1
HASIERA 22:14
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EABD
Abrahamek leku hari «Jaunak du hornitzen» ezarri zion izena, eta gaur egun ere hala dio jendeak: «Mendian Jaunak du hornitzen».
Comparer
Explorer HASIERA 22:14
2
HASIERA 22:2
Eta Jainkoak: —Hartzazu Isaak zeure semea, hain maite duzun seme bakarra, eta zoaz Moria lurraldera. Igo zaitez nik erakutsiko dizudan mendira eta eskain iezadazu semea han erre-oparitzat.
Explorer HASIERA 22:2
3
HASIERA 22:12
Aingeruak, orduan: —Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu.
Explorer HASIERA 22:12
4
HASIERA 22:8
Abrahamek erantzun: —Utzi hori Jainkoaren esku, seme! Eta elkarrekin zihoazen bidean.
Explorer HASIERA 22:8
5
HASIERA 22:17-18
Oparo bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari egingo ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira. Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut, nire esana bete duzulako».
Explorer HASIERA 22:17-18
6
HASIERA 22:1
Handik aldi batera, Jainkoak probatu egin nahi izan zuen Abraham eta dei egin zion: —Abraham! Honek erantzun: —Hemen nauzu!
Explorer HASIERA 22:1
7
HASIERA 22:11
Baina Jaunaren aingeruak dei egin zion zerutik: —Abraham! Abraham! —Hemen nauzu! —erantzun zuen Abrahamek.
Explorer HASIERA 22:11
8
HASIERA 22:15-16
Bigarren aldiz deitu zion Jaunaren aingeruak zerutik, esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit
Explorer HASIERA 22:15-16
9
HASIERA 22:9
Jainkoak aipatutako lekura iritsi zirenean, aldarea eraiki zuen Abrahamek eta egurra prestatu. Ondoren, lotu zuen Isaak eta aldareko egur gainean ezarri.
Explorer HASIERA 22:9
Accueil
Bible
Plans
Vidéos