YouVersion logo
Dugme za pretraživanje

JENESA 14

14
1 Ordu hartan guerthatu cen Amraphel, Senaarreco erreguec, Arioc Ponteco erreguec, Codorlahomor Elamitarren erreguec, eta Thadal jendaien erregueac
2 Guerla eman çutela Bara Sodomaco erregueri, Bersa Gomorhaco erregueri, Senaab Adamaco erregueri. Semeber Seboimgo erregueri, eta Balaco erregueari: Bala eta Segor biac bat dira.
3 Hauquiec bildu ciren guciac Oihanetaco haranera, ceina baita orai Itsas-gacia.
4 Bada hamabi urthez içanac ciren Codorlahomorren azpico, eta hamahirugarren urthean aldaratu ciren haren ganic.
5 Beraz hamalaugarren urthean Codorlahomor ethorri cen berequin cituen erregueequin: eta jo cituzten Erraphaimarrac Astarothcarnaimen, eta Çucimarrac hequiequin, eta Emimarrac Sabe-Cariathaimen,
6 Eta Correarrac Seirreco mendietan, Pharan, mortuan deneco celhaietaraino.
7 Eta guibelerat itzuliric ethorri ciren Misphateco ithurrira, Misphat baita Cades, eta xehatu cituzten Amalectarren toquiac eta Amorhearrena ceinac baitzauden Asasonthamarren.
8 Eta Sodomaco erregue, Gomorhacoa, Adamacoa, Seboimgoa eta Bala edo Segorrecoa athera ciren eta beren armada erakarri çuten Oihanetaco haranera hequien contra;
9 Erran nahi da Codorlahomor Elamitarren erreguearen contra, Thadal jendaien erreguearen contra, Amraphel Senaarreco erreguearen contra, eta Arioc Ponteco erreguearen contra: lau erregue borcen contra.
10 Bacen bada Oihanetaco haranean hainitz nastica putzu. Sodomaco erreguec eta Gomorhacoac ihesari eman çuten eta putzu hequietara erori ciren: eta guelditu cirenec mendira ihes eguin çuten.
11 Eta garaileec eraman cituzten Sodomaco eta Gomorhaco ontasunac oro, eta jateco on ciren guciac, eta goan ciren.
12 Bere pusquequin eraman ere çuten Lot, Abramen anaiaren semea, Sodoman çagoena.
13 Eta huna itzuri cirenetaric batec jaquinsun eguiten duela Abram Hebrearra, ceina baitzagoen Mambre Amorhear, Escolen anaiaren eta Anerren anaiaren haranean: ecen hauquiec patuz josiac ciren Abramequin.
14 Abramec hori aditu çuenean, erran nahi Lot bere anaia hartua çuela, bereci cituen hirur ehun eta hemeçorci bere etcheco sehi biphilenetaric, eta jarraiqui cen Daneraino.
15 Eta bere lagunac phartituric, etsaien gainera erori cen gabaz, jo cituen eta jarraiqui citzaioten Hobaraino, ceina baita Damaseco ezquerrean.
16 Eta guibelera ekarri cituen ontasun gucia, Lot bere anaia bere pusquequin, emaztequiac ere eta jendea.
17 Sodomaco erregue athera citzaioen bidera, itzuli cenean deseguinic Codolahomor eta harequin ciren erregueac Sabeco haranean, ceina baita Erregueren harana,
18 Melkisedec bada, Salemgo erregueac, oguia eta arnoa escaincen cituelaric, ecen Jainco gorenaren apheça cen,
19 Abram benedicatu çuen, cioelaric: Cerua eta lurra ezdeusetaric eguin dituen Jaincoac benedica deçala Abram;
20 Eta benedica bedi Jaincoa, ceinaren lagunçaz etsaiac erori baitira çure escuetara. Eta Abramec orotaric eman ciotzan hamarrenac.
21 Bada, Sodomaco erreguec erran cioen Abrami: Indatzu niri jendeac, eta har çatzu gaineracoac.
22 Abramec ihardetsi cioen: Escua alchatzen dut Jainco ceru-lurren nausia gana,
23 Soinecoen haritic oinetacoen lokarriraino eztudala çure pusca gucietaric deusere onhetsico, erran ez deçaçun: Nic aberastu dut Abram.
24 Ez naiz sarcen gazteriac jan duenean, eta enequin ethorri diren guiçonei, Anerri, Escoli eta Mambreri dagoquiotenean; horiec hartuco dituzte beren çucenac.

Trenutno izabrano:

JENESA 14: BHNT

Istaknuto

Podijeli

Kopiraj

None

Želiš li da tvoje istaknuto bude sačuvano na svim tvojim uređajima? Kreiraj nalog ili se prijavi