1
JOAN 15:5
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
«Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin.
ஒப்பீடு
JOAN 15:5 ஆராயுங்கள்
2
JOAN 15:4
Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala. Aihenak, mahatsondoari itsatsia ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, ezta zuek ere, niri itsatsiak ez bazaudete.
JOAN 15:4 ஆராயுங்கள்
3
JOAN 15:7
Niri itsatsirik bazaudete eta nire irakatsiek zuengan tinko irauten badute, eskatu nahi duzuena eta izango duzue.
JOAN 15:7 ஆராயுங்கள்
4
JOAN 15:16
Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue.
JOAN 15:16 ஆராயுங்கள்
5
JOAN 15:13
Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino.
JOAN 15:13 ஆராயுங்கள்
6
JOAN 15:2
Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan.
JOAN 15:2 ஆராயுங்கள்
7
JOAN 15:12
«Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala.
JOAN 15:12 ஆராயுங்கள்
8
JOAN 15:8
Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, fruitu asko ematean.
JOAN 15:8 ஆராயுங்கள்
9
JOAN 15:1
«Neu naiz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria.
JOAN 15:1 ஆராயுங்கள்
10
JOAN 15:6
Niri itsatsirik ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezalaxe; gero, bildu, sutara bota eta erre egiten dute.
JOAN 15:6 ஆராயுங்கள்
11
JOAN 15:11
Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin.
JOAN 15:11 ஆராயுங்கள்
12
JOAN 15:10
Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala.
JOAN 15:10 ஆராயுங்கள்
13
JOAN 15:17
Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar.
JOAN 15:17 ஆராயுங்கள்
14
JOAN 15:19
Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen bezala; baina nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako.
JOAN 15:19 ஆராயுங்கள்
முகப்பு
வேதாகமம்
வாசிப்புத் திட்டங்கள்
காணொளிகள்