Ondoren, deabruak, toki garai batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean eta esan zion:
—Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta nahi dudanari eman diezazkioket. Beraz, adoratzen banauzu, zeuretzat izango dituzu.
Jesusek erantzun zion:
—Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.