Behin, Jesus herri batean zela, legenaz jositako gizon bat azaldu zen; Jesus ikustean, ahuspez lurrera erori eta erregutu zion:
—Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.
Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:
—Nahi dut, izan zaitez garbi.
Berehala alde egin zion legenak.