LUKAS 12

12
Itxurazalekeriaren aurka
(Mt 10,26-27)
1Bitartean, milaka eta milaka lagun bildua zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien, lehenik ikasleei zuzenduz: «Ibili kontuz fariseuen legamiarekin#12,1 legamia: Ik. Mk 8,15 oh., hau da, itxurazalekeriarekin.#jendetza Jesusengana bildu 6,17+. legamia Mt 16,6+. 2Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik.#Ez dago ezer gordeta 8,17; Mt 10,26. 3Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita, eta etxe-zokoan belarrira esan duzuena etxe gainetik hots egingo.
Jainkoaren erreinua, dohain eta eskakizun (12,4—19,27)
Nori izan beldur?
(Mt 10,28-31)
4«Entzun zuek, nire adiskideok. Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina hortik aurrera ezer egiterik ez dutenei.#Ik. 21,16-19; 1 P 3,14; Ap 2,10. 5Esango dizuet nori izan beldur: Izan beldur hiltzeko eta ondoren infernura jaurtitzeko ahalmena duenari. Bai, izan beldur horri! 6Ez ote dira bost txori bi sosetan saltzen? Alabaina, haietako bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik. 7Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. Ez izan beldur: txori guztiek baino gehiago balio duzue.#ileak ere zenbatuak 21,18; Eg 27,34. gehiago balio 12,24+.
Jendaurrean Jesus aitortu
(Mt 10,32-33; 12,32; 10,17-20)
8«Egia esan, jendaurrean aitortzen nauena aitortuko du Gizonaren Semeak ere Jainkoaren aingeruen aurrean;#aitortuko du Gizonaren Semeak ere Ap 3,5. 9baina jendaurrean ukatzen nauena ukatu egingo dute Jainkoaren aingeruen aurrean.#ukatu Mt 10,33+. 10Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten duenari barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra birao#12,10 Espiritu Santuaren kontra birao: Ik. Mt 12,31 oh. egiten duenari, ez dio barkatuko.#barkamena bai, barkamenik ez 1 Tm 1,13; 1 Jn 5,16. Ik. Mk 3,28-30.
11«Sinagogetara eta buruzagien eta agintarien aurrera eramango zaituztetenean, ez egon kezkatan nola egin edo zer esan zeuen alde, 12Espiritu Santuak adieraziko baitizue une hartan bertan zer esan behar duzuen».#Espiritu Santuak adieraziko 21,12-15; Mk 13,11; Eg 4,8.31; 5,32; 7,55.
Aberats ergelaren parabola
13Behin batean, jendarteko batek esan zion Jesusi:
—Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin erdibanatzeko.
14Jesusek erantzun zion:
—Gizon, nork egin nau ni zuen artean epaile edo ondasun-banatzaile?
15Orduan, guztiei esan zien:
—Kontuz! Gorde diru-gosetik, ondasunek ez baitiote inori bizia segurtatzen, ugari izanda ere.
16Gero, parabola hau#12,16 parabola hau: Hemendik 18. kap.a arte zenbait parabola aurkituko ditugu, Lukasenean bakarrik azaltzen direnak (ik. 13,6-9; 15; 16,1-8.19-31; 18,1-14). kontatu zien: «Gizon aberats bati lurrak uzta handia eman zion. 17Eta honela hasi zen berekiko pentsatzen: “Zer egin, ez baitut uzta non jasorik?” 18Eta beretzat esan zuen: “Badakit zer egin: mandio zaharrak bota eta handiagoak egingo ditut eta hauetan jasoko neure garia eta gainerakoak. 19Gero, esango diot neure buruari: Ea, mutil, baduk hor gordeta urteetarako ondasunik aski; hartu atseden, jan, edan eta bizi hadi lasai”.#Ik. Es 27,1; Si 11,19; St 4,13-15. 20Baina Jainkoak esan zion: “Burugabea halakoa! Gaur gauean bertan hil behar duzu. Norentzat izango da pilatu duzuna?”»
21Eta honela amaitu zuen: «Horra zer gertatzen zaion, Jainkoarentzat aberats izan beharrean, beretzat ondasunak pilatzen dituenari».#Jainkoarentzat aberats 12,33; 18,22; Mt 6,19-20; Ap 3,17-18.
Zertaz arduratu?
(Mt 6,25-34)
22Ondoren, bere ikasleei esan zien Jesusek: «Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jango, edota gorputza zerez jantziko.#Ez kezkatu Mt 6,25+. 23Izan ere, bizia janaria baino gehiago da, eta gorputza jantzia baino gehiago. 24Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino!#hegaztiek baino gehiago 12,7; Mt 10,31. 25Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere? 26Beraz, gauzarik txikiena ere ezin baduzue, zertan kezkatu gainerakoaz? 27Begira nola hazten diren loreak: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare.#Salomonen ospea 1 Erg 10,4-7. 28Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, zenbat gehiago ez ote zaituzte jantziko zuek, sinesmen gutxikook?
29«Zuek ez ibili larri jan-edanaren bila. 30Fedegabeak#12,30 Fedegabeak: H.h., Munduko jentilak. arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zuen Aitak badaki horren beharra duzuena.#zuen Aitak badaki Mt 6,8.32. 31Ardura zaitezte, ordea, Jainkoaren erregetzaz, eta beste hori gehigarritzat emango dizue Jainkoak.#Jainkoaren erregetza 4,43+. 32Ez izan beldur, ene artaldetxo hori, atsegin izan baitu zuen Aitak zuen alde errege izatea.#artaldetxo 15,4-5; Is 40,11; Ez 34; Mt 9,36; Jn 10,1-16; 21,15-17; Eg 20,28-29; 1 P 5,2-3.
33«Saldu zeuen ondasunak eta eman limosna. Pila itzazue zeruan hondatuko ez diren ondasunak#12,33 Pila… ondasunak: H.h., Egin itzazue hondatuko ez diren poltsak., huts egingo ez dizueten aberastasunak, hara ez baita lapurrik hurbiltzen, ezta han sitsak jaten ere.#eman limosna 11,41+; Eg 4,34 — 5,11; 6,1-6; 11,29-30. ondasunak zeruan 12,21+. 34Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.
Morroi erneak
(Mt 24,43-51)
35«Zaudete prest, jantziak loturik eta kriseiluak pizturik;#Zaudete prest Ef 6,14; 1 P 1,13. kriseilua pizturik Mt 25,1.7-8. 36izan zaitezte nagusia ezteietatik itzuli zain dauden morroiak bezala, iritsi eta atea jo bezain laster irekitzeko prest dauden morroiak bezala. 37Zorionekoak morroi horiek, nagusiak, iristean, zain aurkitzen baditu. Benetan diotsuet: Arropak aldaturik, mahaian eseraraziko ditu eta zerbitzatzen hasiko zaie.#Zorionekoak Mt 5,3+. zerbitzatzen hasi 22,27; Jn 13,1-17. 38Eta gauerdian edo goizaldera badator eta horrela aurkitzen baditu, zorionekoak haiek!#Ik. Mk 13,35-36.
39«Gogoan hartu hau: etxeko nagusiak, lapurra zein ordutan etorriko den jakingo balu, ez luke etxea zulatzen utziko.#lapurraren irudia Mt 24,43+. 40Egon prest zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea».#Egon prest Mt 24,42+. Gizonaren Semearen etorrera Mt 10,23+.
41Pedrok galdetu zion: «Jauna, guretzat ala denentzat esan duzu parabola hau?»
42Jaunak esan zuen: «Izan zaitezte etxezain leial eta zentzuduna bezala, nagusiak bere orduan otordua banatzeko morroien buru ipini duena bezala.#etxezaina bezala 1 Ko 4,1-2. 43Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu! 44Benetan diotsuet: Bere ondasun guztien buru ipiniko du. 45Baina morroia, nagusiak luzatu egingo duelakoan, morroi eta neskameak jotzen, jan-edanean eta mozkorkerian hasten bada, 46gutxien espero duen egunean eta gutxien uste duen orduan etorriko zaio nagusia, eta zigorrik gogorrena ezarriko dio, eta desleialek merezi duten zoria emango. 47Nagusiaren gogoa zein den jakin arren, gauzak hark nahi bezala eratzen edo egiten ez dituen morroiak zigor zorrotza izanen du; 48nagusiaren gogoa zein den jakin gabe, zigorra merezi duen zerbait egiten duenak, berriz, biguna. Asko eman zitzaionari, asko eskatuko zaio; askoren kargua eman zitzaionari, are kontu handiagoa eskatuko.
Jesusek banaketa sortu
(Mt 10,34-36)
49«Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko piztua balego!#Lurrean sua jartzera 3,16; Is 66,15-16; Ml 3,19; Eg 2,3-4. 50Heriotza-uretan murgildu#12,50 Heriotza-uretan murgildu. Honela ere itzul daiteke: Bataio batez bataiatu(-a izan); ik. Mk 10,38 oh. behar dut, eta hau nire larria hori bete arte!#Heriotza-uretan murgildu Mk 10,38-39. nire larria 22,15.
51«Munduari bakea ematera etorria naizela uste al duzue? Egia esan, bakea ez, banaketa baizik.#banaketa 21,16; Mi 7,6. 52Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak elkarrekin banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; 53aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren kontra eta alaba amaren kontra, amaginarreba errainaren kontra eta erraina amaginarrebaren kontra».
Garaien ezaugarriak sumatzen jakin
(Mt 16,2-3)
54Jesusek hau ere esan zion jendeari: «Sartaldean lainoa ikusi orduko, “Euria dator” esaten duzue, eta hala gertatzen da. 55Hego-haizea denean, berriz, “Sargoria dugu” esaten duzue, eta hala gertatzen da. 56Itxurazaleok! Badakizue zeru-lurren itxurari antzematen, eta nola ez diozue antzematen garai honi?#Itxurazale Mt 6,2+.
Bakezkoak garaiz egin
(Mt 5,25-26)
57«Zergatik ez duzue zeuen kabuz zuzen dena erabakitzen? 58Esate baterako, etsaiarekin auzitegira zoazela, saia zaitez bidean harekin konponbidea aurkitzen; bestela, epaileagana eramango zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan jarriko eta ertzainak kartzelara botako. 59Egia esan, ez zara handik aterako azken semeikoa ordaindu arte».

Nu markerat:

LUKAS 12: EABD

Märk

Dela

Kopiera

None

Vill du ha dina höjdpunkter sparade på alla dina enheter? Registrera dig eller logga in