin duçun, eta ez baituçu çure seme bakarra guphidetsi ni gatic,
17 Benedicatuco çaitut, eta populatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala, eta itsas-bazterrean den legarra beçala: çure ondoregoa içanen da bere etsaien atheen jabe.
18 Eta çure ondoregoan benedicatuac içanen dira lurreco jendaia guciac, ceren ene hitzen manuco eguin çaren.
19 Abraham itzuli cen bere muthiletara, eta goan ciren Bersabera, eta han guelditu cen egoitzaz.
20 Horiec hola guerthatu ondoan, ethorri ciren Abrahami erratera Melcac ere semeac eman ciotzala haren anaia Nacorri,
21 Hus çaharrena, Buz hunen anaia, eta Camuel Siriarren aita,
22 Eta Cased, eta Açau, Pheldas ere, eta Jedlaph,
23 Eta Bathuel, ceintaric sorthu baitzen Errebeca: çorci seme horiec eman ciozcan Melcac Abrahamen anaia Nacorri.
24 Haren ohaide, Erroma deitzen cenac ere, eman ciotzan Tabee, Gaham, Thahas eta Maaca.
Markert nå:
JENESA 22: BHNT
Marker
Del
Kopier
Vil du ha høydepunktene lagret på alle enhetene dine? Registrer deg eller logg på