LUKAS 4
4
Jesus tentaldian garaile
(Mt 4,1-11; Mk 1,12-13)
1Jesus Espiritu Santuaz#4,1 Espiritu Santua: Lukas da bereziki Espiritu Santuaren ebanjelaria. Maiz aipatzen du Espirituaren eragina, bai Jesusi dagokionez (ik. 1,35; 4,1.14.18; 10,12; 24,49), bai fededunari (ik. 11,13; 12,10-12) eta bai Elizari dagokionean ere (ik. Eginak). betea itzuli zen Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen#Jesus eta Espiritu Santua 4,14.18; 10,21; Eg 1,8+. 2berrogei egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan, eta azkenean gosetu egin zen.#berrogei Mt 4,2+. Jesus tentatua 22,53; Mt 4,1+. 3Deabruak esan zion, orduan:
—Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko.#Jainkoaren Semea 1,35+.
4Jesusek erantzun zion:
—Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi.#Gizakia… Dt 8,3.
5Ondoren, deabruak, toki garai batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean 6eta esan zion:
—Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta nahi dudanari eman diezazkioket. 7Beraz, adoratzen banauzu, zeuretzat izango dituzu.
8Jesusek erantzun zion:
—Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.#Adoratu… Dt 6,13.
9Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, esan zion:
—Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera, 10idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko.#Bere aingeruei… Sal 91,11-12. 11Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.
12Baina Jesusek erantzun:
—Agindua dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.#Ez tentatu… Dt 6,16. Ik. 1 Ko 10,9.
13Orduan, bere tentazio guztiak agorturik, deabruak alde egin zuen Jesusengandik, hurrengo egokiera arte#4,13 hurrengo egokiera arte: Deabruak nekaldikoan erasoko dio hurrena Jesusi (ik. 22,3.53)..
GALILEAKO MISIOA (4,14—9,50)
Misioa hasi
(Mt 4,12-17; Mk 1,14-15)
14Jesus, Espirituaren indarrez, Galileara itzuli zen, eta inguru hartan guztian zabaldu zen haren berri.#Espirituaren indarrez 4,1+. haren berri zabaldu zen 4,37; 5,15; 7,17. 15Hango sinagogetan irakasten zuen, denek goraipatzen zutela.#Jesus goraipatua 4,22; 8,25; 9,43; 11,27; 13,17; 19,37-38.
Misio-egitaraua (4,16-30)
Nazaretera bisitan
(Mt 13,53-58; Mk 6,1-6)
16Nazaretera#4,16 Nazaret: H.h., Nazara, Nazaret izenaren era bitxia. joan zen, bera hazi zen herrira, eta larunbatean sinagogan sartu zen, ohi zuenez, eta irakurgaia egitera zutitu. 17Isaias profetaren liburua eman zioten eskura eta, irekitzean, pasarte hau aurkitu zuen:
18 Jaunaren espiritua
nire gainean dago,
berak bainau sagaratu
behartsuei berri ona adierazteko;
berak nau bidali
gatibuei askatasuna
eta itsuei ikusmena hots egitera
eta zapalduak askatzera, # Jaunaren… Is 61,1-2.
19 Jaunak onginahia azalduko duen
urtea hots egitera # 4,19 hots egitera: eta mendekatuko den eguna direlako mehatxuzko hitzak aipatu gabe mozten du Lukasek Isaiasen aipamena. .
20Liburua itxi, laguntzaileari eman eta eseri egin zen; denak sinagogan begira-begira zeuzkan. 21Eta honela hasi zitzaien: «Gaur bete da profezia hau entzuten didazuenontzat».
22Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina zioten: «Ez al da, bada, hau Joseren semea?»#Joseren semea 3,23; Jn 6,42. 23Orduan, Jesusek esan zien: «Harako esaera hura oroitaraziko didazue, noski: “Sendagile, sendatu zeure burua”, eta esango: “Egitzazu hemen, zeure herrian ere, Kafarnaumen egin omen dituzun gauzak”». 24Eta erantsi zuen: «Benetan diotsuet: Ez da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik#4,24 Ez da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik: Esaldi hau ez da Mk 6,4aren edo Mt 13,57aren errepikapen hutsa. Mesedegarri itzuli dugun hitza, 19. tx.ean onginahia azalduko duen itzuli duguna bera da. Lukasek eman duen testuinguru berezian (Kafarnaumen eta Nazareten arteko, eta atzerritarren eta Israelen arteko kontrakotasuna, alegia) esan nahi duena ez da profeta onartzen den ala ez, herriaren aldeko gertatzen den ala ez baizik (aldeko gertatzen ez bada, onartu ez dutelako da, noski).. 25Egiaz esaten dizuet: Emakume alargun asko zegoen Israelen Eliasen garaian, hiru urte eta erdian euririk egin ez zuelarik, lurralde osoan gosete handia izan zenean;#euririk egin ez 1 Erg 17,1; 18,1; St 5,17. 26hala ere, Jainkoak ez zuen haietako inorengana bidali Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargun batengana baizik.#Sareptako alarguna 1 Erg 17,9-16. 27Eta legendun asko zegoen Israelen Eliseo profetaren garaian; hala ere, ez zuen haietako inor sendatu, Naaman siriarra baizik».#Naaman 2 Erg 5,1-14.
28Hau entzutean, sinagogako denak amorruz bete ziren. 29Eta, jaikirik, Jesus herritik kanpora bota eta herria jasoa zegoen mendiko amildegi batera eraman zuten, handik behera jaurtitzeko. 30Baina Jesus haien artetik igaro eta bere bidetik joan zen.
Jesus nagusitasunez predikatzen eta sendatzen (4,31—5,16)
Jesusek deabruduna sendatu. Jesusen hitzaren nagusitasuna
(Mk 1,21-28)
31Jesus Galileako hiri batera, Kafarnaumera, jaitsi eta jendeari irakasten ari zen larunbatean.#larunbatez sinagogan Mk 1,21+. 32Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez hitz egiten baitzien.#jendea txunditurik 4,36; 9,43; Mk 1,22+. 33Bazen sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen#4,33 espiritu gaiztoaren menpe zegoen: H.h., deabru lohi/kutsatu baten espiritua zeukan; espiritu lohia-ri buruz, ik. Mk 1,23 oh. gizon bat. Eta oihu bizian esan zuen:
34—Utikan! Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.#Zer duk gurekin Mt 8,29+. Jainkoaren Santua Mk 1,24+.
35Jesusek gogor eraso zion:
—Isil hadi eta irten horrengandik!
Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere kalterik egin gabe atera zen harengandik. 36Harri eta zur gelditu ziren denak, eta elkarri esaten zioten:
—Zer da hau? Espiritu gaiztoei nagusitasunez eta indarrez agintzen die, eta horiek atera egiten!
37Haren entzutea herrialde hartako bazter guztietara zabaldu zen.#Jesusen entzutea zabaldu 4,14+.
Jesusek Simonen amaginarreba sendatu
(Mt 8,14-15; Mk 1,29-31)
38Jesus sinagogatik atera eta Simonen etxean sartu zen. Simonen amaginarreba sukar handiaz zegoen, eta haren alde zerbait egiteko eskatu zioten. 39Orduan, harengana makurturik, zorrotz agindu zion sukarrari eta sukarrak alde egin; jaiki zen amaginarreba berehala eta zerbitzatzen hasi zitzaien.
Gaixo asko sendatu
(Mt 8,16-17; Mk 1,32-34)
40Eguzkia sartu zenean, gaixoak zeuzkaten guztiek, gaitza edozein zela ere, Jesusengana eraman zituzten; eta hark, bakoitzari eskuak ezarriz, sendatu egin zituen.#eskuak ezarri Mt 9,18+. 41Askorengandik atera ziren deabruak ere, deiadarka: «Jainkoaren Semea zara zu».
Berak zorrotz galarazten zien hitz egitea, bazekiten-eta Mesias zela.#deabrudun 4,33; 8,2.27; 9,39; 11,14; 13,32; Mk 1,32+. Jainkoaren Semea 1,35+. isiltzeko agindua 5,14; 8,56; 9,21; Mk 1,34+. Mesias 2,11+.
Jesus Judean barrena predikatzen
(Mk 1,35-39)
42Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen. Jendea haren bila zebilen, eta, aurkiturik, eutsi egin nahi zioten, beraiengandik alde egin ez zezan. 43Baina hark esan zien: «Gainerako herriei ere adierazi behar diet Jainkoaren erregetzaren berri ona, horretarako bidali bainau Jainkoak».#berri ona adierazi 7,22; 9,6; 16,16; 20,1; Mk 1,1+; Eg 5,42+. Jainkoaren erregetza 6,20; 8,1.10; 9,2; 10,9.11; 11,20; 13,18; 14,15; 16,16; 17,20-21; 18,16-17; 19,11; 22,16.18; Mt 3,2+; Mk 1,15+.
44Eta Judeako#4,44 Judea: Ik. 1,5 oh. Eskuizkribu askok Galilea diote (ik. Mk 1,39). sinagogetan ibili zen berri ona hots egiten.
Currently Selected:
LUKAS 4: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso