YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 5

5
Jesusek lehen ikasleei dei
(Mt 4,18-22; Mk 1,16-20)
1Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira-ertzean zegoen.#Ik. Mt 13,1-3; Mk 4,1-2.#Jainkoaren mezua/hitza 8,11.21; 11,28; Eg 6,2+. 2Eta bi ontzi ikusi zituen ur-bazterrean: arrantzaleak, ontzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. 3Igo zen bietako batera, Simonenera, eta ontzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik. 4Hitzaldia amaitu zuenean, Simoni esan zion:
—Jo itsas zabalera eta bota sareak arrantzurako.
5Simonek erantzun zion:
—Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea.
6Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden. 7Beste ontziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi ontziak ia-ia hondoratzeraino bete zituzten. 8Gertatua ikusirik, Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, esanez:
—Alde niregandik, Jauna, bekataria naiz eta!
9Izan ere, zur eta lur zeuden eginiko arrantzuagatik Simon eta beronekin zirenak, 10baita haren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion Simoni:
—Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.#Ez beldurtu 1,13+.
11Ontziak lehorrera atera zituzten eta, dena#5,11 dena: Lukasek bakarrik ohartarazten du hemen, 5,28an bezala, ikasleak dena utzi behar duela Jesusi jarraitzeko. Uko egitearen erabatekotasuna Lukasen ebanjelioaren berezitasunetako bat da (ik. 14,33 eta 14,26 oh.). utzirik, jarraitu egin zioten.
Jesusek legenduna sendatu
(Mt 8,1-4; Mk 1,40-45)
12Behin, Jesus herri batean zela, legenaz jositako gizon bat azaldu zen; Jesus ikustean, ahuspez lurrera erori eta erregutu zion:
—Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.
13Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:
—Nahi dut, izan zaitez garbi.
Berehala alde egin zion legenak.
14Jesusek inori ez adierazteko agindu zion eta esan:
—Zoaz, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten#5,14 ezaugarri izan dezaten: Ik. Mk 1,44 oh..#isiltzeko agindua 4,41+. azaldu apaizarengana 17,14. Moisesek agindutakoa Lb 14,1-32.
15Gero eta gehiago hitz egiten zen Jesusi buruz, eta jende-talde handiak biltzen ziren hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan.#Jesusen entzutea 4,14+. 16Jesus, ordea, toki bakartietara joan ohi zen otoitz egitera.#Jesus otoitzean 3,21+.
Jesus fariseuekin eztabaidan (5,17—6,11)
Bekatuen barkamenari buruz: elbarriaren sendakuntza
(Mt 9,1-8; Mk 2,1-12)
17Egun batez, Jesus irakasten ari zen, eta han zeuden eserita fariseu eta lege-maisu batzuk, Galileako auzo guztietatik, Judeatik eta Jerusalemdik etorriak. Jaunaren indarra berekin zuen eta sendatzera eragiten zion.#sendatzeko indarra 4,36; 6,19; 8,46; 9,1; Eg 3,12; 4,7; 10,38. 18Hartan, gizon batzuk azaldu ziren elbarri bat ohatilan ekarriz, eta barrura sartu nahi zuten, Jesusen aurrean ipintzeko. 19Jendetzagatik ez baitzuten nondik sartu aurkitzen, teilatura igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti jaitsi zuten erdi-erdira, Jesusen aurrera. 20Honek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zuen:
—Gizona, barkatuak dituzu bekatuak.#sendatzeko sinesmena 7,9-10.50; 8,48.50; 17,19; 18,42; Mk 2,5+. bekatuak barkatuak 7,48; 18,14; Mk 1,4+.
21Lege-maisuak eta fariseuak gogoetaka hasi ziren: «Nor da honela biraoka ari den hau#5,21 biraoka ari den hau: Hau da, bere burua Jainkoaren pare jartzen duen hau.? Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak bakarrik baizik?»#biraoka ari da Mt 9,3+. Jainkoak bakarrik Mk 2,7+. 22Baina Jesusek haien gogoetak igarri eta esan zien: «Zergatik dituzue horrelako gogoetak zeuen baitan? 23Zer da errazago: “Barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “Jaiki eta zabiltza” esatea? 24Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena».
Eta esan zion elbarriari:
—Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.#Gizonaren Semea 6,5.22; 7,34; 9,22.26.44.58; 12,8.10.40; 17,22.24.30; 18,8.31; 19,10; 21,27.36; 22,22.69; 24,7; Mt 8,20+; Mk 2,10+. bekatuak barkatzeko ahalmena Mt 9,6+.
25Une berean, elbarria, haien aurrean altxaturik, etzana zegoeneko ohatila hartu eta etxera joan zen Jainkoa goretsiz.#Jainkoa goretsi 2,20+; Mt 9,8+. 26Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten. Beldurraren beldurrez honela zioten: «Gauza apartak ikusi ditugu gaur».
Lebiri deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen
(Mt 9,9-13; Mk 2,13-17)
27Ondoren, atera zen Jesus handik eta Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zerga#5,27 zergalari: Ik. Mk 2,15 oh. zerga: Ik. Mk 2,14 oh. biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:
—Jarraitu niri.#zergalari Mt 5,46+. Jesusi jarraitzea 5,11; 9,23.57-62; 14,26-27; Mk 1,17+.
28Lebik, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion.
29Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari eta beste. 30Fariseu eta beraien lege-maisuak marmarrean ari zitzaizkien ikasleei, esanez:
—Nolatan jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin#5,30 zergalari eta bekatari: Ik. Mt 9,10 oh.?#Zergalarien mahaikide 15,1-2; 19,7.
31Jesusek erantzun zien:
—Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik; 32ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihozberri daitezen.#Ik. 19,10. bihozberritu 10,13; 11,32; 13,3.5; 15,7.10; 16,30; 24,47; Mt 4,17+.
Barauari buruz. Zaharra eta berria
(Mt 9,14-17; Mk 2,18-22)
33Orduan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi:
—Joanen ikasleek sarri egiten dute barau#5,33 barau: Ik. Mk 2,18 oh. eta otoitz, gauza bera gure ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira.#baraua Mt 6,16+.
34Jesusek erantzun zien:
—Nola nahi duzue ezteietara deituek#5,34 ezteietara deituek: H.h., eztei-gelako semeek. barau egitea, senar berria berekin dutelarik?#senar berriaren sinboloa Mt 9,15+. 35Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau.
36Parabola hau ere esan zien: «Inork ez dio jantzi zaharrari jantzi berriari kendutako adabakirik josten; bestela, jantzi berria hondatuko litzateke eta ez litzaioke zaharrari berriaren adabakia egoki etorriko. 37Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardo berriak zahagiak lehertu egingo lituzke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu egingo lirateke. 38Ez! Ardo berria zahagi berrietan sartu behar da. 39Eta ardo zaharrarekin ohituak ez du berririk nahi, “Zaharra hobea duk” esaten baitu».

Currently Selected:

LUKAS 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in