LUKAS 14
14
Jesusek urminduna larunbatez sendatu
1Behin batean, larunbatez, fariseu-buruetako baten etxera joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion.#fariseu baten etxean 7,36; 11,37. fariseuak zelatan 10,25+. 2Gizon urmindun bat zegoen han, Jesusen aurrean. 3Jesusek lege-maisu eta fariseuei galdetu zien: «Zilegi al da larunbatez inor sendatzea, bai ala ez?»#larunbata dela-eta eztabaidak Mt 12,1+.
4Haiek isilik gelditu ziren. Orduan, Jesusek gaixoa eskutik hartu, sendatu eta bidali egin zuen. 5Gero, haiei esan zien: «Zuetako nork, semea nahiz idia putzura erortzen bazaio, ez du berehala ateratzen, larunbata izanagatik?»#Ik. 13,15; Mt 12,11.
6Erantzun ezinik gelditu ziren.
Azken tokiak aukeratu eta behartsuak gonbidatu
7Ohartu zen Jesus gonbidatuek mahaiko lehen jarlekuak hartzen zituztela, eta aholku hauek eman zizkien: 8«Ezteietara gonbidatzen zaituztenean, ez jarri mahaiburuan, zu baino gonbidatu ospetsuagoren bat izan daiteke eta;#Ik. Es 25,6-7. 9hala balitz, biok gonbidatu zaituztenak etorri eta esango lizuke: “Utzi tokia honi”; orduan, azkeneko lekuan eseri beharko zenuke lotsa gorrian. 10Alderantziz, gonbidatzen zaituztenean, jarri azkeneko tokian, gonbidatu zaituenak, datorrenean, esan diezazun: “Adiskide, igo gorago”. Horrela, oso toki onean geldituko zara mahaikide guztien aurrean. 11Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu».#goratu, beheratu 1,52-53; 18,14; Ez 21,31; Mt 18,4; 23,12.
12Eta gonbidatu zuenari esan zion: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo zintuzkete, eta, horrela, ordaina hartuko zenuke. 13Aitzitik, otordu bat ematean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak. 14Zorionekoa zu orduan, ez baitute zuri ordaintzerik! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina».#Ik. 6,32-35. Zorionekoa Mt 5,3+. Zintzoen piztuerakoan Jn 5,29.
Afari handiaren parabola
(Mt 22,1-10)
15Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi: «Zorionekoa Jainkoaren erreinuko otorduan parte hartuko duena!»#Jainkoaren erreinuko otordua 13,29+.
16Jesusek erantzun zion: «Gizon bat afari handi bat ematekoa zen eta jende asko gonbidatu zuen. 17Afarikoan, morroia bidali zuen gonbidatuei esatera: “Etorri, dena gertu dago eta”. 18Baina bata bestearen ondoren denak aitzakiak jartzen hasi ziren. Lehenengoak esan zion: “Soroa erosi dut, eta ikustera joan behar dut; barkatu, arren”. 19Beste batek, berriz: “Bost idi-pare erosi ditut, eta probatzera joan behar dut; barkatu, arren”. 20Eta hurrengoak: “Ezkondu berria naiz eta ez naiteke joan”. 21Honen guztiaren berri nagusiari ematera itzuli zen morroia. Etxeko nagusia biziki haserretu zen eta morroiari esan zion: “Hoa bizkor herriko plaza eta kaleetan barrena, eta ekarri hona behartsu, elbarri, itsu eta herrenak”.#behartsu, elbarri… 14,13.
22«Geroago, morroiak esan zion: “Egin dut, jauna, zuk agindua, eta oraindik badago tokia”. 23Orduan, nagusiak esan zion: “Hoa bidez bide eta bazterrik bazter eta sarrarazi jendea barrura, etxea bete dakidan. 24Egia esan, gonbidatu haietako batek ere ez du nire afaria dastatuko”».
Nork bere buruari uko, Jesusi jarraitzeko
(Mt 10,37-38)
25Jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, beraiengana itzulirik, esan zien: 26«Norbaitek nirekin etorri nahi badu eta ez banau ni bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak eta bere burua ere baino maiteago#14,26 ez banau ni… baino maiteago: H.h., ez baditu… gorrotatzen. Gorrotatu aditzak hemen gutxiago maite esan nahi du, I.Z.eko hizkuntzan bezala, hebreerak ez baitu konparatiborik., ez daiteke izan nire ikasle.#dena uzteko prest 18,29. 27Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle.#gurutzea hartu 9,23; Mt 16,24.
28«Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, ez ditu aldez aurretik eseri eta gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko adina ba ote duen ikusteko? 29Bestela, zimenduak hartu ondoren bukatu ezin izango balu, ikusiko luketen guztiek barre egingo liokete, 30esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik amaitu”.
31«Edo zein erregek, beste baten kontra gerrara joan nahi badu, ez du aldez aurretik eseri eta begiratzen, ea hamar mila gizon aski dituen hogei milarekin kontra datorkionari aurre egiteko? 32Eta ezetz ikusten badu, bestea oraindik urruti dela, mandatariak bidaliko dizkio bakea eskatuz.
33«Era berean, zuetako inor ez daiteke izan nire ikasle, dituen guztiei uko egiten ez badie.#dituen guztiei uko egin 18,22-30. Ik. 5,11.
Gatz gezatuaren parabola
(Mt 5,13; Mk 9,50)
34«Bai, gauza ona da gatza; baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? 35Ez litzateke gauza ez lurrerako, ez ongarritarako; kanpora botako litzateke. Ulertzeko gauza denak uler beza».#Ulertzeko gauza denak Mt 11,15+.
Aktualisht i përzgjedhur:
LUKAS 14: EAB
Thekso
Ndaje
Copy
A doni që theksimet tuaja të jenë të ruajtura në të gjitha pajisjet që keni? Regjistrohu ose hyr
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso