1
JENESA 17:1
Navarro-Labourdin Basque
Abram lau hogoi eta hemeretzigarren urthean sarthu ondoan, Jauna aguertu citzaioen, eta erran cioen: Ni naiz Jainco guciz botheretsua, ibil çaite ene aitzinean, eta içan çaite osoqui xahu.
Sammenlign
Utforsk JENESA 17:1
2
JENESA 17:5
Eta etzare guehiago deithuco Abramen icenaz; bainan deithuco çare Abraham, ceren eçarri baitzaitut hainitz jendaien aita.
Utforsk JENESA 17:5
3
JENESA 17:7
Eta jarrico dut ene patua ene eta çure artean, eta çure ondoregoaren artean çure ondotic, bere guiçaldietan, bethico fedeaz; içan nadiençat çure Jaincoa, eta çure ondotic, çure ondocoena.
Utforsk JENESA 17:7
4
JENESA 17:4
Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz, eta ene patua çurequin, eta içanen çare asco jendaien aita.
Utforsk JENESA 17:4
5
JENESA 17:19
Eta Jaincoac erran cioen Abrahami: Sara çure emazteac emanen darotzu seme bat, Isaac deithuco duçuna, eta eguinen dut harequin patu bat bethi iraunen duen batasuneraco, eta haren ondotic haren ondoregoarequin.
Utforsk JENESA 17:19
6
JENESA 17:8
Eta emanen darotzuet çuri eta çure odolecoei çure erromeriaco lurra, Canaango lur gucia, bethi goçatzeco, eta içanen naiz çure eta hequien Jaincoa.
Utforsk JENESA 17:8
7
JENESA 17:17
Abraham ahuspez erori cen, eta irri eguin çuen, bere bihotzean erraten çuelaric: Uste duqueçu ehun urthetaco guiçonari sorthuco çaioela semeric? eta lau hogoi eta hamar urthetan Sarac eguinen duela haurric?
Utforsk JENESA 17:17
8
JENESA 17:15
Jaincoac erran cioen oraino Abrahami: Sarai çure emaztea ez duçu deithuco Sarai, bainan bai Sara.
Utforsk JENESA 17:15
9
JENESA 17:11
Eta ingurebaquico duçue buztan-mocoan haraguia hori, içan dadiençat ene eta çuen arteco patuaren seinalea.
Utforsk JENESA 17:11
10
JENESA 17:21
Bainan ene patua hedatuco dut Isaaqui ceintaz berce urthean, urthemugan erdico baita Sara.
Utforsk JENESA 17:21
11
JENESA 17:12-13
Çuen artean çorci egunetaco muthicoquiac oro ingurebaquiac içanen dira içaldi gucietan; eta sehia, nahiz etchean sorthua, nahiz erosia, ingurebaquia içanen da, ez balitz ere çuen odoletic. Eta ene patua çuen haraguian içanen da bethico batasunetan.
Utforsk JENESA 17:12-13
Hjem
Bibel
Leseplaner
Videoer